
Atzo hasi genituen aurtengo udalekuak eta atzoko eguna elkar ezagutzen eman ondoren, gaurkoa ekintza eta jolas ezberdinak egiteko eguna izan da. Txiki-txikienak, haur hezkuntzako haurrak, igerilekura joan dira; lehen hezkuntzako haurrak, aldiz, han eta hemen ibili dira hainbat ekintza egiten: batzuk Landetxen ibili dira jolasean , beste batzuk kirol egokituak egin dituzte, mahai jolas erraldoietan aritu dira besteak eta hurrengo asterako elkartasun egunerako lanak ere egin dituzte. Primeran pasatu dute denek!
More Stories
Apirilak 3-11 udalekuetako dokumentazioa
UDALEKUAK 2025/Colonias 2025
UZTAILAK 30, ZER EGINGO DUGU?