Oiartzun

Gazteria eta Kirola

Azaroak 17: Udazkenarekin jolasean

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Larunbat honetan, hilak 17, goizeko 11:00etan ludotekan elkartuko gara, paseotxo bat emanez parkera joan eta udazkenarekin jolasean ibiltzeko. Animatu parte hartzera! Tweet

Categories: NABARMENDUAK

Gainean ditugu 2018ko udalekuak.  Astelehena, uztailak 2an elkar ikusiko dugu goizeko 9:30etan Haurtzaro ikastolan. Jakin  begirale aldaketa garrantitsu batzuk izan ditugula eta  zerrenda berri eta gure ustez definitiboak  dituzuela hemen. TALDE ZERRENDAK 2018 Tweet

Categories: gazteoiartzun.net

Martxoak 27an Petra Lekuonako aiton amonekin eskulanak egiten izango gara. Zita 17:00etan  Abaraxkan egingo dugu elkarrekin Petra Lekuonara joan ahal izateko. SUSTRAIETATIK ENBOR BERRIAK SORTUKO DIRELAKO. Tweet

Categories: NABARMENDUAK

3-9 urte arteko gurasoei zuzendutako kafe tertulia bat izango da Abaraxka Ludotekan Kafe tertuliaren gaia: NATURAN JOLASEAN izango da. Naturan haurrak jolastek duen garrantzia azpimarratzeaz gain,  Euskal Herriko jolas parkeen gida ere aurkeztuko da. Arratsaldeko 15:15 etan elkartuko gara. Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Azaroak 25 abaraxka ludotekan

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Azaroak 25 a dela eta Torri gukin egitasmoko herritarren bisita izan genuen pasa den  astean. Herritarrei banatuko zaizkien txapak egiten izan ginen eta bukaeran oihal morearekin argazki polit  hau atera genuen. Gu ere genero indarkeriaren aurka! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Uztailak 18 Sahara eguna.

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Urteak dira Oiartzuna haur sahararrak etortzen direla udan. Aurten ere bost haur saharar daude gurekin. Azken urteetan, Sahara eguna ospatzen hasi gara udalekuetan. Aurtengo Sahara eguna uztailaren 18an ospatuko dugu herriko plazan.Ikasturtean zehar, Haurtzaro ikastolan presio eltzeak bildu eta Saharara bidaltzeko proiektu polit bat abiatu da; 15 eltze lortu dira. Guk, udalekuetan ekimen honi jarraipena  [ Read More ]

Categories: NABARMENDUAK, Udalekuak

  Ibon Mitxelena kimikariak guretzako esperimentu batzuk prestatu dizkigu. Material ezberdinarekin esperimentatu, ikertu, ohartu, manipulatu….. zientziarekin JOLASTU!!! Martxoak 29an Abaraxka ludotekan 17:00etatik aurrera,         Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Oiartzungo herrian gauzatzen ari den HAZIAK proiektuaren baitan Abaraxka ludotekak ENPATIA jolasak antolatu ditu larunbata honetarako. Eguraldiak ez badu laguntzen ludoteka barruan egingo ditugu. Jolasaren bitartez hezitzen gara! . Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Gabi de la Mazak egin digu Karaokea.

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Oarsoaldeko Ipuinak egi bihurtuz abestiarekin karaokea egin digu Gabi de la Mazak. Beraz,  hemendik aurrera edozein karaoketan erabiltzeko moduan dugu gure abestia. Herriko haur eta familiek hain gustokoa dugun abesti dantzagarria! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Familia eremua, 3-6 urte arteko haur eta familinetzako  udalak duen egitasmoa da. Proiketu hoen berri emateko gaur izango dugu bilera eta ater irekiak. zatozte! haurrekin ere etor zaitezkete bilerara. Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Ludotekan egingo dugu LOOOOOOO!!!!

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Aste buru honetan ludotekan egingo dugu lo!! earra gure erletxuk in duten plana!! proposatu eta bete!!! larunbatin elkartuko gara eta igande eguardia arte elkarrekin izango gara. Denon artean erabaki eta prestatu dugu dena: koltxoiak eskatu, jolasak, afaria,gau bela gosaria…. Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Bi frigoliburutegi hauetako bat ibiltaria izango da, Iturriotzen dagoena hain zuzen ere. Bestea aldiz, finko izango dugu Abaraxka ludotekako atearean alboan. Zer iruditzen?   Dagoeneko jendea hasia da liburuak hartu eta uzten.   Bikain! Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Etxean platertxo goxo bat sukaldatu eta abaraxkara ekarri lagunekin dastatzeko. Era berean errezeta ere ekarri lagunekin trukatzeko.   hau dena Urtarrilak 3an, arratsaldeko 17:00etaik aurrera Abaraxka bertan Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Abenduak 26, erromeria eta taloak.

Posted by Nekane Martiarena 0 Comment

Abenduak 26, Xanixteban euna denez, herrian ekitaldi ezberdinak antolatu dira. Erromeria izango dugu arratsaldeko 17:00etatik aurrea Abaraxka kideak bertan izango gara taloak egiten. . Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK

Abenduak 5 ean, euskararen alde egitarau bikain antolatu dugu Lasterketak, jolasak, argazkiak, txokolatada….. euskaraz bizi nahi dut kamisetarekin etorri eta ez baduzu lasai, bertan erosteko aukera egongo da eta. Tweet

Categories: Ludoteka, NABARMENDUAK
  • Facebook
  • Twitter

Webgune interesgarriak

  • Kirolaz.com
  •  Oiartzungo Udalaren Webgune ofiziala
  • Elorsoro Oiartzungo Udal Kiroldegia
  • Oiartzungo IV. Argazki lehiaketa