ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Yoga: kontzentrazio eta erlaxazio tailerra

Abenduak 8, igandea, goizeko 11:00tan. Oraingo honetan Dafne izango dugu gidari lanetan ariko den aditua.

Haur eta heldu izango gara elkarlanean yogak ematen dizkigun baliabideez ikasten eta gozatzen.  Betiko antzera, modu atsegin eta jostagarrian hurbilduko gaitu Dafnek yogara, kontzentrazio eta erlaxaziora

Ekimen hau HAZIAK eta Abaraxka ludotekak elkarlanean antolatu dute.

Herria: Oiartzun

Lekua: Elorsoro Kiroldegia

Ordua: 11:00etatik 12:30era (10:45ean elkartuko gara sarreran eta denak elkarrekin sartuko gara barrura)

Adina: 5 urtetik gorakoentzat (haurrek heldu batekin etorri behar dute)

Eraman beharrekoa: Arropa arina eta tapatzeko manta bat.

Oharra: Izen ematea mugatua izango da, telefono honetara mezu bat bidali eta baieztapena jasoko da, 645 00 54 96