Oiartzun

Gazteria eta Kirola

  • AZAROAK 16: HERRI-DANBORRADARAKO SOINU-TRESNEN TAILERRA

    Larunbat honetan, hilak 16, Soinuenean, Herri Musikaren Txokoan, egongo gara 16:30etatik aurrera. Herri-danborradarako soinu-tresnen tailerra izango dugu eta kanaberak, kalakak eta marakak egingo ditugu. Kanaberak egiteko labana zorrotzak beharrezko izango dira eta etxetik ekartzea komeni da. Beste soinu tresna batzuk egiteko, etxetik koilarak, raiadoreak, anis botilak, tenedoreak, raspadoreak... ekar daitezke. Animatu!

  • Eskutik egitasmoaren aurkezpena

    "ESKUTIK" egitasmoaren aurkezpena. Harrera etxeetan bizi diren 7-12 urte arteko gaztetxoei denbora tarte bat eskaintzeko bolondres egitasmoa. Aurkezpen bilera: Azaroak 18, 18:00tan Oiartzungo udal pleno aretoan.    

  • AZAROAK 9: ARKALEKO ZIRKUITUA

    Larunbat honetan, azaroak 9, arkaleko zirkuitua egingo dugu, 10:30ean Doneztebe plazan hasita. Familia eta lagun artean Bunkerretara, Andrearriagara eta Beloagako gaztelura joango gara eta Joxe Mari Iturriotzek hainbat azalpen emango dizkigu. Zapata erosoak eta linterna ekartzea beharrezkoa da. Animatu!

  • Hilabete lehen osteguna iritsi da: ABARAXKA KANTUZ

    Urrian hasi genuen Soinuenea Herri musikaren txokoko lagunekin batera egitasmo berri hau, ABARAXKA KANTUZ Ostegun honetan, azaroak 7, Abaraxkan 17:30ean. Familiei, herriatarrei irekitako ekimena. Abestea gustuko baduzu hau da zure eguna!

Datorren APIRILAK 18tik 29ra udalekuetako izen emate epea irekiko da. Atez ateko bulegoan egongo gara goizeko 8:30etik 11:30era eta arratsaldeko 14:30etik 18:30era. GOGORATU, izen emateko beharrezkoa da: - Izen emate orria - Gizarte segurantzako txartelaren kopia - Ordainagiria Udalekuen txandak:  Uztailak 4/15 eta Uztailak 18/29 Gogoratu 2004 eta 2012 urte artean jaiotakoentzat direla uztaileko udalekuak. KUOTAK: Normala Normala+autobusa Matrikulatutako 3 ume ...

Continue

Oiartzungo udalekuak 2016

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Hementxe duzue aurtengo udalekuak iragartzen duen kartela. Nori zuzendua: 2oo4 eta 2012 urte artean jaiotakoentzat. Matrikulazioa: apirilak 18, tik 29ra Non: Mendiburu kalea 5. Ordutegia: 8:30-11:30 eta 14:30-18:30 Epez kanpo ez da inor hartuko!

Continue

Apirilak 9: LANDARE LANDAKETA

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Udaberria iritsi da eta larunbata honetan landareak landatu eta lorontziak apaintzen arituko gara arratsaldeko 17:00tatik aurrera Abaraxka ludotekan.

Continue

Begira eta azter ezazu zer aukera eta baliabide dituzun Europan bidaiatzeko, hizkuntzak ikasteko, lan egiteko, prestakuntza jasotzeko edo boluntario joateko! 'Europa Helmuga Gidak 2016' (pdf, 3 Mb) laguntza emango dizu bidaia prestatzeko, hizkuntzak ikasteko, lana bilatzeko beste herrialdeetan, beka bat eskatzeko, gazteen arteko trukeak egiteko, titulazio bat konbalidatzeko edo europar curriculuma ...

Continue

Aste honetan 'lapurtu' ditugun Oiartzungo Skate Park-aren lehen argazkiak dituzue honako hauek:  

Continue

Apirilean gaude eta frigoliburutegiak beste auzo berri bat bisitatu du. KARRIKAN dago. Gogoratu, edozein ipuin edo eta liburu hartu eta utzi dezakezula bertan.

Continue

Urtero, Gipuzkoako Foru Aldundiak 7-13 urte bitartekoentzat antolatzen dituen udalekuen informazio guztia hemen duzu: http://www.gipuzkoangazte.eus/eu/gure-programak/udalekuak "Udalekuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatutako programa da. 7tik 13 urtera arteko haurrentzat da, eta bertan parte hartzen dutenek aukera paregabea dute aisiako jarduera hezitzaileez gozatzeko. Parte-hartzaile bakoitzak bere lurralde historikoko foru aldundian eman behar du izena. Honen ...

Continue

Igande honetan  Oiartzungo Beheko plazan!! Bide batez, Amezketan izango den Boteluze erakustaldiaren berri zabaltzen dizuegu:  

Continue

https://youtu.be/S4pN7W6VIUo Oraingo honetan ere hainbat ekintza ezberdin egin ditugu: zientziarekin jolastu, sendabelarrak ikasi, jolastu, kainaberak zuritu, sukaldaritza, kanpandorrea bisita....

Continue

Partekidetasuenan eta berdintasunean hazi eta hezteko antzeslana, Haziak proiektua eta Abaraxka ludotekaren eskutik. 7-13 urte arteko  haur eta gaztetxoentzat.

Continue

Martxoak 31 ean, guk egindako  merienda prestatu eta dastatuko dugu. Gazta tarta, marrubiak, masusta gorriak...ummmmm zein goxoa! Abaraxka ludotekan 17:00etatik aurrera.

Continue

Ponyo filma izango dugu ikusgari oraingo honetan. Eguna: martxoak 31 Ordua; 17:00etan Lekua: udal pleno aretoan

Continue

Urtarrilean bildu eta lehortzen  utzi genituen kainaberak zuritu eta mozteko eguna iritsi da. Hau dugu ekintza honen bigarren fasea, hirugarrenean soinu tresnak egingo ditugu. Soinuenen, Ergoienen, dugu zita. martxoak 30 17:00etatik aurrera. Oharra: Labana bat eramatea komeni da, kainaberak ongi moztu ahal izateko.  

Continue

KARTELA OIARTZUN HIZALDIAK APIRILAK 15-16--1 TRIPTIKOA--Osasunaz TXARLAK--Apirila 2017-2

Continue

Pazkuko astean zer dugun jakin nahi?

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Pazkuko astean ere ekintzak ditugu Abaraxka ludotekan.  

Continue
  • Facebook
  • Twitter

Webgune interesgarriak

  • Kirolaz.com
  •  Oiartzungo Udalaren Webgune ofiziala
  • Elorsoro Oiartzungo Udal Kiroldegia
  • Oiartzungo IV. Argazki lehiaketa