ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Asteburua pil-pilean!

Negua iristeko egun gutxi falta direnean, gabonak ere ate joka. Egun hauetan ohiko bihurtzen ari diren zenbait zita ezin falta aurtengoan ere:

Abenduak 16tik 24ra: Disko eta liburu azoka

Goizetan 10.30etatik 13.00etara eta arratsaldetan 17.00etatik 20.00etara Euskal liburu eta diskoak erosteko aukera udaletxeko areto nagusian.

( Hilaren 18, 21 eta 24an arratsaldez itxita egongo da)

Abenduak 16, ostirala: Helduentzat ipuin kontaketa.

Joxemari Karrere Oreretarra izango da udaletxeko areto nagusian 20.00etatik aurrera.

Abenduak 17, larunbata: Jolasak eta ipuin kontalaria.

Jolasak haurrentzat 16.30etan Doneztebe plazan.

Ipuin kontaketa: 17.30etan udaletxeko areto nagusian.

“Gabon saririk onena”. Maite Franko irundarraren eskutik.

Abenduak 18, igandea: Txerri eguna.

10.30etatik 14.30etara, Doneztebe plazan, erakusmahaiak, txistorra, edariak, zozketa…

Abenduak 22, osteguna: Dokumentala eta hitzaldia.

“Bertsolari” dokumentala ikusteko aukera 18.30etan udaletxeko areto nagusian.

Ondoren, Ander Lizarralde bertsolariaren gogoetak.

Abenduak 23, ostirala: Kontzertua.

Irati Odriozola, Ane Badiola eta Joxeleon Kazabonek, entzuleak aukeratutako kantak abestuko dituzte, 22.00etatik aurrera udaletxeko areto nagusian.