ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

TURULEKA OILOA FILMA OTSAILAK 29.

Otsailak 29an,  atsaldeko 17:00etan eta 3 euroren truke, Udal pleno aretoan Turuleka oiloaren filma ikusteko aukera paregabea.

Sinopsia: Turuleka oso oilo berezia da. Itxura xelebrea duelako eta arrautzarik errun ezin duelako, beste oiloek barre eta iseka egiten diote… harik eta halako batean, Ixabelek, musika andereño erretiratu batek, bere baserrira eramaten duen arte, berekin bizitzera. Hantxe, adiskidetasun giroan eta zoriontsu, oiloak bere dohain ezkutua aurkituko du: Turu-k hitz egin dezake! Eta badaki abesten ere, izugarri ondo gainera!
Gure laguntxoa, bere musikarako dohain zoragarriari esker, Daedalus zirku handiko izar bihurtuko da. Bitarteko bidaia ez da batere erraza izango, ordea, Damian Maltzur gaiztoak beretzat hartu nahi baititu zirkua… eta Turuleka harrigarria.