Oiartzun

Gazteria eta Kirola

Oiartzungo I. Intxixu skate jaialdia

Posted by gazteoiartzun.net 0 Comment

Datorren urriaren 22an Oiartzungo skate parkean arratsaldeko 16:00tatik aurrera Oiartzungo I. Intxixu skate jaialdia ospatuko dugu! Bertan tailerrak, ikastaroak, haurren txapelektak, sarien zozketak… izango dira Parte hartzera anima zaitez! Tweet

Aurten ere, Girizia Mendizale Elkartea eta Gipuzkoako Mendi Federazioaren  eskutik, Elorsoro Kiroldegiko rokodromoan, adin eta maila desberdinentzat, eskaladako ikastaroak eskeiniko dira. Izen-ematea epea: Urriak 14tik 31ra Ikastaroak Azaroaren 3ko astean hasiko dira. Izen-emate orriak Elorsoro Kiroldegian izango dira. Baldintza guztiak izen-emate orrian azaltzen dira Prezioa: Ikastaro osoa 80€ (Astean saio bat) (Nerabeak eta helduak bi saio asteko egiteko aukera  [ Read More ]

Asteburu honetan partidak dauzkagu bai benjamin eta bai alebinetan. Gozatu kirolaz!!       Tweet

Asteburu honetan, lehenengo aldiz Orienteering saio bat egingo dugu benjaminekin Añabitarte inguruan. Alebinek partida normalak dituzte. Gozatu kirolaz!! Tweet

Uda Kirola 2016 eskaintza PREST!!

Posted by gazteoiartzun.net 0 Comment

Udara honetan, arraunean, mountain bikean, piraguismoan….ibili nahi duzu? Probatu nahi duzu belako ikastarao batekin? Hauek eta hamaika aukera gehiago prestatu ditugu udaran ongi pasatzeko. Dagoeneko, izen ematea irekita duzue Elorsoro Kiroldegian. Eskualdeko eskaintza guztiaren eskuorria honako hau duzue: UDA Kirola eskuorria 2016 Edozein argibide behar izanez gero, Elorsoro Kiroldegira zuzendu. Tweet

Asteburu honetan jardunaldi bereziak izango ditugu adin guztietan, horrela, 3.LHko benjaminek Joko-Jolas saio bat izango dute, 4.LHko benjaminek hockey saioa eta alebinek Triatloia probatuko dute. Gozatu kirolaz!! Tweet

#kirolazertarako Tweet

[KIROLA, ZERTARAKO?] Triatloia

Posted by gazteoiartzun.net 0 Comment

Kirol jardunaldien barruan, martxoak 10, ostegunean, Triatloiaren inguruan mahai-ingurua izango dugu. Mirari Martiarenaren eskutik, Maider Gaztañaga, Aitor Alberdi, Hektor Llanos, Janire Estebez eta Mikel Lopez izango ditugu solaskideak. Triatloia gustukoa duzuenontzat mahai-inguru interesgarria!   Tweet

Datorren asteazkenean, emakumea eta kirolaren inguruko mahai-ingurua izango dugu. Aurretik, Itziar Igartuak, Lilaton lasterketako antolatzaileetako batek, lasterketa honen inguruko hitzaldi bat eskeiniko digu: nola sortu zen, bilakaera, zergatia, azken edizioa… Ondoren, herriko  emakume kirolari ezberdinekin, kirolean emakumeak duen eta izan duen paperaren inguruan arituko dira: aldatu den, egoera normalizatua dagoen edo zer falta den, nola  [ Read More ]

Aurten, urte olinpikoa izanik,  “Kirola, zertarako?” jardunaldien barruan, mahai-inguru bat olinpikoen inguruan egitea proposatu zen eta hau da prestatu duguna. Saioaren hasieran, Xabier Leibarren, hitzaldia izango dugu. Bera, Joko Olinpiko ezberdinetan mediku lanetan aritu izan da eta egun Basque Team Fundazioko medikua da. Beste gauza askoren artean, “Euskal Kirolarien parte-hartzea Aro Modernoko Joko Olinpikoetan” tesiaren inguruko  [ Read More ]

Porrotaren alde – Alberto Iñurrategi “Porrotak humanizatu egiten gaitu. Gure ezina zerk sortu duen ikasten badugu, ez dago porrotik. Gailurra joko ez badugu ere, asmoaren ederrak emango digun betetasuna sentitzea da kontua.”     Tweet

Atzo aurkeztu zen aurteko Kirol Jardunaldien egitaraua. Aurten, Alberto Iñurrategirekin batera, kirolari olinpikoak, lilaton-eko antolatzailetako bat, herriko emakume kirolariak, triatletak eta mendi lasterketa inguruko saio teknikoa izango dugu. Hurrengo sarreretan bakoitzaren inguruko azalpenak ematen joango gara.   Tweet

  Aste honetan jarduera ezberdinak ditugu eskola kirolean. Benjaminek dantza saio bat izango dute. 5. mailakoek errugbi jokoak eta 6. mailakoek irristaketa jolasak, bertan skate, scooter eta bmx bizikletekin joko ezberdinak egingo dituztelarik. Tweet

Aurrekoan aipatu genuen bezala, aurten Oiartzungo 2016ko Kirol Saria banatzeko proposamenak jasotzen ari gara. Hemen duzue informazio guztia: Oiartzungo 2016ko Kirol Saria (eta proposamena bildatzeko esteka) Gogoratu, proposamenak jasotzeko azken eguna, Otsailak 11 dela. Tweet

Oiartzungo 2016ko Kirol Saria

Posted by gazteoiartzun.net 1 Comment

Lehenik eta behin, mila esker aurreko berri batean Kirol Jardunaldietarako proposamenak biltzeko zabaldu genuen esakerari (2016ko Kirol Jardunaldietarako proposamenik?) emandako erantzunagatik. Bide ezberdinetatik, guztira 28 proposamen ezberdin jaso dira. Orain, 28 horiek lehentasunen arabera zerrendatu, aztertu eta egitaraua zehazten joango gara. Egitarau guztia prest dugunean zabalduko dizuegu. Gaur beste proposamen bat partekatu nahi dugu zuekin. Aurten,  [ Read More ]

  • Facebook
  • Twitter

Webgune interesgarriak

  • Kirolaz.com
  •  Oiartzungo Udalaren Webgune ofiziala
  • Elorsoro Oiartzungo Udal Kiroldegia
  • Oiartzungo IV. Argazki lehiaketa