Oiartzun

Gazteria eta Kirola

  • Uztailak 22: Igerilekua, Petra Lekuona, jolasak…

    Laugarren hastea hasiko dugu!! Gorputz aniztasuna astea. HH3: Musika eguna HH4: Pirata eguna HH5: Aiton etxe eta Petra Lekuonara bisita LH1: Herri kirolak LH2: Zirkoa LH3: Herria garbitzen +aerobik LH4,5,6: Igerilekua

  • Uztailak19 ostirala.

    Uztailak 19, ostirala, hirugarren asteako azken eguna. HH3,4,5: Igerilekua. LH1,2,3: Ur jolasak. LH4: Kirolez blai! LH5: Herri Kirolak LH6: Masaje tailerra+ munduko jolasak

  • Uztailak 18: SAHARA eguna.

    Uztailak 18an, aniztasuna astea dugunez, Sahara eguna ospatuko dugu udalekuetan. Honetaz gain, talde bakoitzak bere dinamika ere egingo du. HH3: Jolas dinamikoak HH4: Ipuin kontaketa+jolas librea HH5: Zapi jolasak LH1,2: Munduko jolasak LH3: Jolasak LH4,5,6 eta Sahara taldea: Igerilekua

  • Uztailak 17 ko plangintza

    Hemen uztailak 17ko plangintza. HH3,4,5:Igerilekua LH1: Zientziaz blai! LH2:Altxorraren bila LH3: Soinuenea Herri musikaren txokoa LH4: Arraztaloko baratzetan LH5:Itsasontzia hondoratu LH6: Maskarak+Itturri truke jolasa    

Ihoteak direla eta Abaraxkako kideak bi aste daramagu zakuak eta oihalak josten. Egun batean Torri Gukin egitasmokoak ere gurekin izan ziren lanean. Dagoeneko hasi gara Doneztebe plazako balkoiak apaintzen. OUrtarrilak, 29 osotriala burrunba eta gero jarraituko dugu lanean. ZATOZ gurekin ta lagundu Plaza zakuz mozorrotzen

Continue

Torri gukin egitasmoko jubilatuak gurekin  ihotetako oihalak preparatzen izan ditugu abaraxkan. Zahar eta gazte Ihotetako aste bururako herria apaintzeko oihalak josten izan gara.         Heldu dila!!!!! ta jarraituko dugula!!!  

Continue

Asteburu honetan berriz ere partidak dauzkagu. Gozatu kirolaz!!!  

Continue

Oiartzungo 2016ko Kirol Saria

Posted by gazteoiartzun.net 1 Comment

Lehenik eta behin, mila esker aurreko berri batean Kirol Jardunaldietarako proposamenak biltzeko zabaldu genuen esakerari (2016ko Kirol Jardunaldietarako proposamenik?) emandako erantzunagatik. Bide ezberdinetatik, guztira 28 proposamen ezberdin jaso dira. Orain, 28 horiek lehentasunen arabera zerrendatu, aztertu eta egitaraua zehazten joango gara. Egitarau guztia prest dugunean zabalduko dizuegu. Gaur beste proposamen bat partekatu ...

Continue

Borroka jokoak eta Atletismoa egin eta gero, berriz itzultzen gara talde kiroletako partidetara. Gozatu kirolaz!!!

Continue

Gero eta gertuago daude ihoteak eta iristeko irrikaz gauden honetan zakuak egiteko eta ihoteetako dantzak ikasteko aukera izango dugu. Larunbatean,Soinuenean elkartuko gara 17:00etan.

Continue

Ihoteak gainean ditugula!!!

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Ihoteetan murgiltzen hasiak gara Ludotekan. Dagoeneko apainketekin hasi gara, baita auzoetako koloreak ezagutzen, Intxixu eta sorginek izenak dituztela  ere ikasi dugu. Sorginek hizkuntz berezi bat hitzegiten dutela azaldu digute, begira nola esaten duten: SUA= SUPUAPA SORGINAK= SOPORGIPINAPAK INTXIXUAK=IPINTXIPIXUPUAPAK Oraindik bi aste falta dira baina gu dagoeneko sorgin eta intxixuekin amesten hasiak gara

Continue

Urte Berri on! Urte berri honen hasieran jardunaldi berezia dugu Eskola Kirolean. 3. eta 5. LH-ko ikasleek Atletismoa egingo dute Beraungo Pistan, eta 4. eta 6. LH-ko ikasleek Borroka jokoak izango dituzte Donibaneko kiroldegian. Lehenengo aldia da Borroka jokoak egiten direla, eta bertan, kontrolatutako kontaktu jokoak egingo dira. Gozatu kirolaz!!

Continue

Larunbat honetan ekintza ezberdinak egingo ditugu Ihote festan murgiltzen hasteko; Sorgin hizkuntza ikasi, herria apaintzeko oihalak prestatu, arbasoen deiak ezagutu, zomorrozinko, abestiak, dantzak, auzoetako koloreak... Animatu zaitezte familiak, arratsaldeko 17:00tan Abaraxka Ludotekara!

Continue

Larunbat honetan Fanderiara joango gara gurpilen gainean; bizikletak, patinak... Bertan jolas batzuk egin ondoren, berriz ere buelta egingo dugu. Goizeko 11:00tan Kiroldegian elkartuko gara, ZATOZTE FAMILIAK! Ekartzen dena ekartzen dela, KASKOA BEHARREZKOA IZANGO DA!

Continue

Gogoratu gure frigoliburutegietako bat auzoz auzoa ibiltzen dela. Orain hilabete hau, urtarrila, Iturriotz auzoan izango da. Bestea, Abaraxka Ludotekako atean dago, geldi geldi, lasai lasai. Bisita guztiak agurtzen. Hurbildu zaitezte frigoliburutegia berotzera. Badakizu, hartu, utzi, ekarri, eraman, jarri, kendu... Konpartitu eta trukatu!

Continue

Urtarrilaren 5ean Herriko Plazan 18:00tan ERROMERIA egongo da.   Animatu zaitezte dantzatzera!

Continue

Urtarrilak 4ean Kañaberak biltzera joango gara goizean, 11:00-13:00 bitartean. Horretarako herriko plazan bilduko gara 11:00tan. Kañabera hauek beharrezko materiala izango dira Soinuenearekin egingo dugun hurrengo ekintzan instrumentuak egin ahal izateko.

Continue

2015eko abenduko azken bideoa.

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Hemen duzue gure azken bideoa. Urte berrion denori.- 2016ean elkar ziztatzen egongo garelakoan: GOZA ETA EGIN IRRI!!! https://youtu.be/JJ1Nnl6W3OA

Continue

ABENDUAK 30: PUZGARRIAK!

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Abenduaren 30ean puzgarriak izango ditugu egun osoz Elorsoro Kiroldegian: GOIZEZ: 11:00-13:00 ARRATSALDEZ: 16:30- 19:00

Continue
  • Facebook
  • Twitter

Webgune interesgarriak

  • Kirolaz.com
  •  Oiartzungo Udalaren Webgune ofiziala
  • Elorsoro Oiartzungo Udal Kiroldegia
  • Oiartzungo IV. Argazki lehiaketa