Oiartzun

Gazteria eta Kirola

  • Familientzako yoga, kontzentrazio eta erlaxio tailerra

    Ekimen hau HAZIAK egitasmoaren baitan, hezkuntza ez-formalaren eremuan kokatzen da eta Abaraxka ludotekarekin elkarlanean antolatuta dago. Herria: Oiartzun. Lekua: Elorsoro Kiroldegia. Ordua: 11:00etatik 12:30era. 10:45etan elkartuko gara sarreran eta denak elkarrekin sartuko gara barrura. Adina: 5 urtetik gorakoentzat (haurrek heldu batekin etorri behar dute). Eraman beharrekoa: Arropa arina eta tapatzeko manta bat. Oharra: Izen ematea mugatua ...

  • Uda Kirola 2018 eskaintza, PREST!!

    Udara honetan, kirola eta jarduera fisikoa egiteko eta lehendik ezagunak zaizkizuen kirolez gain beste batzuk ezagutzeko aukera ezinhobea daukazue, besteak beste: arrauna, padel surf, piraguismoa, gimnasia akrobatikoa, etab. dira eskaintzen diren kirol jarduerak. Izena emateko epea maiatzaren 2an zabalduko da. Jarduera bakoitzari buruzko informazio zehatza eskuratzeko, esku-orrian adierazten diren webgune eta telefonoak ...

  • XXXIX. Ibilaldi Neurtua eta ehiza ibilaldia datorren igandean, Bizardia elkartearen eskutik

    XXXIX. Ibilaldi Neurtua Bizardia elkarteko mendi taldeak, Oiartzungo XXXIX. Ibilaldi Neurtua antolatuko du datorren igandean, hilak 22, Oiartzungo Udalaren laguntzarekin. Doneztebe plazan hasi, eta bost orduko ibilaldia egin ondoren, Gurutzeko elkartean izango dute helmuga mendizaleek. Irteeran izan nahi dutenek, igandean bertan eman behar dute izena. Bizardiako Mendi taldeak jakinarazi duenez, mendia gustuko ...

  • Apirilak 21: Txalaparta tailerra

    Soinuenea eta Abaraxka ludotekak batera haurrentzat antolatutakotailer honetan Txalaparta irakaslea Juan Mari Beltran izango da. 17:00etan izango da Soinuenea Herri musikaren txokoan.

Ludoteka itxita!!!

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Ihote festa dela eta otsailak 2an eta 3an Abaraxka ludoteka itxita egongo da. Ongi pasa!

Continue

Haziak egitasmoak eta Abaraxka ludotekak bultzatua Oiartzungo herriarentzat berezia izango den abesti bat sortzera goaz. Lehenik eta behin letrarekin hasiko gara, horretarako egin dugu zita: Astezkena 31, arratsaldeko 17:30etan Abaraxka Ludotekan, Haziakeko kideez gain Jon Martin izango da ekintza dinamizatzen. Zatoz eta denon artean sortuko dugu gure KANTA!!!!!  

Continue

Torri Gukin egitasmokoak Abaraxkan izan dira, Ihoteetako herria girotzeko oihalak sortzen. Bai Abaraxkatik eta baita Torri Gukin egitasmotik ere garrantzitsua iruditzen zaigu adin ezberdinetako jendea elkartu eta herriari begira ekintza ezberdinak sortzea. Oraingoan ihoteen garrai denez, oihalak sortzeari ekin diogu. Larunbata honetan ere izango dugu oihal gehiago sortzeko aukera, hurbildu zaitezte!!!  

Continue

Larunbata honetan, hilak 27, arratsaldeko 16:30ean ludotekan intxixu eta sorgin txikiak egingo ditugu, baita herria apaintzeko zakuak ere. Animatu parte hartzera!

Continue

Ihoteetako dantzen tailerra

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Abaraxka ludotekak eta Soinuenea Herri  musikaren txokoak elkarrekin,Ihoteetako Dantza tailerra antolatu dugu Urtarrilaren 21ean arratsaldeko 17:00etan Oiartzungo Ihoteetako larunbateko kuestazioan (2018-02-03) dantzatu ohi diren dantzak erakutsiko dira bertan: Ihote baltsa, zazpi jauzi, fandangoa, arin-arina, txulalai eta abar. Txistularia Oiartzungo HM Eskolako txistu irakaslea den Peio Irigoien. Hemen duzue Soinuenea Herri musikaren txokoren webeko  ...

Continue

URTARRILAK 13, KAINABERAK MOZTERA!

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

LARUNBATA HONETAN, HILAK 13A, ARRATSALDEKO 16:00TAN DONEZTEBE PLAZAN ELKARTU ETA KAINABERAK MOZTU ETA BILTZERA JOANGO GARA. ANIMATU PARTE HARTZERA!

Continue

Urte berri on!! Berriz ere martxan gara eskola kirolean. Asteburu honetan partidak izango ditugu Oarsoaldeako instalakuntzetan banatuak. Gozatu kirolaz!  

Continue

Urtarrilak 3: kantu merienda.

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

NOIZ: Urtarrilak 3, ORDUA: 17:OOetan LEKUA:Abaraxka Ludotekan        

Continue

Urtarrilak 2: Nepal ezagutzen

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Ludotekako hezitzailea den Garazik Nepalera egindako bidaiaz hitz egingo digu Abaraxka Ludotekan arratsaldeko 17:00etan.  

Continue

Abaraxka ludotekako abenduako bideoa.

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Aurtengo urtea ere ederki bukatu dugu!!!! 2018an ere jolasean hezitzen gozatzeko asmoz. https://youtu.be/FjtW8t-UDj4

Continue

Abenduak 29an, arratsaldeko 17:00etan Doneztebe plazan. Familientzako jolas saio musikatua Etorri, abestu, dantzatu, jolastu eta gozatu.  

Continue

Abenduak 28: zentzumen jolasak.

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Zeinu hizkuntza. Itsu jolasak. Zentzumen dominoak. Hau dena eta gehiago: Abenduak 28, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Abaraxka ludotekan.  

Continue

Abenduak 27: zirko eta oreka jolasak

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Orekarekin jolastu nahi? Zatoz Abaraxkara Abenduak 27an arratsaldeko 17:00etan. Diaboloka, piti potoak, slackline, zankoak, deabru makilak.... Zirkoa dator Abaraxkara!

Continue

Abenduak 26: erromeria eta taloak

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Abenduak 26, Xanixteban eguna Oiartzunen, Abaraxka eta Soinuenea Herri musikaren txokoak antolatuta, arratsaldeko 17:00etatik aurrera erromeria eta taloak Doneztebe plazan  

Continue

Gabon opor hauetan ekintza ugari izango ditugu Oiartzungoa herrian umeentzat: taloak, jolasak, ikuskizunak, puzgarriak...  

Continue
  • Facebook
  • Twitter

Webgune interesgarriak

  • Kirolaz.com
  •  Oiartzungo Udalaren Webgune ofiziala
  • Elorsoro Oiartzungo Udal Kiroldegia
  • Oiartzungo IV. Argazki lehiaketa