ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Eskola Kirolaren aurkezpena

     Ikastetxeek bere eskola ordutegitik kanpo eskeintzen duten jarduera multzoa da. Bere helburua kirol hastapena da eta haur guztiek parte hartu dezakete bertan.

    Eskola Kirola Oiartzun  Eskola Kirola Oiartzun  Eskola Kirola Oiartzun  Eskola Kirola Oiartzun

     Gaur egungo eskaintzan, Eskola Kirola egiteko aukera 8  urterekin hasi (L.H.3.) eta 16 urterekin (D.B.H.4.) amaitzen da. Adinaren arabera haurrak kategoria ezberdinetan banatzen dira hurrengo sailkapena jarraituz;  

BENJAMINAK

L.H.3.eta L.H.4.

ALEBINAK

L.H.5.eta L.H.6.

INFANTILAK

D.B.H.1.eta D.B.H.2.

KADETEAK

D.B.H.3.eta D.B.H.4.

 

Eskola Kirola Oiartzun  Eskola Kirola Oiartzun  Eskola Kirola Oiartzun  Eskola Kirola Oiartzun

Eskola Kirola Oiartzun     Oiartzun, Oarsoaldeako herria dugun heinean, bailara mailan aurrera eramaten ari den Eskola Kiroleko Proiektuan ere sarturik dago Lezo, Errenteria eta Pasaiarekin batera. Proiektu honen helburua zera da; haur edo gaztea gai izan dadin Eskola Kirola amaitu ostean, gehien gustatzen zaion eta bere ezaugarriak kontutan harturik hobekien ematen zaion kirol jarduera praktikatzen jarraitzeko.

     Honetarako larunbatero topaketa ezberdinak antolatzen dira, batzuetan partiduak jolasteko (saskibaloia, eskubaloia, hockeya, futbola, errugbia…) eta beste batzuetan beste mota batzuetako jarduerak burutzeko (natura jarduerak, herri kirolak, kirol egokituak…). Guzti honen bidez ahalik eta eskaintza zabalena luzatu nahi da herriko haurrei.
                                 
    

Eskola Kirola Oiartzun

            
 

Â