ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Otsailak 25. Gaztiak bagatoz!

Adin eta koadrila ezberdinetako hainbat gazte elkartu dira Oiartzunen, gazteen arteko harremanik ez dagoelako kezkatuta. Honi erantzuna eman nahian koadrilla ezberdinen arteko lehen topaketa bat antolatu dute poteo, afari eta giro honez beterik.

Ekimena aurrera eramateko bultzadatxoa ematen ari direnen Ane Badiola eta Udane Uitziren esanetan gazteek duten hutsunea betetzeko ekimena da. Denen artean gazteen mugimendu bat sortu, harremanak egin eta aisialdi eskaintza zabaltzeko.

Gaztiak bagatoz bloga ere martxan jarri dute.