Martxoaren 4an, larunbata ‘Zuhaitz Eguna’
    Oiartzungo udalak, urtero bezala, 2006 urtean ere ZUHAITZ EGUNA antolatzen ari da, baina aurten, KILOMETROAK Oiartzunen ospatu behar direnez, Haurtzaro Ikastolak eskatu dio, bai Udalari, baia Foru Aldundiari ere Gipuzkoako Zuhaitz Eguna Oiartzunen ospatzeko eta horrela erabaki dute bi erakundeek. Horrela Gipuzkoako Zuhaitz Eguna Oiartzunen ospatuko da, denei irekia eta ondorengo egitarauarekin:
Eguna: 2006ko martxoaren 4an, larunbata
Irteera: Done Eztebe plazatik goizeko 9’30etan
Partaideel ibilalditxo gidatu bat eginaz zuhaitz landaketa egingo den lekura joango dira.
Haur txiki eta ezinduentzat autobus zerbitzua jarriko da
Landaketa ordua: goizeko 11ak ingurutik aurrera.
Landaketa lekua: Iturriotz auzoko Sastarre baserri inguruan, Ozentziotik Karrika aldera doan bide inguruan
Landaketa bukatutakoan denontzako hamaiketakotxo bat eskainiko da.
Landatuko diren zuhaitzak hauek izango dira:
Astigarra (Acer campestre) ……………………..40 zuhaitz
Elorri zuria (Crataegus monogyna)……………..50 zuhaitz
Gereziondoa (Prunus avium)…………………… 50 zuhaitz
Makatza, Udareondo basatia (Pyrus cordata)…50 zuhaitz
Hostazuria (Sorbus aria)…………………………..22 zuhaitz
Otsalizarra (Sorbus aucuparia)…………………..60 zuhaitz
Basagurbea (Sorbus torminalis)………………….45 zuhaitz
Haritza (Quercus robur)…………………………..200 zuhaitz
Lizarra (Fraxinus excelsior)…………………………50 zuhaitz
Denetara 567 zuhaitz
Landaketa honetatik sortuko den basoa euskarari eskainia izango da eta EUSKARAREN BASOA deitua izango da.
OHARRAK:
- Ahal duenak aitzurra ekartzea komeni da, nahiz eta Udalak dituenak jarri
- Autoz joan behar duenak Sorondon aparkatu beharko du eta oinez joan, Ozentzio baino aurrerago
ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!
Erlazionatutako bidalketak:
Leave a comment
Etiketen hodeia
2011 aholkularitza argazki Arragua bizardia doneztebe plaza doneztebe plazan eguna elorsoro emaitzak ergoien eskalada eskola europa facebook futbito Gazte Forua ginkana Girizia gurutze ikastaroa ipuin izen ematea Jolasak kale ekintzak kirola kiroldegia kontaketa lan lana lehiaketa ludoteka MAHAI JOLASAK oharrak oiartzun puzgarriak sarrerak tailerrak txapelketa txokolatada Udalekuak udalekuak oharrak xanixtebanak zazpikoloroa zozketa
WP Cumulus Flash tag cloud by Roy Tanck requires Flash Player 9 or better.
Facebook-en
Twitter-en
Azken bidalketak
Atalak
- Agerrealde
- Atamitx Trails
- Bestelakoak
- Bideoak
- Enplegu Saila
- Eskola kirola
- Eskola Pilota
- Euskara Saila
- Gazte Forua
- Gazte Informazio Bulegoa
- gazteoiartzun.net
- Gazteria eta Kirola Saila
- Gizarte Zerbitzua
- Haurtzaro Ikastola
- Internet
- Iurrita
- Jolasak
- Kale ekintza
- Kenpo-Kai
- Kirola
- Kuadrillategi
- Kultura Saila
- Lan Aholkularitza
- Ludoteka
- Musika
- Oiartzungo Irratia
- Oiartzungo K.E.
- OMTE
- Saskibaloia
- Sexu eta drogen aholkularitza
- Udala
- Udalekuak
- Zinema Tailerra




