You need to set up the menu from Wordpress admin.
Browsing articles tagged with " oiartzun"
mai 15, 2012

Eskola kiroleko 22. jardunaldia, Maiatzak 19

подаръциикона за подарък

 

Aste honetan kirol ezberdinetako partidak dauzkagu berriz ere.

Jada ikasturtearen amaierara iristen ari gara, beraz aprobetxatu gelditzen diren azken arrastoak.

 

 

 

Maiatzak 21-27 bitartean, antzerki astea Oiartzunen

Datorren maiatzak 21 eta 27 bitartean, Oiartzungo antzerki-eskolak, 12-18 urte bitarteko gazteak beren gelatan engantxatzeko, sketx ezberdinak montatuko ditu aste egunetan,  eta asteburuan 2 antzerki emanaldi izango dira.

Helburua, herriko nerabeak antzerki mundura hurbiltzea izanik, antzerkia gustukua duzuen nerabe guztiei dei egiten zaizue, datorren astelehenean, maiatzak 14, arratsaldeko 20:30etan, Manuel Lekuona Bibliotekan egingo dugun bilerara.

Animatu!!

mai 5, 2012

Aste honetan, eskola kirolean Gipuzkoako txapelketak hasten ditugu alebinetan, benjaminek ordea atletismoko bigarren topaketa daukate, ea eguraldiak laguntzen gaituen.

Disfrutatu kirola egiteaz!!!!!

 

mar 28, 2012

18. jardunaldia. Martxoak 31 ESKOLA KIROLA

Aste honetan, Aste Santuko oporraldiaren hasiera dela eta jardunaldi bereziak dauzkagu eskola kirolean.
Honela, benjaminek pilotako jardunaldia izango dute, eta alebinek naturan egindako jarduera batzuk probatu ahal izango dituzte Errenteriako Orereta Ikastolako zelaietan.

Hemen doa jarduera bakoitzeko ordutegia.

ONDO PASA LARUNBATEAN ETA ONGI APROBETXATU ASTE SANTUKO OPORRAK!!

 

Elorsoro Kiroldegiko rokodromoaren inguruko bilera deialdia

Oiartzungo Udaleko Gazteria eta Kirola Saileko zinegotzia den, Oihan Tello jaunak, datorren Apirilaren 17an, arratsaldeko 18:00etan, Kiroldegiko elkarteentzako goiko lokalen ospatuko den bileran parte-hartzeko deialdia luzatzen du.

Bertan, ondorengo gai zerrenda izango delarik:

  1. Elorsoro Kiroldegiko Rokodromoaren beharrak. Talde bat sortu lehentasunak aztertzeko
  2. Mantentze lanak egiteko taldea. Txukunketa, bide berriak prestatu…
  3. Udalaren eta Kiroldegiaren inplikazioa

mar 20, 2012

Martxoak 24, Eskola kiroleko jardunaldia

Asteburu honetan berriz ere partidak dauzkagu eskola kirolean.
Lehengo astean formato berria eman genion egutegiei, eta kasu honetan, horrela eskatuta, moldaketa batzuk eginda aurkezten dugu.

Espero dugu formatu honetan dena ondo ikustea. Gogorarazten dugu, Benjaminak L.H.3 eta L.H.4 ko ikasleak direla eta alebinak L.H.5 eta L.H.6.

OSO ONDO PASA ETA DISFRUTATU PARTIDETAN!!!!!!!

Oiartzungo udalekuak 2012

 

Adi!

2012ko Oiartzungo udaleku irekietan parte hartzeko epea Martxoaren 19tik 31a bitarte (biak barne) izango da!

Informazio gehiago

mar 14, 2012

Apirilak 4: EITB-ko AI AMA saiora ikusle bezala joango gara

Ai ama programara joan nahi duenak gazte informazio bulegoan izena eman apirilaren 2a baino lehen. 15 urte baina gehiago eduki behar dira eta ematen diguten dirua lodosako ikastolara eramango dugu. Apirilaren 4 ean aterako gara 11:15 ikastolako aparkalekutik.
ANIMATU

mar 13, 2012

Martxoak 17ko eskola kiroleko jardunaldia

Asteburu honetan aldaketa garrantzitsuak dauzkagu Eskola Kirolean.
Saskibaloia Gamon Ikastetxetik, Lezoko Bekoerrota kiroldegira pasako dugu benjamin mailan, eta honekin batera Eskubaloia Donibaneko Kiroldegira pasako ditugu. Benjamin neskak ere Donibanera joango dira hango zelai berrituak probatzera.
Disfrutatu, eta gogoz jokatu!!!!!

