Igandean, hilak 23, Belagileen trajedia pastoralaren emanaldi laburra ikusteko aukera izango da Doneztebe plazan, eguerdiko 12:00etan. Zuberoatik etorritako dantzari, abeslari eta musikariekin batera, Oiartzungo Herri Musika Eskolako musikariek eta Lartaun abesbatzak ere parte hartuko dute emanaldian.
Belagileen Trajedia Oiartzunen bizi den Titika Rekalt zuberotarrak idatzitako lana da, eta Alozeko ehun bat herritarrek parte hartzen dute oholtza gainean antzezten, Jean-Pierra Rekalten zuzendaritzapean. Musika Michel Etchecoparrek sortu du eta besteak beste, Niko Etxartek eta Oihan Oliarjek kantatzen dute pastoral honetan. Ordubeteko saioa izango da Oiartzungoa. Saio luzea ikusi nahi duenak, egun berean 18:00etan izango du aukera Lezoko Karlos Saldise plazan.
More Stories
APIRILAK 23: LIBURUAREN EGUNA
UZTAILAK 15. PLANGINTZA
DOAKO PRESTAKUNTZA IKASTAROAK LANGABETUENTZAT OARSOALDEAN