Oiartzun

Gazteria eta Kirola

  • Udalekuak 2019: Talde argazkiak

    Hemen Oiartzungo 2019ko udalekuetako hilabete osoko argazkiak. Aurten ere gure taldeek herriko emakumeen izenak eraman dituzte. Parentesi artean begiralearena. [caption id="attachment_80758" align="alignnone" width="300"] Uxue Urkia taldea. HH3 (Mirari Urdapilleta)[/caption] [caption id="attachment_80789" align="alignnone" width="300"] Karmele Urdanpilleta taldea. HH3 (Maddi Ibarguren)[/caption] [caption id="attachment_80790" align="alignnone" width="300"] Irati Odriozola taldea. HH3 (Udane Zabarte)[/caption] [gallery ids="80759"] [caption id="attachment_80760" align="alignnone" width="300"] Alaia ...

  • LH6 eta Sahara taldekoei agurra.

    Oiatzungo udalekuetan hainbeste urte pasa ondoren hau dute LH6koek eta Sahara taldekoek azken urtea. Hau dela eta beste haur eta begiraleek aurreskua dantzatu die, bertsoa abestu... eta oroigarri txiki bat ere jaso dute. https://youtu.be/Fb2DTMoWI7w

  • Oiartzungo udalekuak eta emakumeak

    Aurten ere udalekuen haur taldeei herriko emakumeen izenak jarri dizkiegu. Hauen argazkia eta biografia txiki bat ikusi eta ikasi dute haurrek. Aukera izan dugunetan emakume hauen bisita  ere  jaso dute. Hemen gure emakumeekiko  aitortzaren adibide txiki bat. [caption id="attachment_80835" align="alignnone" width="300"] Ane Etxebeste kirolaria[/caption] [caption id="attachment_80836" align="alignnone" width="300"] Ezti Astigarraga, Elizalde Herri eskolako ...

  • Udalekuetako Flashmoba!!

    Aurtengo flashmoba baloreak abestiarekin egin dugu. Milesker, begirale, haur eta bereziki bideoa grabatu eta editatu dun horri!! https://youtu.be/0m66VMR9kjA

Abenduak 28, 16:30ean PAXAKA

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Bihar, abenduak 28, 16:30ean kontzejupean PAXAKAN ibiltzeko arauak ikasi eta paxakan jolastuko dugu.  

Continue

Abenduak 27, 16:30ean_JOLASAK

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Bihar, abenduak 27, 16:30ean JOLASETAN ibiliko gara. Ludotekan elkartuko gara.  

Continue

Bihar, abenduak 26, Xanisteban eguna izango da eta horregatik 16:30etatik aurrera talo goxoak prestatzen egongo gara plazan. Etorri eta egin ezazu zure taloa!           

Continue

Abaraxka ludotekako erletxoen bideoa.

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Abenduko bideoa dugu hau. Ekintza ezberdinez josia! 2017  URTE JOSTAGARRION BAT OPA DIZUEGU!!   https://www.youtube.com/watch?v=Xrdg93cI1DQ

Continue

  Bihar, abenduak 23, egun osoz elorsoro kiroldegian PUZGARRIAK antolatu ditugu. Goizean, 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldean, 16:30etik 19:30era, egongo da puzgarrietan ibiltzeko aukera. HHko haurrentzat puzgarri batzuk egongo dira eta LHko haurrentzat beste batzuk.                    

Continue

Bihar, abenduak 22, arratsaldeko 16:30ean, ludotekan elkartu eta irratiko esatari bihurtuko gara. Bertan, irrati saio bat prestatu eta Oiartzun irratian grabatuko dugu. Paperezko ametsen proiektua dela eta, Olatzi elkarrizketa egingo diogu irratian eta Argentinara eramateko lehen liburu paketea entregatuko diogu, berak eramango baitu Argentinara.  

Continue

#paperezkoametsak rifa zozketatu dugu gaur, 220 zenbakiya suertatu da. Irabazlea jarri dadila Abaraxka ludotekarekin harremanetan!                   Zorionak!

Continue

Paperezko ametsak ( liburak jaso eta munduan zehar zabaltzeko ekimena) egitasmoaaren azken ekintza izango dugu Txerri egunekoa, Bertan izango gara, azokan: tonbola, ridak, madalenak, orri aurkitzaileak... denetik izango dugu. Hurbildu zaitezte, izan zaitezte zuek ere paperezko ametsen partaide!

Continue

  Urteko azken jardunaldia. Ondo pasa gabonetan eta Urte berri on! Gozatu Kirolaz!  

Continue

GABONETAKO EGITARAUA

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Gabonetako oporrak ate joka ditugu eta abenduak 22tik urtarrilaren 4a bitarte, egitarau oparoa  antolatu dugu! Animatu parte hartzera!  

Continue

Abenduak 10, GABON APAINGARRIAK

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Larunbat honetan, arratsaldeko 16:30ean Abaraxka ludotekan elkartuko gara gabon apaingarriak sortuz ludotekari gabon kutsua emateko.  

Continue

Abaraxka ludoteka: azaroako bideoa

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Hemen ikusgai azaroan Abaraxka ludotekan egindako ekintza esanguratsuenen bideoa; paperezko ametsak, irrikutxa, txondorra, jostailuak ezagutzen... https://youtu.be/m4HsjNE35sM

Continue

Asteburu honetan, partida ezberdinak dauzkagu Oarsoaldean zehar. Abenduak 10ko asteburuan zubia izango dugu, beraz ez da jardunaldirik izango Gozatu kirolaz! Gozatu Euskararen eguna!  

Continue

Nola kudeatu gatazkak?

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Hauxe izango da azaroak 30, asteazkenean landuko dugun gaia Abaraxka ludotekan. 6-12 urte arteko gurasoei zuzendutako hitzaldi praktikoa. Batetik, guraso eta haurren arteko gatazkak hitz egingo dute Harremanitz kooperatibakoak. Bestetik, haurren arteko gatazkaz ariko gara ludotekako hezitzaileak, ludotekako esperientziaz. Hitzaldi hau doan izango da eta  ordutegia: 14:45- 16:15.

Continue

Azaroak 25 abaraxka ludotekan

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Azaroak 25 a dela eta Torri gukin egitasmoko herritarren bisita izan genuen pasa den  astean. Herritarrei banatuko zaizkien txapak egiten izan ginen eta bukaeran oihal morearekin argazki polit  hau atera genuen. Gu ere genero indarkeriaren aurka!

Continue
  • Facebook
  • Twitter

Webgune interesgarriak

  • Kirolaz.com
  •  Oiartzungo Udalaren Webgune ofiziala
  • Elorsoro Oiartzungo Udal Kiroldegia
  • Oiartzungo IV. Argazki lehiaketa