Oiartzun

Gazteria eta Kirola

Abenduak 28: Kantu merienda

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Soinuenea eta Herri musikaren txokoak antolatuta: KANTU MERIENDA, Itziar eta Ane izango ditugu, kitarra eta biolinarekin. Abenduak 28an, arratsaldeko 17:00etan Abaraxka ludotekan. Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Abenduak 26: Xanisteban eguna.

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Abaraxka ludotekak eta Herri musikaren txokoak antolatuta, Abenduak 26ean, Xanisteban eguna dela eta, Doneztebe plazan, erromeria eta taloak izango ditugu, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Gabonetako egitaraua

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Hemen gabon hauetako egitarau orokorra. Animatu parte hartzera! Tweet

Abaraxka ludoteka apaindu berri dugu.

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Zer gertatzen ari da Abaraxka ludotekan? Zatoz larunbatean OIARTZUNA ETORRI BERRIEI ONGI ETORRI HARRERA egitera Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Abenduak 18an, pertsona migranteen eguna denez, Abaraxka ludotekan Oiartzungo gizarte zerbitzuak eta euskara sailarekin batera Oiatzuna bizitzera etorri berriei harrera eta ongi etorri saio bat  prestatu dugu larunbata honetarako Larunbata 15, arratsaldeko 16:30ean Abaraxka ludotekan Bertan, elkartzen gaituzten munduko jolasez gain, herrialde ezberdinetako musika eta janaria ere egongo da. Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Abenduak 8an, Abaraxka ludotekatik mendi buelta bat antolatu dugu. Zita goizeko 10:00etan izango da, Karrikako Artason eta bertako frontoi parean. Ibilbidea, Xorrola trenaren lehen zatia izango da, bi ordu edo.   Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Oiartzungo Abaraxka Ludotekan 2018ko azaroan zehar egindako ekintza esanguratsuenen bideoa da hau. Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Dagoeneko gainean ditugu Euskaraldiaren flashmoba grabatzeko egunak. Badakigu herritar askok dantza ikasi duela baina oraindik garaiz zabiltza:   Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Azaroak 24: Tratu onak zabaltzen!!

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Abaraxka ludoteka TRATU ONAREN TXOKOA izendatu genuen iaz, aurten ere bide horretatik jarraituz elkartuko gara larunbatean: Film motz bat ikusiko dugu Abaraxkako sarreran TRATU ONAREN TXOKOA margotuko dugu Famili argazkia aterako dugu. OHARRA: Behar ez dituzuen oinetako zaharrak behar ditugu ekimen honetarako. Aukera baduzu ekarri! ZABAL DITZAGUN TRATU ONAK!! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Ipuin kontaketa Abaraxkan.

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Azaroak 19, arratsaldeko 17:00etan Lur Korta ipuin kontalaria izango da Abaraxkan 2-3 urteko haurrei ipuina kontatzen. Bertaratu nahi duten haurrek beti ere heldu baten laguntzaz egin beharko dute. Ipuina amaitu ondoren, 17:30ak inguru irekiko dira ateak beste bazkide guztientzat. Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Oiartzunen euskaraldiko flashmoba grabatuko dugu. Hementxe Olarri dantza taldekoak sortutako koreografia. Hasi ikasten Abenduan 1 eta 3an grabatuko dugu eta!!!     Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

IZEBA egitasmoa.

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

IZEBA EGITASMOA: Azaroaren 13an, 18:30etan, Oiartzungo Udal areto nagusian Zer da: Jatorrizko familiengandik bereiztuta bizi diren adingabeen Izeba/Osaba bezala aritzea onartzen duten familia edo pertsona bountarioen sarea da. Helburua: Adingabe hauen bizitza kalitatea hobetzen laguntzea afektibitatea eta erreferentziazko familia pertsona bat eskainiz. Nola: Afektibitatea eta harreman sozialak eskaintzea aldizkako topaketen bidez, boluntarioaren denboraren arabera. Norentzat:  [ Read More ]

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Abaraxka ludoteka: Urriako bideoa

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Hemen Abaraxka ludotekan urrian zehar egindako ekintza esanguratsunen bideoa. Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Azaroak 3: Printze txikia filma

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Udal pleno aretoan elkartuko gara PRINTZE TXIKIA filma ikustera ORDUA: 16:30etan SINOPSIA:Filmak neskatxa baten eta bere bizilagunaren arteko istorioa dakar. Neskatxa helduen munduan bizi dadin prestatzen du amak, eta bihotz oneko adineko pilotu bitxia du auzokoa. Pilotuak bere lagun berriari aparteko mundu bat erakutsiko dio. Emozioz betetako bidaia magikoa, haurtzarora itzuliko duena, egingo du neskatxak;   [ Read More ]

Categories: NABARMENDUAK

Gau beltza: BERTAN BEHERA

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Urriak 31 erako antolatua zegoen GAU BELTZA, eguraldia dela eta BERTAN BEHERA geratzen da.   MOZORROAK JASO!!!!!!!!!!  Laister izango duzue gure berri!!! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK
  • Facebook
  • Twitter

Webgune interesgarriak

  • Kirolaz.com
  •  Oiartzungo Udalaren Webgune ofiziala
  • Elorsoro Oiartzungo Udal Kiroldegia
  • Oiartzungo IV. Argazki lehiaketa