Udazkeneko giro freskoak etxeko goxotasunaren bila eramango ditu familia asko. Giro horretan haurrei kantatu izan zaizkien kantak gogoratzeko helburuarekin antolatu dugu tailer hau.
Alaitz Guridi eta Edurne Saizarrek emango duten tailerraren oinarrian sehaska kantak izango dira eta horien ondoan haur txikiei kantatu izan zaizkien beste kanta batzuk.
Etxeko haur, heldu, guraso eta aiton-amonak ekitaldi honetan parte hartuaz gozatzera gonbidatuta daude.
Udaletxeko areto nagusia (Oiartzun)
Azaroak 9, 16:30
Sarrera: doakoa (aforo mugatua)

More Stories
URRIAK 17, LARUNBATA
URRIAK 14, ASTEAZKENA, HERRI ARGAZKIA ETA SOLASALDIA
URRIAK 10, LARUNBATA, APAINGARRI TAILERRA