Pasaka eskuz bikoteen arteko 1go Txapelketa Herrikoia

  • Joko Zuzenen artean, “Pasaka” da estalpean jokatzen den bakarra. Beste hirurak aire librekoak dira (Bote Luzea, Laxoa eta Errebotea)
  • Urtean zehar “Pasakan” txapelketak izaten dira eta gaur egun 100 pilotaritik gora aritzen dira modu arautu batean “Pasakan” Ifarraldean eta Baztanen.
  • Modalitate hau normalean trinketean jokatzen da. Baina batzuetan ezker-paretadun frontoietan ere.
  • Trinketeko jokorik zaharrenetakoa da.
  • Garai batean arkupetan ere jokatzen zen. Sona handikoak ziren, Oiartzun, Lesaka, Arantza, edo Elizondokoak, besteak beste.
  • Oiartzungo pilotari famatuak, Laxoan eta Errebotean aritzeaz gain, Pasakan ere aritzen ziren, Urtxalle handia, beste askoren artean.
  • Gaur egun sarearen lotura-uztaia bere lekuan mantentzen da Kontzejupean, kantxaren erdian eta 1,20 metroko altueran, iraganaren testigu.
EZAUGARRIAK
  • Kantxa sare batez erdibitua egonik, pilota alde batetik bestera bidaltzen da sarearen gainetik, eskularruz edo eskuz.
  • Normalean binaka aritzen dira.
  • Sarea kantxaren erdian ipintzen da, 1,20 metroko altueran.
  • Joko zuzen guztietan bezala, kintzeka eta jokoka kontatzen da.
  • Modalitate oso ikusgarria da “Pasaka”.
Oiartzungo “Txost” Pilota Taldearen helburuetan, Joko Zuzenen errekuperazioa dago. Dagoenekoz, Errebotea bideratua dauka Oiartzunen, bi talde bait ditu modalitate honetan aritzen direnak.Errebotea indartzen jarraitzeaz gain, “Pasaka” modalitatearen errekuperazioari ekin  dio orain.
Hau dela eta, azaroaren  5ean  Txostek antolatutako “PILOTA ZUZENEAN” ekintzen barnean, aspaldiko partez, Pasaka partida jokatu zuten Oiartzungo Kontzejupean, Txost eta Laxoa Elkarteko taldeek.
Eta orain, eskuzko “Pasaka” bultzatu nahirik, BIKOTEEN ARTEKO 1go TXAPELKETA HERRIKOIA antolatu nahi du oraingoan Udaberrirako.
  • Txapelketa honetan edonork har dezake parte.
  • Pilota bigunak erabiliko dira.
  • Martxoaren 23an (ostirala), 19:30 ean, argibideak emateko bilkura bat antolatu da Kontzejupean bertan, interesa dutenak informatzeko.
  • Izenak emateko, 657794595 telefonoa edo txostoiartzun@gmail.com  erabili daitezke.
mar 1, 2012

Eskola Kiroleko 15.jardunaldia, Martxoak 3

Aste honetan, alebinek partidak dauzkaten bitartean, benjaminek herri kiroletako topaketa izango dute, bertan txingak, lokotxak, jende proba, sokatira …. probatzeko aukera izango dutelarik. Topaketa Lezoko Bekoerrota kiroldegian izango da.

DISFRUTATU!!!

