Abaraxka ludotekako kideak aste osoa daramagu Martxoak 8aren harira, Emakumearen Nazioarteko egunaren inguruan lanketa egiten. Larunbatean egingo dugun muralaren zirriborro prestaketa, Emakumearen sinboloa ezagutu, margotu, “Mulan” pelikula ikusi…
Gure ludotekako atarian dugun zuhaitza ere Emakumez estali dugu. Kirol desberdinak burutzen ari diren emakume segalariak, surflariak, rugbylariak, harri-tiratzaileak… Lanbide desberdinetan aritzen diren emakume suhiltzaileak, itsaskilariak, pilotariak, mekanikoak, kamioilariak, igeltseroak, zientzialariak,… denei egin diegu tokia gure zuhaitzean eta ohituak ez gauden lanpostu eta kiroletan ere emakumea hor dagoela ikasi eta barneratu dugu.



More Stories
Urtarrilak 31 larunbata, Abaraxkan 16:30 etan
URTARRILAK 24, LARUNBATA , ITZALEKIN JOLASEAN
URTARRILAK 17, LARUNBATA , LOGIKA JOLASAK.