ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Eskola kirola:18. jardunaldia

Aste honetako eskola kirola jardunaldia, aste santuko oporrak iritsi aurreko azkenak izango dira. Ondoren bi asteburutako atsedenaldia izango dute umeek ( eta gurasoek), kurtsoaren azken txanpari ekin baino lehen.
Berezia izango da jardunaldi hau, benjaminek natura jarduerak praktikatuko baitituzte eta ez talde kirolak. Jarduera hauek, mota ezberdinetako joku eta aktibitateak egitean datzate ( hala nola, zaku lasterketa, toka, lokotxak, eskiekin ibili…) eta oso interesgarriak dira umeek egiteko, beraz, animatu itzazue etortzera oso ondo pasako baitute gainera.

Hau da Haurtzaro eta Elizaldeko benjamin eta alebinei dagozkien egutegia:
• BENJAMINAK:
* Natura Jarduerak: Orereta ikastolan:
– 9:30-tan: HAURTZARO ETA ELIZALDE

• ALEBIN NESKAK:
* Futbola ( Plazetan ):
– 11:15-etan: Orereta B – ELIZALDE
* Eskubaloia ( Errenteriko kiroldegian ):
– 11:30-tan: HAURTZARO – Telleri A

• ALEBIN MUTILAK:
* Saskibaloia ( Oiartzungo kiroldegian ):
– 9:30-tan: ELIZALDE A – Telleri A
– 10:30-tan: HAURTZARO A – Langaitz A
-11:30-tan: ELIZALDE B – Orereta C
* Futbola ( Fanderian ):
– 9:00-tan ( Zelai berrian ): Lizeoa B – HAURTZARO B
* Eskubaloia ( Errenteriko kiroldegian ):
– 9:30-tan: Gamon C – ELIZALDE D
-10:30-tan: Gamon D – ELIZALDE C