Sorosle eta sorospen ikastaroa Lezon
Lehen Sorospen ikastaro berri bati hasiera emango dio DYA Gipuzkoak, biztanlego
osoari irekia egongo delarik. Ikastaroaren iraupena 3 astekoa da, maiatzaren 23a bitarte, arratsaldeko zazpietatik bederatzietara, astelehenetik ostiralera.
Ikastaroa, Kultur Aretoa– Donibane kalea 2, izango da, Lezon. Ikastaroak, kontuan izanik ez dela beharrezkoa aurrez ezagupenik izatea, egunerokotasunean aurki ditzakegun arrisku egoerei erantzuna nola eman irakatsiko du. Bihotz eta birika susperketa, zauriak, hausdurak, erredurak … Ezagupen oso arruntak baina laguntza asko eman dezaketen hauek, oso modu eroso eta atseginean erakusten dira, teoria eta praktika alderdiak ikutuaz. Bestalde, ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak, DYA Gipuzkoak eskeintzen duen Sorosle Tituloa eskuratzeko aukera izango du.
Ikastaro hau gainditzen duenak, EHUrako 2 kreditu jasotzeko aukera izango du.
Matrikularen kostea, ikastarorako txostena barne delarik 100 eurokoa da. Ikasle kopurua mugatua da, ematen den ikastaroaren kalitatea bermatzearren.
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, deitu 943-46.46.22 telefonora.
Funk – Hip Hop ikastaroa
Funk eta Hip Hop dantzak ikasi nahi?
Abenduaren 3an, larunbata duzu aukera Errenteriako polikiroldegian.
Ordutegia:
17.00 – 17.30: beroketa eta oinarrizko pausuak
17.30 – 18.30: Funk
18.30 – 19.30: Hip Hop
Prezioa: 15 €
Irakaslea: Geresi Alza. Hip-hop eta Jazz dantzaria eta irakaslea. Irakasle nazional eta internazionalekin ikasten aritua (Los Angeles, Madrid, Barcelona…)
Informazio gehiago eta erreserba egiteko: 653705075 edo geresi@hotmail.com
Zaintzaileen osasuna zaintzeko ikastaroa
Oiartzungo udaleko Gizarte sailak zaintzaileentzako Zaintzailearen estresa. Zaintzeko zaindu doako ikastaroa eskainiko du.
Hizlaria: Silvia Camio (Lahar elkargoko psikologo eta gerontologoa)
Saioak: irailaren 20tik urriaren 4a bitartean (5 saio)
Lekua: Manuel Lekuona bibliotekako beheko solairuan
Ordutegia: 17.00-20.15
Hizkuntza: Elebitan (euskaraz eta gazteleraz)
Nori zuzenduta: Zaintzaile profesionalei zein dependentzia duten pertsonen senidei bideratuta.
Landuko diren gaiak:
- Estresaren definizioa.
- Burnout sindromea.
- Erlajazioa.
- Giza baliabideak eta arazoak nola konpondu.
Izen ematea: irailak 19 bitarte, formakuntza@laharelkargoa.org edo 663 057 223 telefonoan
18 urtez gorako emakumeentzako ikastaroa
18 urtetik gorako emakumeek ostegunetik aurrera (irailaren 15etik 22ra), hirugarren urtez paleta ikastaroan izena eman dezakete.
Haurrentzako igeriketa ikastaro trinkoa antolatu da Elorsoro kiroldegian
Haurrentzako igeriketa ikastaro trinkoa antolatu du Gezak SL-k Elorsoro kiroldegian ekainaren 13tik 30era. Ikastaroa, lau urtetik gorako haurrentzako da (edo ikastaroa martxan dagoen bitartean lau urte beteko dituztenentzat). Astelehenetik ostegunera, ordu erdiko saioak egingo dituzte, 15:00etatik 19:00etara.
Izena Elorsoro kiroldegian bertan eman behar da, maiatzaren 23tik 31ra. Plazak, ikastaroa ordaindu ahala beteko direla jakinarazi du Gezak-ek (25 euro ordaindu beharko du haur bakoitzak). Ikastaroa egiten duten haurrek kiroldegiko bazkide izan beharko dute, edo bestela, eguneko sarrera ordaindu beharko dute.
Emakumeentzako ikastaroak 2010-2011: Gure emozioekin lanean
Garrantzitsua da norberaren emozioak lantzea, bakoitzak dituen errekurtsoak ezagutzea, inguruko pertsonekin ditugun harremanetan erabiltzen jakiteko eta modu armoniko, osasuntsu eta gozagarrian gara gaitezen laguntzeko; baita ere, ongizatea eta handitzea ekartzen dute harreman onak sortzeko, eta hori guztia transmititu eta ahal dugun neurrian hezteko erabiltzeko.
Gai zerrenda:
- Emozioen ikaskuntza
- Norberaren emozioak erregulatzen eta bideratzen ikasi.
- Gozatzen ikasi
- Emozio positiboak sortzeko trebetasuna garatu
Kurtsoaren iraupena: 2011-04-06tik 2011-06-15ra
Eguna: Asteazkena
Ordua: 18.30tatik 20.30tara
Ikastaroaren prezioa: 30 €-ko bi kuota
Informazio gehiago: killirikupe@hotmail.es
Euskara ikastaroak etorkinentzat
Oiartzungo udaleko euskara zerbitzuak herrira etorri diren etorkinentzat euskara ikastaroa antolatu du.
Norentzat: 16 urtetik forako etorkin guztientzat
Matrikula eta informazioa:
Non: Intxixu AEK euskaltegia
Fermiñene etxea
Aialde kalea 2
2.solairua
Tel: 943 493957
Prezioa: Matrikula 10 euro. (liburuak udalak ordaintzen ditu)
Izena emateko epea: 2011/03/18a
Etiketen hodeia
aholkularitza alebin benjamin beraun berri doneztebe plaza doneztebe plazan eguna ekintzak elizalde elorsoro errenteria eskola eskola kirola eskubaloia europa futbito futbola gamon Gazte Forua gurutzeko alabak haurtzaro ikastaroa Jolasak kale kale ekintzak karmengo ama kirola koldo mitxelena lan lana langaitz lehiaketa lezo lezo herri eskola lizeoa oharrak oiartzun orereta partehartze kirola puzgarriak saskibaloia telleri Udalekuak udalekuak oharrak zozketa
WP Cumulus Flash tag cloud by Roy Tanck requires Flash Player 9 or better.
Twitter-en
Azken bidalketak
Atalak
- Agerrealde
- Atamitx Trails
- Bestelakoak
- Bideoak
- Enplegu Saila
- Eskola kirola
- Eskola Pilota
- Euskara Saila
- Gazte Forua
- Gazte Informazio Bulegoa
- gazteoiartzun.net
- Gazteria eta Kirola Saila
- Gizarte Zerbitzua
- Haurtzaro Ikastola
- Internet
- Iurrita
- Jolasak
- Kale ekintza
- Kenpo-Kai
- Kirola
- Kuadrillategi
- Kultura Saila
- Lan Aholkularitza
- Ludoteka
- Musika
- Oiartzun antzerki eskola
- Oiartzungo Irratia
- Oiartzungo K.E.
- OMTE
- Saskibaloia
- Sexu eta drogen aholkularitza
- Txost Pilota Taldea
- Udala
- Udalekuak
- Zinema Tailerra











