ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

IHOTIK KARTA JOLASA

Oiartzungo ihotik karta jolasak bizitza hartu du! 

Intxixuak,basandreak, sorginak, ote-gizona,zomorrozinko, suzko akerra, sua,kuestaziyua, auzoak….batu ditugu karta jolas batean.

Abaraxka Udal Ludotekak ihoteen karta jolasa sortu du. Diseinua Dixidu grafikoak egin du eta ilustrazioak Iosu Mitxelena Unsainek 

Karta jolas hau ez da jolasa soilik. Ilusio, mimo eta maitasunez sortu eta landutako baliabide ederra da. Baliabide diogu, gure herriko ohiturak eta kultura, jolasean, era kolektiboan, euskaraz, hezkidetzan… jaso eta transmititzeko modua delako.

Materiala kutxatxo eder baten barruan dator: karta hauekin nola jolastu, ihoteen historia eta hauen berri ematen duen liburuxka bat du eta 56 karta erakargarri.

Karta jolas honekin hain maite ditugun ihotik urte osoan etxean izango ditugu. 

Jolasa eta kultura bat eginik… jolastuz ikasi!!!

Oiartzuarren etxe guztietan egon beharreko jolasa!!

PREZIOA: 15 € 

SALMENTA PUNTUAK

  • Abaraxka Udal Ludoteka
  •  Dixidu diseinu grafikoa 
  • Elizalde Herri Eskola 
  •  Haurtzaro Ikastola 
  •  Ehuntze espazioa
  •  Intxixu AEK euskaltegia 
  •  Labore Oarso
  •  Oiartzun Irratia
  • Txispum aretoa (Hondarribia) 

Abaraxka udal ludotekari buruz gehiago jakiteko:www.gazteoiartzun.net 

Ihoteeiburuz gehiago jakiteko:www.oiartzungoihotik.eus

Harremanetarako: abaraxka.oiartzun@gmail.com