Herritarrei eskainitako proiektua dugu hau.
Irakurzaletasunaz gain, trukea, herrigintza, berrerabilpena, kontsumismo eza… bezalako baloreak landu nahi ditugu .
Edonork hartu, utzi, ikusi, irakurri… hitz batean erabili dezake frigoliburutegia. Ez da solik haur edo gazteei zuzendutakoa. Normalean, frigoliburutegiaren goialdean helduenei zuzendutako liburuak izaten dira eta behealdean txikienei zuzendutakoak.
Asmoa herritarrok frigoliburutegia aberastea da. Hau da, bakoitzak hartu eta utzitako liburuez betetzea.
Erabilgarria izango zaizuelakoan eta erabiliko duzuelakoan.
DENON ARTEN ZAINDU ETA BEROTU DEZAGUN FRIGOLIBURUTEGIA

More Stories
AZAROAK 22, LARUNBATA , ABARAXKA ITXITA.
AZAROAK 20, HAURREN ESKUBIDEEN EGUNA
BIZIKIDETZAREN BIDEA