BENJAMINAK, MUTILAK ETA NESKAK

HERRI KIROLAK LEZOKO BEKOERROTA KIROLDEGIAN

HAURTZARO: 9:00tan

ELIZALDE: 10:00tan

ALEBIN MUTILAK 1 . MULTZOA SASKIBALOIA

ELORSORO KIROLDEGIAN

  • Elizalde B - Haurtzaro A……………………….9:15 tan
  • Haurtzaro B – Elizalde A……………………….11:15 tan

ALEBIN MUTILAK 2. MULTZOA ESKUBALOIA
ERRENTERIAKO GALTZARABORDA KIROLDEGIAN

  • Elizalde D – Haurtzaro D…………………..9:30 tan
  • Haurtzaro C – Elizalde C ……………….10:30 tan

ALEBIN MUTILAK 3. MULTZOA FUTBOLA
ERRENTERIAKO FANDERIA FUTBOL ZELAIAN

  • Elizalde E – Orereta E …………………..10:00 tan

ALEBIN NESKAK 1. MULTZOA FUTBOLA
UGALDETXOKO FUTBOL ZELAIAN eta ERRENTERIAKO FANDERIA FUTBOL ZELAIAN

  • Elizalde – Lezo A …………………………………9:00 tan (UGALDETXO)
  • Haurtzaro B – Orereta F…………………………11:00 tan (FANDERIA)

ALEBIN NESKAK 2. MULTZOA ESKUBALOIA
ERRENTERIAKO GALTZARABORDA KIROLDEGIAN

  • Haurtzaro A – Gamon B …………………………..11:30 tan

Jardunaldi osoa ikusi nahi baduzu, hemen: http://www.facebook.com/photo.php?fbid=380416358654574&set=a.208972202465658.62207.196821507014061&type=1&theater

ots 21, 2012

Eskola Kiroleko 14.jardunaldia Otsailak 25

Iñauteriak eta gero, eskola kirolak ere aurrera egiten du, honela, aste honetan berriz ere, partida ezberdinak izango ditugu Oarsoaldea guztian. Hona hemen Oiartzungo taldeen partidak.

ONDO PASA!!!!

BENJAMIN MUTILAK 1.MULTZOA SASKIBALOIA ERRENTERIAKO GAMONEN

  • Haurtzaro A – Telleri A ……………………..9:45 tan
  • Lizeo A – Elizalde A ……………………….10:30 tan
  • Elizalde B –Lezo C……………………….. 11:15 tan

  • Lizeoa D - Haurtzaro B……………….11:15 tan

BENJAMIN MUTILAK 3.MULTZOA FUTBOLA ERRENTERIAKO BERAUN FUTBOL ZELAIAN

  • Lezo E – Elizalde C …………………..9:00 tan
  • Lizeoa B - Haurtzaro C……………….9:00 tan
  • Elizalde D – Lezo E………………..10:00 tan

BENJAMIN NESKAK 1.MULTZOA SASKIBALOIA LEZOKO BEKOERROTAN

  • Elizalde B – Orereta A ……………………………..11:15tan
  • Orereta B – Elizalde A…………………………….12:00tan

BENJAMIN NESKAK 2 .MULTZOA ESKUBALOIA LEZOKO BEKOERROTAN

  • Haurtzaro A – K.Mitxelena………………….9:00tan
  • Telleri B – Elizalde C ……………………………..9:45tan

BENJAMIN NESKAK 3.MULTZOA FUTBOLA ERRENTERIAKO BERAUN FUTBOL ZELAIAN

  • Haurtzaro B – Langaitz B………………….9:00tan

ALEBIN MUTILAK 1.MULTZOA SASKIBALOIA ELORSORO KIROLDEGIAN

  • K.Mitxelena A – Elizalde A ……………..9:15 tan
  • Orereta B Haurtzaro A…………………9:15 tan
  • Elizalde B - K.Mitxelena A………………10:15tan
  • Haurtzaro B – Orereta A………………….11:15tan

ALEBIN MUTILAK 2.MULTZOA ESKUBALOIA ERRENTERIAKO GALTZARABORDA KIROLDEGIAN

  • Elizalde D - Gamon A………………………………………9:30 tan
  • Telleri B – Haurtzaro D…………………………………….9:30 tan
  • Gamon B – Elizalde C……………………………………….10:30tan

