ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Ludoteka

                                                 

                                                  

Dagoeneko Ludoteka zerbitzua martxan da hilabete batez. Astero eskulanak, jolas berriak, dantzak, abestiak… egiteaz gain, mahai jolasak, koltxonetak bloke erraldoiekin, sukaldetxoa, dendatxoa, ipuinak, puzzleak, karetak… egiteko aukera paregabea duzu. Bertara haur eta gazte pila bat hurbiltzen dira astelehenetik ostegunera 16:30-19:30tara.

Ez duzu aspertzeko betarik izango. Bertara hurbiltzeko gonbitea egiten dizugu LH1etik LH6ra bitarteko ikaslea bazara.