ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Noiztik dugu gure egutegi hau?

Urte berrian sartu berri gara eta dagoeneko barneratua dugu 2007. urtean gaudela. Denok dakigu, noiztik zenbatzen hasten gara 2007. urtera iritsi arte. Baina:

  1. Noiz jarri zen martxan egutegi zenbaketa hau?
  2. Lehen urtetik hasi ginen horrela zenbatzen urteak?
  3. Eta lehen nola kontatzen ziren urteak?
  4. Zeinek ezarri zuen urteak kontatzeko modu hau?

Galdera guzti hauei erantzuna bilatzeko aitzakiarekin, sarean dagoen beste tresna interesgarri bat aurkeztu nahi dizuegu: Wikipedia (erdarazko bertsioa hemen eta euskarazkoa hemen):

 

Wikipedia
Wikipedia

 

Bertan, egile bolondres anitz ezberdinek apurka-apurka beraien aportazioekin egunero hazten doan enziklopedia digitala osatzen ari dira. Bertan milaka sarrera dituen doako enziklopedia aurki dezakezularik (ingelesez: 1.556.000 sarrera, erdaraz: 185.867 sarrera eta euskaraz: 15.746 sarrera)

 

Gure galderetara bueltatuz, hemen dugu erdarazko sarrera interesgarri bat aurreko galderei erantzungo diguna:

http://es.wikipedia.org/wiki/Calendario_gregoriano

 

Gregorio XIII Aita Santuak bultzatutako egutegia dugu egun erabiltzen duguna eta 1582. urtean jarri zen martxan. Beraz ez dugu lehen urtetik egutegi hau erabiltzen. Lehen Julio Cesar-ek ezarritako egutegi juliarra erabiltzen zen k.a. 45. urtean ezarritakoa.

Informazioa gehiago jakin nahian gelditu bazara, esteka honetan sar zaitezke: http://es.wikipedia.org/wiki/Calendario_gregoriano

Ikusten duzutenez, tresna oso baliagarria izan daiteke Wikipedia delako hau. Gustatu zaizula eta euskarazko bertsioan parte hartu nahi duzula?

Euskarazko bertsioan, une honetan 15,746 artikulurekin lanean gabiltza. Bertan parte hartu nahi baduzu, artikulu berriak sortu eta daudenak osatuz, proba orrian saioak eginez eta gure txokoa bisitatuz has zaitezke.”

Gure aldetik, noizbehinka, euskarazko wikipedia bertsioko artikulu interesgarriak ekarriko ditugu geurera ekimen hau ezagutzera emateko. Zuen aldetik artikulu edo sarrera interesgarri batenbat baldin baduzue iruzkinetan zehaztu eta sartuko dugu hurrengo berrietan.

Â