Kaixo!!
    Aste buru honetan, jardunaldi berezia izango dute benjamin mailako neska – mutilek: kirol egokituko jardunaldia izango dute Lezoko Bekoerrota kiroldegian. Bertan, urritasun fisiko ezberdinak dituzten pertsonek, arazo hauengatik eguneroko bizitzan dituzten zailtasunak haurrek barneratzea bilatzen dugu. Horrela, joko ezberdinak egingo dira, gorren, itsuen, gurpildun aulkietan daudenen…bizitza egoera hobeto ezagutzeko aukera emango zaielarik; sentsibilizazio jardunaldia izango da azken finean.
     Bestalde, alebinek talde kiroletako jardunaldia jokatuko dute aste honetan ere.
    Hau da Oiartzungo zentruetako haurren ekintzen ordutegi eta lekuen zerrenda:
- BENJAMINAK ( GUZTIAK ):
    * Kirol egokitua ( Lezoko Bekoerrota kiroldegian ):
     + 10:00: Gurutzeko Alabak, Haurtzaro eta Elizalde
- ALEBIN NESKAK:
     * Eskubaloia ( Oreretako Galztaraborda kiroldegian ):
     + 11:30: Elizalde A – Haurtzaro A
    * Saskibaloia ( Oreretako Galtzaraborda kiroldegian!!!!!):
     + 11:30: Langaitz – Elizalde B
    * Futbola ( Oiartzungo Ugaldetxo futbol zelaian ):
     + 9:00: K.Mitxelena B- Haurtzaro B
- ALEBIN MUTILAK:
     * Saskibaloia ( Oiartzungo Elorsoro kiroldegian ):
     + 9:15: Elizalde A – Lezo A
     + 9:15: Haurtzaro A – Orereta A
    * Futbola ( Oreretako Fanderia futbol zelaian ):
     + 9:00: K.Mitxelena A – Elizalde B
        * Eskubaloia ( Oreretako Galtzaraborda kirooldegian ):
     + 10:30: Haurtzaro B-C – Orereta F
   Â
More Stories
Uda Kirola 2019 eskaintza: Udara honetan kirola egiten gozatzeko hamaika proposamen!
Eskalada egokitua urritasunen bat duten ikasleentzat
Abittu zerbitzuak kirol jarduera fisikoaren orientazioa eskainiko die oiartzuarrei