Oiartzun

Gazteria eta Kirola

Urtarrilean bildu eta lehortzen  utzi genituen kainaberak zuritu eta mozteko eguna iritsi da. Hau dugu ekintza honen bigarren fasea, hirugarrenean soinu tresnak egingo ditugu. Soinuenen, Ergoienen, dugu zita. martxoak 30 17:00etatik aurrera. Oharra: Labana bat eramatea komeni da, kainaberak ongi moztu ahal izateko.   Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Pazkuko astean zer dugun jakin nahi?

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Pazkuko astean ere ekintzak ditugu Abaraxka ludotekan.   Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

  Ibon Mitxelena kimikariak guretzako esperimentu batzuk prestatu dizkigu. Material ezberdinarekin esperimentatu, ikertu, ohartu, manipulatu….. zientziarekin JOLASTU!!! Martxoak 29an Abaraxka ludotekan 17:00etatik aurrera,         Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Oiartzungo kanpandorrea ezagutu nahi?

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

  Martxoan 23an Soinueneko lagunekin batera  Doneztebe  Elizaren kanpandorrera egingo dugu bisita. Ez galdu aukera paregabe  hau!!! Zita, arratsaldeko 17:00etan herriki plazan.   Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Zenbat gauza ezberdin egin ditugun oraingoan ere!!! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Oiartzungo herrian gauzatzen ari den HAZIAK proiektuaren baitan Abaraxka ludotekak ENPATIA jolasak antolatu ditu larunbata honetarako. Eguraldiak ez badu laguntzen ludoteka barruan egingo ditugu. Jolasaren bitartez hezitzen gara! . Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Urteak dira Abaraxka ludotekak Flauta taldekoekin elkar lanean inude eta artzainen aste buruan haur jolasak antolatzen ditugula. Urtero Jose Luis Saizarrak, berak sortutako bi jostailu ekartzen ditu haurren gozamenerako. Elkar lan honen fruitua hauxe izan da, atzo, gure sorpresa eta pozarako, jostailu horiek Abaraxka Ludotekari oparitu zizkigun. Mila esker, Iñaki Gurrutxaga eta Jose Luis Saizar Herriko haur eta gaztetxoak  [ Read More ]

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

2016ko urtarrilean Abaraxkan egin ditugun ekintzen bideoa duzue hau: Kainaberak bildu, erromeria, ihoteetako zakuak eta dantzak, Torri gukineko jubilatuekin elkartu, asanblada, jolasak, herria apaindu, Irrikutxa…. zenbat gauza!!!!!   Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Oiartzun abordatzera etorri nahi? Badakizu ba, larunbatean 17:00 etatik aurrera, herria gureganatuko dugu. Altxorra ere zain izango dugu! Zahar, haur eta gazte, ABORDATZERA!!! Zapia buruan eta ibili munduan! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Otsaila iritsi zaigu eta frigoliburutegia auzoz aldatu dugu. Oraingoan Altzibar auzoan jarri dugu. Auzotar batzuk izan ziren atzo arratsaldez frigoliburutegia liburuz betetzen!!!! Ederki, hortako da eta, zuen liburu eta ipuinekin berotzea lortuko dugu bai. Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Ihoteak direla eta Abaraxkako kideak bi aste daramagu zakuak eta oihalak josten. Egun batean Torri Gukin egitasmokoak ere gurekin izan ziren lanean. Dagoeneko hasi gara Doneztebe plazako balkoiak apaintzen. OUrtarrilak, 29 osotriala burrunba eta gero jarraituko dugu lanean. ZATOZ gurekin ta lagundu Plaza zakuz mozorrotzen Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Torri gukin egitasmoko jubilatuak gurekin  ihotetako oihalak preparatzen izan ditugu abaraxkan. Zahar eta gazte Ihotetako aste bururako herria apaintzeko oihalak josten izan gara.         Heldu dila!!!!! ta jarraituko dugula!!!   Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Ihoteak gainean ditugula!!!

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Ihoteetan murgiltzen hasiak gara Ludotekan. Dagoeneko apainketekin hasi gara, baita auzoetako koloreak ezagutzen, Intxixu eta sorginek izenak dituztela  ere ikasi dugu. Sorginek hizkuntz berezi bat hitzegiten dutela azaldu digute, begira nola esaten duten: SUA= SUPUAPA SORGINAK= SOPORGIPINAPAK INTXIXUAK=IPINTXIPIXUPUAPAK Oraindik bi aste falta dira baina gu dagoeneko sorgin eta intxixuekin amesten hasiak gara Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Gogoratu gure frigoliburutegietako bat auzoz auzoa ibiltzen dela. Orain hilabete hau, urtarrila, Iturriotz auzoan izango da. Bestea, Abaraxka Ludotekako atean dago, geldi geldi, lasai lasai. Bisita guztiak agurtzen. Hurbildu zaitezte frigoliburutegia berotzera. Badakizu, hartu, utzi, ekarri, eraman, jarri, kendu… Konpartitu eta trukatu! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

2015eko abenduko azken bideoa.

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Hemen duzue gure azken bideoa. Urte berrion denori.- 2016ean elkar ziztatzen egongo garelakoan: GOZA ETA EGIN IRRI!!! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK
  • Facebook
  • Twitter

Webgune interesgarriak

  • Kirolaz.com
  •  Oiartzungo Udalaren Webgune ofiziala
  • Elorsoro Oiartzungo Udal Kiroldegia
  • Oiartzungo IV. Argazki lehiaketa