Martxoak 22, ostirala, Korrika dela eta ludoteka itxita egongo da. Hala ere 18:30tan plazan izango gara Korrika gaztean parte hartzeko.
18:30-18:45 bitarte beroketak egingo ditugu, ondoren, Korrika gaztean parte hartzeko. Aurten ere Abaraxka ludotekak lekukoa eramango du plazatik Landetxerako tartean. Gure zatian gurekin korri egitera animatzen zaituztegu.
Denok elkarrekin euskararen alde!
Asteburu osoko egitaraua atzikitzen dizuegu.
*Kontuan izan Abaraxkako hezitzaileak ezin dugula haur guztien kargu egin, hortaz zuen laguntza eskertuko dugu.

More Stories
BIHARKO EKINTZA ALDAKETA
ASTE SANTUKO EGITARAUA 2026
MARTXOAK 21, LARUNBATA , KAIXO UDABERRIA!