ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Ongi etorri Oiartzungo Gazteen blog berrira

     Gaur, 2006ko Otsailak 20an, Oiartzungo haur, nerabe eta gazteek eta hauekin dihardugun guztiok, aurrerantzean webgune (edo blog) berri hau izango dugu antolatzen diren jardueren berri emateko, proposamenak zabaltzeko, kexak azaltzeko…, nahi duguna argitaratzeko. Oiartzuar guztion ekarpenekin bete nahi dugun bloga duzu.  
     Oiartzungo Udaleko Gazteria eta Kirol Sailak webgune honekin lortu nahi duena zera da, webgune dinamiko bat sortzea, oiartzuar gazteak eta gazteekin aritzen direnak edukinez etengabe hornituko dutena eta bertako gazteentzat erreferente bihurtu daiteken sareko webgunea. Ez da helburu makala ez, baina denon artean lortu dezakegulakoan gaude.
     Azken batean Oiartzunen, gazteak eta gazte eragileak osatzen duten sarea eratzea dugu helburu eta webgune hau erreferentzi puntu bat, elkartze puntu bat bihurtzea nahiko genuke.
WordPress     Esan eta egin. Egun, blog-ak muntatzeko arrakasta handienetarikoa duen WordPress kodeaz muntatu dugu www.gazteoiartzun.net webgunea.
     Jatorriz, inglesez eraikitako kodea dugu WordPress baina Librezaleko WordPress euskaratzeko proiketukoek lan polita burutu dute eta WordPress-eko 2.0 bertsioa euskaratu berri dute. Aukera ezin hobea, euskaraz egindako blog bat sortzeko. Mila esker.
     Gure lehen organigrama edo sarea dagoeneko paperean osatu dugu eta batzuekin harremanetan jarri ere. Besteekin epe laburrean egongo gara proiektua aurkezteko eta parte hartze eskaria luzatzeko. Apurka-apurka Oiartzuar gazte eta gazte eragileen sare oso bat osatzekotan gaude:
gazteoiartzun.net en organigrama edo sarea

     Hasierako zirriborroa dugu hau, ziur gaude etorkizunean, orain daudenak baino gehiago animatuko direla. Parte hartu nahi izan ezkero, gurekin harremanetan jar zaitezke gazteria(arroba)gmail(puntu)com posta elektronikoaren bitartez.

Oiartzuar gazte guztiona, guztiontzat!! :p

Â