ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Erromara bidai bat 50 segundoko bideo baten truke

Europocket TV lehiaketaKazetaritza gustuko baduzu, komunikaziorako dohain berezia duzula uste baduzu eta Erromara joan nahi baduzu… hauxe da zure aukera! Gai bat aukeratu, bideokamera edo mugikorra hartu eta grabatu ezazu 50 segundoko bideo bat. Horrekin bakarrik Erromara lau egunetarako bidaia irabazi dezakezu, lagun birentzat eta gastu guztiak ordainduta.

Europocket tv-k Europa osoko talentudun gazteei zuzendutako lehiaketa antolatu du. Batez ere albistearen originaltasuna baloratuko da (bai gaia aurkezteko eran zein edukian ere). Bideoa parte-hartzailearen aurkezpena eta gutxienez hiru elkarrizketa eduki beharko ditu (lagunei, ezezagunei, politikariei…).

Lehiaketa honekin, Europocket tv-k Erromako Itunaren 50. urteurreneko ospakizunetan parte hartu nahi du.


Zer da Europocket tv?

Europocket tvEuropocket tv bereziki gazteei zuzenduta dagoen Europari buruzko lehenengo sakelako telebista da. Plataforma multimedia honek Internet eta telebista elkarrekin lotzen ditu, eta ‘podcast’ sistema eta telefonia mugikorraren 3G teknologiara sarrera eskaintzen du. Europako gazteriari zuzendutako berriak aurkitu ditzakegu egunero telebista honetan.

Europako Parlamentuak sortu du Europocket tv eta 2006ko irailaren 4an hasi zuen bere emisioa, ingelesez, frantsesez eta gazteleraz.

Albistegi labur eta ausart honek Europa, Europako Batasuna eta bere erakundeei buruzko informazioa eskaintzen dizu. Europocket tv-k egunean jarriko zaitu baita ere musikan, zineman eta modan modu dibertigarri baten. Eta gainera, zure ekarpenak ere egin ditzakezu idatzizko artikuluen edota zuk zeuk grabatutako bideoen bitartez.