Martxoak 3 larunbata
Arratsaldeko 16:30 etatik 18:30 ak arte arragauako aldeguna elkartean
BUZTINA landuko dugu.
Arropa zaharra ekarri behar da.
Martxoak 3 larunbata
Arratsaldeko 16:30 etatik 18:30 ak arte arragauako aldeguna elkartean
BUZTINA landuko dugu.
Arropa zaharra ekarri behar da.
Badakit bat baino gehiago gure jokoen zai egoten zaretela. Oraingoan, benetan zaila den bat proposatzen dizuegu. Helburua ordea oso sinplea da: ez goiko eta ez beheko bolatxoak, ez zaizkigu erori behar. [zailtasuna: 9]
Jolasteko Jouer sakatu.
Marka hasteko, hona hemen neurea: 15.258 segundu


Aurreko artikuluan (Flickr (II): Kontu bat irekitzen) Flickr-en kontu bat berri bat irekitzen aritu ginen, gure argazkiak eta imajinak igotzeko leku bat izateko eta gaur argazkiak nola igotzen diren azalduko dugu.
Lehenik Flickr-era goaz: www.flickr.com eta bertan, goian eta eskubian honako hau ikusiko dugu:
Sign in sakatu eta gure datuak eskubiko kuadrotxoan:
Gure Yahoo! ID eta gure Password-a (aurreko artikuluan definitu genituenak)

eta Sign In botoia sakatu.
Prest barruan gaude!
Konektatzen garen lehenengo aldian ondorengoa galdetuko digu:

Lehioan zein izen agertzea nahi dugun. Gure adibidearen kasuan: Jon Arrue
Ongi. Argazkiak Flickr-en zintzilikatzeko bi aukera ditugu:
1. Manuala:

Upload Photos-en sakatzerakoan ondorengo lehioa agertzen zaigu:

Ezkerraldean dugun kapazitate guztia azaltzen da (100 Mega) eta ehunekotan zenbat erabili dugun dagoeneko (0%). Argazki bakoitzak gehienez 5 Mega izan ditzazke eta azpian Private edo Public aukeratuz edozeinek ikustea edo bakarrik guk nahi ditugun pertsonak ikusteko aukera izango dute:
Choose the privacy settings
Private
Public
Batera 6 argazki igo ditzazkegu, agertzen diren 6 kuadrotxoetako eskubiko Examinar… botoian sakatuz eta gure ordenagailuan argazkiak aukeratuz:

Azaltzen den lehioan guk nahi dugun artxiboa aukeratu eta Abrir sakatu eta horrela nahi ditugun 6 argazkiekin (gehienez).
Add tags for ALL these images kuadrotxoan, aukeratu ditugun argazkiei etiketa bat jartzeko aukera ematen digu.
Aukeraketa eta etiketa jarri ondoren upload sakatu eta gure argazkiak automatikoki igoko dira
![]()
Argazki gutxi batzuk baldin baditugu hau da modurik errazena, baina argazki dexente igotzerakoan tresna astuna biurtzen da. Horregatik bigarren aukera bat dago. Baina hori hurrengo artikulu batean izango da