ALEBIN MUTILAK 3.MULTZOA FUTBOLA ERRENTERIAKO FANDERIAN

  • Elizalde E – Orereta C…………………………….9:00 tan

ALEBIN NESKAK 1.MULTZOA SASKIBALOIA LEZOKO BEKOERROTAN

  • Orereta A – Elizalde……………………………9:00 tan

ALEBIN NESKAK 2.MULTZOA ESKUBALOIA ERRENTERIAKO GALTZARABORDA KIROLDEGIAN

  • Orereta C – Haurtzaro A……………………..11:30tan

ALEBIN NESKAK ATSEDENEKO PARTIDA FUTBOLA ERRENTERIAKO FANDERIAN

  • Haurtzaro B - Orereta B…………………….11:30tan
ots 15, 2012

Gazte forua: kontzertua

Oiartzunen kontsejupin

ingo al deu? ta skakeitan

taldeen kontzertua.

21:00-tan otsailak 18-an

rosa rosa eta su eman

ots 14, 2012

Otsailak 18, ez dago eskola kirolik

Kaixo,

Aste honetan, Oarsoaldeako herrietan dauden iñauteriak direla medio, ez da eskola kiroleko jardunaldirik egongo.

Honela, iñauteritaz gozatzeko gomendioa bidaltzen dizuegu, benjamin eta alebinen astebururoko partidarik ez dago eta.

Hurrengo astean jarraituko dugu gure betiko partidekin.


ONDO PASA!!!!!

ots 10, 2012

Otsailak 11 Eskola kiroleko jardunaldia

Azken jardunaldia eguraldiaren arriskuengatik bertan behera gelditu eta gero, aurrera jarraituko dugu eskola kirolarekin. Aste honetan partida ezberdinak dauzkagu Oarsoaldea guztitik. Oiartzunen Iñauteriak direla eta, Haurtzaroko neskek eta benjamin mutilen Haurtzaro B-k ez dute jardunaldi honetan parte hartuko.

ONDO PASA!!!!

BENJAMIN MUTILAK 1 TALDEAK SASKIBALOIA
ERRENTERIAKO GAMONEN

  • Lezo A – Elizalde B………………………..10:30 tan
  • Elizalde A – Lezo B……………………….11:15 tan
  • Orereta C - Haurtzaro A ……………………..12:45 tan

BENJAMIN MUTILAK 2 TALDEAK ESKUBALOIA
LEZOKO BEKOERROTAN

  • Beraun Berri - Haurtzaro C……………….12:45 tan

BENJAMIN MUTILAK 3 TALDEAK FUTBOLA
ERRENTERIAKO BERAUN FUTBOL ZELAIAN

  • Elizalde C – Lizeoa E …………………..10:00 tan
  • G.Alabak B Elizalde D…………………11:00 tan

BENJAMIN NESKAK 1 TALDEAK SASKIBALOIA
LEZOKO BEKOERROTAN

  • Elizalde A – Elizalde B……………………………..9:00 tan

BENJAMIN NESKAK 2 TALDEAK ESKUBALOIA
LEZOKO BEKOERROTAN

  • Elizalde C – Langaitz A……………………………..11:00 tan

ALEBIN MUTILAK 1 TALDEAK FUTBOLA
ERRENTERIAKO FANDERIAN

  • Elizalde A - K.Mitxelena A…………….9:00 tan
  • Haurtzaro B Haurtzaro C…………..9:00 tan
  • Haurtzaro A – Telleri A………………….10:00tan
  • Lezo A – Elizalde B ……………………….10:00tan

ALEBIN MUTILAK 2 TALDEAK SASKIBALOIA
ELORSORO KIROLDEGIAN

  • Elizalde C - Langaitz A…………………………….9:15 tan
  • Haurtzaro D – Telleri B…………………………….11:30 tan
  • Gamon B – Elizalde D……………………………………….10:15

ALEBIN MUTILAK 3 TALDEAK ESKUBALOIA ERRENTERIAKO
GALTZARABORDA KIROLDEGIAN

  • Beraun Berri - Elizalde E…………………………….10:30 tan

ALEBIN NESKAK 1 TALDEAK FUTBOLA
UGALDETXO FUTBOL ZELAIA

  • Elizalde – Langaitz A……………………………9:00 tan
Orrialdeak:12»

Etiketen hodeia

Twitter-en