Dudarik gabe, udako abestia!!: Kilometroak 2006ko abestia hemen

Kilometroak 2006ko abestia dagoeneko entzungarri duzue eta nola ez ba, gure blogean ere zintzilikatu dugu nahi duenak jeitsi ahal izateko.
Gozatu Alaitz eta Maiderren musika eta Jon Martinen hitz goxo eta alaiekin.
Zuen eritzia nahi dugu. Lehenik entzun eta gero esaiguzue ea musika, erritmoa, letra… gustukoa duzuen. Artikuluaren azpian zuen eritzia jasotzeko sakatu Iruzkin bat idatzi » estekan. Animatu!!
Hemen duzue abestiaren esteka:
Eta hau bere letra:
Sinplea da hau:
maite dut eta maite nau
nahiz ta hori elkarri
ez aitortu sarri.
Begira,
sentimenduak
hitzak bezala landuak
bihotzetik mihira
galdu egiten dira.
Ezagutu nuen egunean
nintzen haur
orduzkeroztik barrenean
Desioa bihurtu zait behar
lehertzear
esango diot azkenean
eta gaur…
Ingo yeu, ingo ñeu
Euskara eta euskaraz
Ingo yeu, ingo ñeu
Hartuaz eta emanaz
Hasiak, hazi,
erabili ta ikasi
etorkizuna gaurtik
hasten da, badakit.
Begira
mihien hezean,
maiz erabili ezean
hitzek duten distira
mantentzea ezin da.
Zertako jo beste batengana
ematen
badit beti behar dudana?
Goza dezadan ni osa nazan
ta esan
hotsak ta hitzak erdibana
ta aurten
Ingo yeu, ingo ñeu
Euskara eta euskaraz
Ingo yeu, ingo ñeu
Hartuaz eta emanaz…
Joan ikasten
Erlazionatutako bidalketak:
3 Comments
Leave a comment
Etiketen hodeia
2011 aholkularitza argazki Arragua bizardia doneztebe plaza doneztebe plazan eguna elorsoro emaitzak ergoien eskalada eskola europa facebook futbito Gazte Forua ginkana Girizia gurutze ikastaroa ipuin izen ematea Jolasak kale ekintzak kirola kiroldegia kontaketa lan lana lehiaketa ludoteka MAHAI JOLASAK oharrak oiartzun puzgarriak sarrerak tailerrak txapelketa txokolatada Udalekuak udalekuak oharrak xanixtebanak zazpikoloroa zozketa
WP Cumulus Flash tag cloud by Roy Tanck requires Flash Player 9 or better.
Facebook-en
Twitter-en
Azken bidalketak
Atalak
- Agerrealde
- Atamitx Trails
- Bestelakoak
- Bideoak
- Enplegu Saila
- Eskola kirola
- Eskola Pilota
- Euskara Saila
- Gazte Forua
- Gazte Informazio Bulegoa
- gazteoiartzun.net
- Gazteria eta Kirola Saila
- Gizarte Zerbitzua
- Haurtzaro Ikastola
- Internet
- Iurrita
- Jolasak
- Kale ekintza
- Kenpo-Kai
- Kirola
- Kuadrillategi
- Kultura Saila
- Lan Aholkularitza
- Ludoteka
- Musika
- Oiartzungo Irratia
- Oiartzungo K.E.
- OMTE
- Saskibaloia
- Sexu eta drogen aholkularitza
- Udala
- Udalekuak
- Zinema Tailerra






[...] Gogoratu ere, Kilometroak 06ko abestia entzuteko eta jeisteko aukera berri honetan duzuela: Dudarik gabe, udako abestia!!: Kilometroak 2006ko abestia hemen [...]
[...] Abestia mp3 formatuan hemen duzue: Dudarik gabe, udako abestia!!: Kilometroak 2006ko abestia hemen [...]
oso ondo dago abestia lehengo aldiz eskolan entzun nuen eta oso ondo dago asko gustatu zitzaidan ez dakit ze taldek kantatzen duen bñ ZORIONAK!muxu bat!