Otsailak 24 larunbata
6-12 urte bitarteko gazteak ALTZIBAR auzoan jolastu eta eskulanak egiteko
aukera izango dute arratsaldeko 16:30 etatik aurrera.
ZUEN ZAI IZANGO GAITUZUE !!!!!!!!
Ihauteriak direla eta aste batez geldirik egon ostean, eskola-kirola ekintzak badira berriro martxan. Jardunaldi berezi batzuk pasa eta gero, aste honetako jardunaldia “normaltzat” jo dezakegu, talde kirolez osatutako jardunaldia izango baita.
Oiartzungo Haurtzaro eta Elizalde ikastoletako benjamín eta alebinen egutegia honako hau izango da:
• ALEBIN NESKAK:
* Saskibaloia (Lezoko kioldegian):
- 12:00-tan: Elizalde – Orereta A
* Futbola (Plazetan):
- 10:00-tan: Haurtzaro – K.Mitxelena
• ALEBIN MUTILAK:
* Futbola (Fanderian):
- 9:00-tan: Haurtzaro A – Gamon B
-9:00-tan (Zelai berrian): Elizalde A-B – Telleri A
- 10:00-tan: Orereta B – Elizalde A-B
* Eskubaloia (Errenteriko kiroldegian):
-9:30-tan: Haurtzaro B – K.Ama
* Saskibaloia (Oiartzungo kiroldegian):
- 10:30-tan: Gamon C – Elizalde C
- 11:30-tan: G.Alabak – Elizalde D
• BENJAMIN NESKAK:
* Eskubaloia ( Lezoko kiroldegian):
- 9:00-tan: Gamon B – Elizalde A
* Saskibaloia (Lezoko kiroldegian):
- 12:45-tan: Elizalde B – K.Mitxelena
• BENJAMIN MUTILAK:
* Eskubaloia (Lezoko kiroldegian):
- 9:45-tan: Orereta A – Elizalde A
- 10:30-tan: Elizalde B – Lezo H.E. B
* Futbola ( Beraunen):
- 9:30-tan: Elizalde C – G.Alabak
- 10:30-tan: Haurtzaro B – Langaitz B
- 11:30-tan: Orereta E – Haurtzaro A
* Saskibaloia ( Gamonen):
- 12:00-tan: Lizeoa C – Haurtzaro C
Kazetaritza gustuko baduzu, komunikaziorako dohain berezia duzula uste baduzu eta Erromara joan nahi baduzu… hauxe da zure aukera! Gai bat aukeratu, bideokamera edo mugikorra hartu eta grabatu ezazu 50 segundoko bideo bat. Horrekin bakarrik Erromara lau egunetarako bidaia irabazi dezakezu, lagun birentzat eta gastu guztiak ordainduta.
Europocket tv-k Europa osoko talentudun gazteei zuzendutako lehiaketa antolatu du. Batez ere albistearen originaltasuna baloratuko da (bai gaia aurkezteko eran zein edukian ere). Bideoa parte-hartzailearen aurkezpena eta gutxienez hiru elkarrizketa eduki beharko ditu (lagunei, ezezagunei, politikariei…).
Lehiaketa honekin, Europocket tv-k Erromako Itunaren 50. urteurreneko ospakizunetan parte hartu nahi du.
Zer da Europocket tv?
Europocket tv bereziki gazteei zuzenduta dagoen Europari buruzko lehenengo sakelako telebista da. Plataforma multimedia honek Internet eta telebista elkarrekin lotzen ditu, eta ‘podcast’ sistema eta telefonia mugikorraren 3G teknologiara sarrera eskaintzen du. Europako gazteriari zuzendutako berriak aurkitu ditzakegu egunero telebista honetan.
Europako Parlamentuak sortu du Europocket tv eta 2006ko irailaren 4an hasi zuen bere emisioa, ingelesez, frantsesez eta gazteleraz.
Albistegi labur eta ausart honek Europa, Europako Batasuna eta bere erakundeei buruzko informazioa eskaintzen dizu. Europocket tv-k egunean jarriko zaitu baita ere musikan, zineman eta modan modu dibertigarri baten. Eta gainera, zure ekarpenak ere egin ditzakezu idatzizko artikuluen edota zuk zeuk grabatutako bideoen bitartez.
Bai, orain dela urte bat ireki genuen gure www.gazteoiartzun.net. 2006ko otsailaren 20an lehen artikulu honekin (Ongi etorri Oiartzungo Gazteen blog berrira) irekitzen genuen gure sareko txoko hau.
Lehen urte honetan 200 artikulu baino gehiago argitaratu izan dira 20 atal inguru ezberdinetan eta artikulu hauei ia 50 iruzkin gehitu zaizkie. Lehen urterako ez da gutxi, ezta?
Eta hau hasiera besterik ez da, guztion elkarlanarekin hurrengo urteetan berdin jarraitu nahi dugu. Animatzen al zara?
Zorionak bereziki bertan parte hartu eta hartzen ari zareten guztioi.


