
EKOBIRA OIARTZUNEN
- EkoBira, azoka jasangarriaren bosgarren edizioa jada martxan da eta aurreko urteetan bezala kontsumo jasangarria sustatzea du helburu.
- Ekoizle ekologikoak, eskulangileak, material birziklatuekin lan egiten dutenak eta mugikortasun elektrikoaren sektoreak parte hartuko dute.
BIGARREN ESKUKO AZOKA: Goizez egongo da jarrita Killirikupean. Herriko ikastetxeetan, ludotekan eta emakume taldeen laguntzarekin egin da bigarren eskuko gauzen bilketa. Arropak, bitxiak, liburuak… izango dira salgai,. Azokako salmentarekin lortzen den dirua Etiopiara bidaliko da.
TAILERRAK: Berrerabilitako materialarekin eskulanak egiteko tailerra, Arratsaldez izango da, Abaraxka ludotekaren parean (udaletxe atzeko plazan). Ordutegia: 16:30-19:30.
Oiartzungo EkoBiran parte hartuko duten hornitzaileek alor desberdinetako produktuak eskainiko dituzte: nekazaritza ekologikoa, artisautza, ekoetxea, berrerabilpena, murrizketa, etab.
More Stories
MAIATZAK 24, ALTXORRAREN BILA
MAIATZAK 16 ETA 17, ARRAGUAKO JAIAK DIRELA ETA, LUDOTEKA ITXITA.
ERRALDOI TXIKIEN KAMISETAK NAHI?