Gabonak datozela eta gure seme- alabei opari egokiak egin ahal izateko Abaraxka Ludotekan duela bi asteburu, familiei eskainitako JOKU ETA IPUIN probaketa antolatu genuen. Bertan, URTXINTXA ESKOLAK argitaratutako informazioa partekatu nahi izan genien bertaratu zirenei, eta oraingoan zuei ezagutarazi nahi dizuegu:
Jolasa, era askean eta berez sortzen da. Gozamena eragiten du ametsen antzeko funtzioa betez, nahiak gauzatzeko mekanismoa da. Jolasa da ezagutzarako, ikasketarako eta adierazpenerako bide nagusia. Jostailuak, jolasaren euskarriak dira. Tresna fisikoa, funtzio zehatz baterako egina ala umeak espontaneoki bilakatua.
JOLAS EZ SEXISTAK
- Sexuari lotutako generoaren rolak errepikatzen ez dituztenak.
- Pertsona moduan ditugun gaitasunak bultzatuz, osotasunean garatzen laguntzen dutenak.
- Genero estereotipoei erantzuten ez dietenak.
- Generoak garatzen dituen gaitasunak baino askoz gehiago lantzeko aukera ematen dutenak.
- Eredu zabal eta ez itxietan jolasteko aukera ematen dutenak.
- Generoari dagozkion bestelako baloreak bultzatzen dituztenak (balore positiboak)
- Bizitzarako eredu berri bat bultzatzen dutenak, parekidetasunean oinarrituta.
NOLA AUKERATU JOSTAILUAK
- Umearen adina eta gaitasunak kontuan hartu
- Umearen ekintzak, irudimena eta gaitasunak sustatu
- Sexu eta rol estereotipoak errepikatzen ez dituztenak bultzatu
- Jostailu belikoak edota jarrera bortitzak bultzatzen dituzten jolasak ekidin
- Bizitzarako eredu anitzak bilatu
- Interesgarriak, erakargarriak eta atseginak diren jostailuak. Bakardadea eta elkarrekintza bultzatu
- Era askotako jolasak hautatu, nahikoak, baina ez gehiegi
- Heldu eta haurren arteko elkarrekintzan esanguratsuak diren jostailuak eskaini
- Jostailu ziurrak bilatu
Jostailuek ez daukatela sexurik, ez dira maskulinoak ezta femeninoak ere. Helduen jarrerak eta portaerak, identifikaziorako eredu diren heinean, umeengan dute eragina.
Jostailu belikoei dagokienez, bai neskatoek zein mutikoek esperimentatzen eta ikusten dituzten errealitateak errepikatzen dituzte.
More Stories
URRIAK 5, IREKIERA EGUNA
ABARAXKAK ATERAK IREKI DITU
IZEN EMATEAK IREKI DIRA!