ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Atamitx Trails

Oiartzungo herriak ematen duen kirol eskaintza haundituko duen aukera berri bat edukiko dugu ? herriko gazteek eta ez ain gaztetxoak aurrerantzean. Kirol honi BMX deritzo, eta hau bizikleta txiki batekin praktikatzen da berez prestatuko lur sail batean non mota ezberdinetako jauziak eta trebeziak egiten diren.

Kirol berri honen praktikak egiteko ondorengo hilabeteetan Atamitx jatetxearen inguruan dagoen lur sail? bat prestatuko da. Honetarako udaletxearen laguntza jaso dugu eta herriko gazteok ere animatzen zaituztegu gurekin batera lur sail honi txikitatik asko amestu dugun lekuaren itxura ematen.

Lur egoki bat lortzen degun bezain pronto hasiko dira lehen lur mugimenduak eta uztailerako prest edukitzea gustatuko litzaiguke, hala inaugurazio eder eta jendetsu on bat emateko.

Gaur bertan udaletxean bildu gera azken lokarriak lotzeko, animatu gazteok!!!

Aukera berri bat…jakinaren gainea edukiko zaituztegu…. Beste bat arte