Urtxintxa eskolak eta Ttakun Elkarteak gazteei
zuzendutako PIROPO LEHIAKETA antolatu
dute hirugarren urtez.
Urtarrilaren 29tik otsailaren 26ra izango dute
aukera 18 urte arteko gazteek
www.aisia.net
web orrira bidaltzeko
Irabazle nahiz finalistentzat sari desberdinak egongo
dira, diskak, liburuak, mahai jolasak, komikiak… Piropo
irabazlearekin kamixetak diseinatuko dira eta irabazleak
Gorlizko aterpetxean 8 lagunentzat asteburu bat
ere irabaziko du.
HONI BURUZ GEHIAGO JAKITEKO
www.aisia.net
edo zuzenean hemen: http://www.aisia.net/piropo07/sarrera.php
Hurrengo ikasturtean unibertsitatean hasi behar baduzu, agian, euskalherriko unibertsitateekin harremanetan jartzeko datu hauek baliogarri izango zaizkizu:
UPV-EHU: GIPUZKOAKO ORIENTAZIO ZERBITZUA
TFNOA. 943 018135
www.ehu.es
MONDRAGON UNIBERTSITATEA
943712185
www.mondragon.edu
DEUSTUKO UNIBERTSITATEA
Gipuzkoako Campuseko Unibertsitate aurreko informazio
zerbitzua
Tfnoa. 943 326308
www.deusto.es
UNIVERSIDAD DE NAVARRA
Gabinete de Orientación Personalizada.
Tfnoa. 948 425614
www.unav.es/orientación
Eguneratua:
Aurreko batean aipatzen genuen bezala (Unibertsitatea.net) eta Zurinek gogorarazten digun bezala:
“Ikasketen gaineko informazioa www.unibertsitatea.net atarian aurkitu dezakezue. Hain zuzen, “Zer ikasi, non ikasi” atalean. Bertan Euskal Herriko unibertsitate guztien eskaintza bilduta dago, eta bilaketa sistema desberdinak egin ditzakezu, titulazioaren araberakoa, lurraldearen araberakoa… tresna baliagarria da eta hortxe dago nahi duenaren eskura”
Mila esker Zurine
Haurtzaro Saskibaloi Taldeak, 5. garaipena jarraian lortu du astebukaera honetan Oñatiko Aloña-Mendi taldearen aurka 70-79. Garaipen honekin, Oiartzuarrak, sailkapenaren buruan mantentzen dira.
Aste honetan berriz ere, oiartzuarrak 7 jokalarirekin aurkeztu ziren Oñatin, lesionaturik dituzten jokalari kopuru handia dela eta, baina ala ere, barneko jolalarien altuera ondo aprobetxatuz, markagailuan aurretik izan ziren hasieratik (14-21).
Bigarren laurdenean, Aloña-Mendik joko azkarra egin zuen, eta hiruko jaurtiketei esker, markagailuan urbiltzea lortu zuten (26-27 15.min). Momentu horretatik aurrera, oiartzuarrek partidaren erritmoarekin egitea lortu zuten, jokaldi luzeak eginez, gehienetan saski barruan bukatzen zutelarik. Honela bigarren laurdenean ere aurretik bukatu zuten 34-38. Atsedeldia eta gero, oiartzuarrek markagailuari eustea lortu zuten, beti aurretik joanez (55-56 30.min eta 70-79 bukaeran).
Oiartzuarren erasoko taldeko joko ona goraipatu behar da, ala nola defentsan egindako esfortzua.
Saskiratzaileak: Iker Arias (6), Jose Miguel Astinza (3), Igor Jimeno (-), Asier Jáuregui (17), Mikel Arabolaza (29), Eneko Garro (12), Iosu Arabolaza (12).
Hurrengo jardunaldian (martxoak 4), Haurtzaro Saskibaloi Taldeak, Lasarteko Ainhoa Tabernaren aurka arituko da, Oiartzungo Elorsoro Kiroldegian.
Haurtzaro Saskibaloi Taldearen cadete taldeak, aste honetan atsedena zuen, eta hurrengo partida Donostiako La Salle taldearen aurka arituko da Otsailak 25ean.
Oiartzungo Udalaren eskutik eta Askagintzaren laguntzarekin aurtengo guraso topaketentzako bi saio antolatu dira:
Otsailak 26_____________________________________________________
Nerabeak eta Talde Presioa
Erabaki autonomoak eta arduratsuak hartzearen garrantzia.
Koro del Pozo (psikologoa)
Martxoak 26_____________________________________________________
Pantaila artean hazten ari garen honetan
Telebista, messengera, txat, blogak, internet, bideo jolasak, etab.), ikas dezagun eta treba gaitezen teknologia berrietan
Txus Congil (Prebentzioarko teknikaria)
Biak, Manuel Lekuona Udal Bibliotekan arratsaldeko 17:00etan izango dira.

