ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Eskola kirola: 22. jardunaldia

Aste honetan, denboraldi honetako eskola kirolaren talde kirolen azken jardunaldia jokatuko da. Hurrengo asteburuan, hilak 26, atletismoa kalean jaia ospatuko da Oreretan eta Ekainak 2-an eskola kirolaren azken festa beraunen.

Aurreko asteburuan Bizikleta jaia ospatu zen Oreretako kaleetan eta eguraldia lagun zela, jardunaldi polita bizi izan zen. Ume eta guraso asko bildu ziren jai hau ospatzeko asmoz eta emaitza nahiko adierazgarria izan zen: 400 ume inguru beraien bizikleta eta kaskoekin festaz gozatzeko gogoarekin.

Denboraldi osoan gertatu moduan, espero dugu, aste honetan ere arazorik ez izatea eta jardunaldi polita suertatzea umeentzat. Behin baino gehiagotan aipatu bezala, eskola kirolaren lehiaketa sisteman ez dago sailpakenik, partehartzeari ematen zaio garrantzia emaitzaren gainetik eta horregatik gogorarazi nahi da, azken partig¡dua izan arren ez dagoela txapelketarik, trofeorik…jokoan.

Hau da Oiartzungo alebin eta benjaminen egutegia asteburu honetan:

• BENJAMIN NESKAK:
* Futbola ( Beraunen ):
– 9:30-tan: Elizalde A – Lezo H.E. A
* Eskubaloia ( Lezoko kiroldegian ):
– Elizalde B – Telleri A

• BENJAMIN MUTILAK:
* Saskibaloia ( Gamonen ):
– 9:00-tan: Elizalde A – Orereta B
– 9:45-etan: Orereta A – Elizalde B
* Eskubaloia ( Lezoko kiroldegian ):
– 9:00-tan: Haurtzaro B – G.Alabak
– 9:45-tan: Orereta D – Haurtzaro A
– 12:00-tan: K.Mitxelena – Elizalde C
* Futbola ( Beraunen ):
– 10:30-tan: Haurtzaro C – Gamon D

• ALEBIN NESKAK:
* Saskibaloia ( Lezoko kiroldegian ):
-10:30-tan: Gamon B – Elizalde
* Futbola ( Plazetan ):
10:00-tan: Orereta D – Haurtzaro

• ALEBIN MUTILAK:
* Futbola ( Fanderian ):
– 9:00-tan(zelai berrian): Telleri A – Elizalde B
– 10:00-etan ( zelai berrian ): Gamon A – Elizalde A
– 10:00-etan: Lezo H.E. A – Haurtzaro A
* Eskubaloia ( Errenteriko kiroldegian ):
– 9:30-tan: B.Berri – Haurtzaro B
* Saskibaloia ( LEZOKO KIROLDEGIAN !! )
– 11:15-etan: Orereta D – Elizalde D
– 12:45-tan: Elizalde C – Orereta E