Oiartzun

Gazteria eta Kirola

  • URTARRILAK 25, 16:30ean EMOZIOEKIN DANTZAN!

    Datorren larunbata, urtarrilak 25 arratsaldeko 16:30ean Abaraxkan, emozioekin dantzan ibiliko gara. Emozioak zer diren, momentu desberdinetan nola sentitzen garen,... dantza, laburmetrai eta jolasen bidez galdera hauen erantzuna aurkituko dugu. Animatu parte hartzera!

  • URTARRILAK 18, 16:30EAN “HERRIA EZAGUTZEN” GINKANA!

    Larunbata honetan, urtarrilak 18, arratsaldeko 16:30ean Abaraxka ludotekan elkartu, talde desberdinetan antolatu eta "Herria ezagutzen" Ginkana egingo dugu plaza inguruan. Animatu parte hartzera!!!

  • URTARRILAK 16: ABARAXKA KANTUZ

    Ostegun honetan, urtarrilak 16, Abaraxka kantuz kantaldia izango dugu ludotekan, 17:00etan hasita. Animatu!

  • URTARRILAK 11: MAHAI-JOLAS ARRATSALDEA

    Larunbat honetan, urtarrilak 11, mahai-jolas arratsaldea izango dugu ludotekan, 16:30ean hasita. Nahi baduzu etxetik ekarri dezakezu gurekin partekatu nahi duzun mahai-jolasa. Animatu!

APIRILAK 12: HOCKEY

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Asteazkenean, apririlak 12, hockeyan aritzeko aukera izango dugu!! Errealeko nesken taldeko zenbait jokalariekin jolasean ibiliko gara. Madalensoro atzeko jolas lekuan egongo gara 16:30etik aurrera. Animatu eta etorri zu ere jolastera!!

Continue

APIRILAK 11: KIROL EGOKITUAK

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Asteartean, apirilak 11, Mindaran eskutik kirol egokituak ezagutu eta probatzeko aukera izango du. Madalensoro atzeko jolas lekuan 16:30ean. Animatu eta etorri parte hartzera!!

Continue

APIRILAK 10: TXIRRINDAN FANDERIARA

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Astelehenean, apirilak 10, Elorsoro kiroldegiko sarreran elkartuko gara 16:30ean eta Txirrindan Fanderiara joango gara. Bertan jolastu eta ondoren, berriz ere Elorsorora itzuliko gara. Norberak bere txirrinda ekarri behar du eta gogoratu: KASKOA DERRIGORREZKOA da.

Continue

APIRILAK 8: IRRATIA

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Larunbat honetan, apirilak 8, 16:30ean ludotekan elkartu eta irratsaioa prestatuko dugu. Animatu eta arratsalde batez kazetari izango gara!!

Continue

ASTE SANTUKO EGITARAUA

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Hemen duzue aurtengo Aste Santuko oporretan egingo ditugun ekintzen kartela. Animatu eta parte hartu!

Continue

Kirol astearekin amaitzeko, II. Kirol Saria banatuko da Periko Sanromari. Haurtzaro Atletismo Taldeko sortzaile eta entrenatzaileak jasoko du, 19:00tan udaletxean.

Continue

Apirilaren 1ean, 20. KORRIKAren harira, Oiartzunen egun osoko egitaraua antolatu da. Abaraxkako lagunak arratsaldeko 17:00etan Kontzejupe plazan elkartuko gara antzinako jolasak burutzeko. Animatu parte hartzera!

Continue

Gaur Xabier Errok -mendizale eta mendi gidaria- " azkeneko 35 urteetan mendi filmetan eman de eboluzioa"-ri buruz hitzaldia emango du.

Continue

Oiartzungo udaleku irekietan begirale bezala lan egiteko kurrikulumak jasotzen hasiak gara. Oiartzungo udaleku irekietan begirale bezala lan egiteko kurrikulumak jasotzen hasiak gara. nemakurri@gmail.com era bidali behar dira. edo eta Mendiburu kalea 5 zenbakian izango gara apirilak 7 bitarte ordutegi honekin: 8:30-11:30 eta 16:30-18:30  

Continue

Ostiral honetan, apirilak 31, ludoteka itxita egongo da. Arratsaldez korrika dela eta plazan ekintzak egongo dira eta bertara gerturtzera animatzen zaituztegu. Ostiralean bertan, Gazte Korrika egingo da eta Abaraxkak lekukoa eramango du. Beraz, familia giroan gurekin parte hartzera gonbidatzen zaituztegu! 18:50etan plazan elkartuko gara. Bertan elkar ikusiko garela espero dugu.

Continue

Abaraxka ludotekak eta Paperezko ametsak egitasmoak pauso bat gehiago eman dute. Uztaileko udalekuetan matrikulatzen diren haur eta familiarrei liburuak, errebistak, eta ipuinak oparitzen dizkiete. Liburuak Oiartzungo liburutegiak eman dizkie, honela bertan erabilgarri ez diren liburuei bigarren bizitza bat emateko asmoz.   .

Continue

Pasa den abenduaren 11n surf egokituko munduko txapela eskuratu zuen Aitor Francesena "Gallo" zarauztarrak. "Surfa, bizimodu bat da"... izango du hizpide gaurko arratsaldeko saio interesagarriak.

Continue

OIHANA KORTAZAR Oihana Kortazar, 1984-06-29, Elgetan jaio eta Mutriku herrian bizi den euskal mendi lasterketariak 2011ko urtea betirako gogoan izango du. Euskal Selekzioko partaidea den Oihanak 2010ean haurra izan ondoren 2011an lehiaketara bueltatu eta 19 mendi lasterketa irabazi zituen. Horrela txapelketa askotan txapelduna izan da; bai kopa, txapelketa, KB edo eta konbinatuetan ( skyrace + ...

Continue

Atzo aurkeztu zen aurteko Kirol Jardunaldien egitaraua. Aurten, Ohiana Kortazarrekin batera, surfa, kirol kazetaritza eta mendi dokumentala ikusteko aukera izango dugu. Hurrengo sarreretan bakoitzaren inguruko azalpenak ematen joango gara.  

Continue
  • Facebook
  • Twitter

Webgune interesgarriak

  • Kirolaz.com
  •  Oiartzungo Udalaren Webgune ofiziala
  • Elorsoro Oiartzungo Udal Kiroldegia
  • Oiartzungo IV. Argazki lehiaketa