ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Urtarrilaren 8ko bertso jaialdirako 5 sarrera zozketatzen ditugu!

Oiartzungo Gazte eta Kirol informazioa facebook orriko jarraitzaile egin eta zozketan parte hartzea besterik ez duzu egin behar sarrera bat irabazi ahal izateko.

Parte hartzeko epea Urtarrilaren 2an bukatuko da. Zozketako irabazleak aurrez aipatutako facebook orrian bertan argitaratuko ditugu Urtarrilaren 3an eta sarrerak jasotzeko epea Urtarrilaren 4a eta 5a izango da 10.30etatik 13.00etarako ordutegiaren barruan Oiartzungo Gazte Informazio Gunean.

Parte hartzaile bakoitzak sarrera bat irabazi dezake.

Animatu eta parte hartu!