Oiartzun

Gazteria eta Kirola

  • AZAROAK 16: HERRI-DANBORRADARAKO SOINU-TRESNEN TAILERRA

    Larunbat honetan, hilak 16, Soinuenean, Herri Musikaren Txokoan, egongo gara 16:30etatik aurrera. Herri-danborradarako soinu-tresnen tailerra izango dugu eta kanaberak, kalakak eta marakak egingo ditugu. Kanaberak egiteko labana zorrotzak beharrezko izango dira eta etxetik ekartzea komeni da. Beste soinu tresna batzuk egiteko, etxetik koilarak, raiadoreak, anis botilak, tenedoreak, raspadoreak... ekar daitezke. Animatu!

  • Eskutik egitasmoaren aurkezpena

    "ESKUTIK" egitasmoaren aurkezpena. Harrera etxeetan bizi diren 7-12 urte arteko gaztetxoei denbora tarte bat eskaintzeko bolondres egitasmoa. Aurkezpen bilera: Azaroak 18, 18:00tan Oiartzungo udal pleno aretoan.    

  • AZAROAK 9: ARKALEKO ZIRKUITUA

    Larunbat honetan, azaroak 9, arkaleko zirkuitua egingo dugu, 10:30ean Doneztebe plazan hasita. Familia eta lagun artean Bunkerretara, Andrearriagara eta Beloagako gaztelura joango gara eta Joxe Mari Iturriotzek hainbat azalpen emango dizkigu. Zapata erosoak eta linterna ekartzea beharrezkoa da. Animatu!

  • Hilabete lehen osteguna iritsi da: ABARAXKA KANTUZ

    Urrian hasi genuen Soinuenea Herri musikaren txokoko lagunekin batera egitasmo berri hau, ABARAXKA KANTUZ Ostegun honetan, azaroak 7, Abaraxkan 17:30ean. Familiei, herriatarrei irekitako ekimena. Abestea gustuko baduzu hau da zure eguna!

Euskaraldiko FLashmoba aurkeztu da.

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Olarri dantza taldeak egin zuen Euskaraldiaren abestiarentzat koreografia. Euskaraldia bukatzeko, abenduaren 1ean eta 3an, grabatu genuen flashmoba Oiartzunen Abaraxka Ludotekaren laguntzarekin. https://www.youtube.com/watch?v=hXc7CaRcISE

Continue

Euskaraldia eta gero zer?

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Gogoratu gaur arratsaldean FLASHMOBAREN aurkezpena dugula Abaraxka ludotekan 17:30etan   Ondoren udaletxeko areto nagusian Euskaraldia eta gero zer? Kike Amonarrizekin solasaldia!  

Continue

Larunbata 19. Erraldoiak sortzen

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Beste egun batez erraldoiak sortzeko prozesuarekin jarraituko dugu. Aste buru honetan laugarren saioa izango da: bi estruktura ditugu sortzeko eta baita buruak ere. https://www.soinuenea.eus/eu/tailerrak-erraldoiak-eta-buruhandiak-sortzen/ek-1507387486/ Ergoiengo Soinuenea Herri musikaren txokoan izango gara 16:30etatik aurrera

Continue

Urtarrilak 17. osteguna: EUSKARALDIA 11 egunez, ETA GERO ZER? Abaraxka Ludotekan 17:00etan FLASHMOBAREN AURKEZPENA. Udaletxeko Areto Nagusian. 18:00etan KIKE AMONARRIZEKIN SOLASALDIA Ondoren MOKADUTXOA

Continue

Datorren larunbatean, urtarrilak 12 arratsaldeko 16:30ean,  Erraldoiak eta buruhandiak sortuko ditugu Soinuenean. Beheko estekan informazio gehiago. https://www.soinuenea.eus/eu/tailerrak-erraldoiak-eta-buruhandiak-sortzen/ek-1507387486/   Animatu parte hartzera!  

Continue

Zatoz  elkarrekin jolastera!!!!!

Continue

Arazo batzuen ondorioz, urtarrilak 3ko aurre ikusia zegoen "Maria eta gaileta fabrika" antzerkia bertan behera gelditu da eta honen ordez harreman eta sentimenduei buruzko film laburrak proiektatuko dira *17:00etan pleno aretoan*

Continue

 “Mari eta gaileta fabrika”   Berdintasunaz eta parekidetasunaz jarduten duen 7-13 urte bitarteko umeei zuzendutako antzezlana. Osagaiak: Elkartasuna Barreak Musika Erritmoa Euskara Emakumeen borroka Emozioa Parekidetasuna Transmisioa “Atzoko eta gaurko zapalkuntzen aurrean adin eta garai askotariko emakumeen batasuna eta borroka azaltzen duen obra borobila. Umorea eta dramaren arteko oreka zaindua eta 3 aktoreen antzezpen ...

Continue

2018 urteko Abaraxkakako azken bideoa

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Zer egin dugu Abaraxkan abenduan zehar? Ikusi, ikusi....   https://youtu.be/QRgElNWgoa4

Continue

Urtarrileko oporretan ere ekintzak antolatu ditu Abaraxka ludotekak. Horra hemen egitaraua:

Continue

Urtarrilak 2, Puzgarriak

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Urtarrilak 2an egun osoz Puzgarriak Elorsoro kiroldegian Goizez, 11:00-13:00 Arratsaldez, 16:30-19:00

Continue

Abenduak 29an,  Abaraxka ludotekatik atera eta Iturriotz ezagutzeko mendi buelta egingo dugu. Irteera goizeko 10:00etan izango da.

Continue

Abenduak 28: Kantu merienda

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Soinuenea eta Herri musikaren txokoak antolatuta: KANTU MERIENDA, Itziar eta Ane izango ditugu, kitarra eta biolinarekin. Abenduak 28an, arratsaldeko 17:00etan Abaraxka ludotekan.

Continue

Abenduak 27: Xakean jolastuz.

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Xakean jolastu nahi duzu? Zatoz Abenduak 27an Abaraxka ludotekara, 17:00etan!!! Edozein herritarrentzat irekia den ekintza. Jolasten ez badakizu, lasai guk erakutsiko dizugu eta.

Continue

Abenduak 26: Xanisteban eguna.

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Abaraxka ludotekak eta Herri musikaren txokoak antolatuta, Abenduak 26ean, Xanisteban eguna dela eta, Doneztebe plazan, erromeria eta taloak izango ditugu, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Continue
  • Facebook
  • Twitter

Webgune interesgarriak

  • Kirolaz.com
  •  Oiartzungo Udalaren Webgune ofiziala
  • Elorsoro Oiartzungo Udal Kiroldegia
  • Oiartzungo IV. Argazki lehiaketa