Abaraxka ludotekako kideak aste osoa daramagu Martxoak 8aren harira, Emakumearen Nazioarteko egunaren inguruan lanketa egiten. Larunbatean egingo dugun muralaren zirriborro prestaketa, Emakumearen sinboloa ezagutu, margotu, “Mulan” pelikula ikusi…
Gure ludotekako atarian dugun zuhaitza ere Emakumez estali dugu. Kirol desberdinak burutzen ari diren emakume segalariak, surflariak, rugbylariak, harri-tiratzaileak… Lanbide desberdinetan aritzen diren emakume suhiltzaileak, itsaskilariak, pilotariak, mekanikoak, kamioilariak, igeltseroak, zientzialariak,… denei egin diegu tokia gure zuhaitzean eta ohituak ez gauden lanpostu eta kiroletan ere emakumea hor dagoela ikasi eta barneratu dugu.



More Stories
URRIAK 24, GAU BELTZAREKIN JARRAITZEN DUGU
URRIAK 17, LARUNBATA
URRIAK 14, ASTEAZKENA, HERRI ARGAZKIA ETA SOLASALDIA