
Herritarrei eskainitako proiektua dugu hau.
Irakurzaletasunaz gain, trukea, herrigintza, berrerabilpena, kontsumismo eza… bezalako baloreak landu nahi ditugu .
Edonork hartu, utzi, ikusi, irakurri… hitz batean erabili dezake frigoliburutegia. Ez da solik haur edo gazteei zuzendutakoa. Normalean, frigoliburutegiaren goialdean helduenei zuzendutako liburuak izaten dira eta behealdean txikienei zuzendutakoak.
Asmoa herritarrok frigoliburutegia aberastea da. Hau da, bakoitzak hartu eta utzitako liburuez betetzea.
Erabilgarria izango zaizuelakoan eta erabiliko duzuelakoan.
DENON ARTEN ZAINDU ETA BEROTU DEZAGUN FRIGOLIBURUTEGIA
More Stories
2025-2026 IKASTURTEKO IZEN EMATEA IREKITA
IREKIERARAKO PREST!
MAIATZAK 24, ALTXORRAREN BILA