Negu honetan, Gazte-txartelarekin, dirutxo mordoa aurreztu dezakezu herri ezberdinetako eski-estazioetan: Aragoi, Catalunya, Andorra, Austria, Italia, Suitza, Polonia
Elurra gustuko baduzu eta Estatuko edo Europako edozein eski-estaziotara joateko asmoa baduzu, ez ahaztu Gazte-txartela Euro<26ren titularra izateagatik dagozkizun deskontuak zeintzuk diren kontsultatzea.
Eta guzti hau Hercules-i esker; berari esker zure
Gazte Txartelaren Europako Elkarteko (EYCA) kide diren herrialde guztietan ezagutu eta onartuko dizutelako.
Aragoi
Deskontuak forfait-ean hurrengo eski-estazioetan:
Estazio hauei buruzko informazioa, bai eta neguko kirolekin loturik Aragoin dauden beste deskontu batzuei buruzkoa (eski, snow ikastaroak… eski, taula, material alokairua… mendiko ostatuak, estazio inguruetako jatetxeak…) Aragoiko web orrian daukazu.
Catalunya
%15erainoko deskontuak eguneko forfait-ean, forfait konbinatuetan, materialaren alokairuetan… hurrengo eski-estazioetan:

Estazio hauei buruzko informazioa, bai eta neguko kirolekin loturik Catalunyan dauden beste deskontu batzuei buruzkoa (eski, snow ikastaroak… eski, taula, material alokairua… mendiko ostatuak, estazio inguruetako jatetxeak…) Turisme Juvenil de Catalunya web orrian.
Nafarroa
Andorra
Estazio hauei buruzko informazioa, bai eta neguko kirolekin loturik Andorran dauden beste deskontu batzuei buruzkoa (eski, snow ikastaroak… eski, taula, material alokairua… mendiko ostatuak, estazio inguruetako jatetxeak…) Carnetjove-ren web orrian.
Europa gehiago…
Eskiatzera urrutirago joateko asmoa baduzu, Austria, Txekiar Errepublika, Italia, Eslovaquia, Eslovenia, Suitza, Polonia… Europako herri guzti hauek eskaintzen dituzte abantailak
-aren titularrentzat beraien eski-estazioetan.
Abantaila guzti hauek Euro26 web orrian kontsulta ditzakezu, “Winter discounts” atalean.
Gozatu elurra eta aprobetxatu
-ak eskaintzen dizun guztia!
(Iturria: Gazteaukera)

Aurreko artikulu batean aipatu genuen bezala (Flickr interneteko aplikazioa (I)), sarean imajinak zintzilikatzeko aukera ematen digun doako Flickr izeneko aplikazioaren erabileran sartuko gara.
Lehenik, eta www.flickr.com webgunera jotzerakoan, kontu bat ireki beharko dugu. Yahoo! bilatzailea erositako aplikazioa denez, Yahoo!-ren email bat izatea eskatzen digu. oiartzun@yahoo.com, oiartzun@yahoo.es edo antzekorik badugu ez ditugu jarraian azaltzen diren pausuak egin beharko.
Hasieran horrelakoren bat azalduko zaigu:
Sign up! botoian sakatuko dugu
[Yahoo!-ko kontu bat duzuenok eskubi aldean azaltzen den Yahoo! ID (gure yahoo!ko posta elektronikoa) sartu eta Password (pasahitza) sartzea besterik ez dugu egin beharko.]

Baina gure kasuan, erabat berriak gara eta www.flickr.com webgunan sartu eta Sign Up! sakatu ondoren eskubi aldean honako hau ikusiko dugu:

eta Yahoo! ID-rik dugun galdetzen digunean (Don’t have a Yahoo! ID?) ezezkoa esango dugunez Sign Up estekan sakatuko dugu eta honako formulario hau bete beharko dugu:

Bai, ingelesez dago, baina ingelesarekin arazoak dituzuenentzat, erdarako bertsioa jarri daiteke. Horretarako Preferred content aukeran, Yahoo! US jartzen duen lekuan Yahoo! Spain aukeratu eta formularioa erdarara itzulita ikusiko duzue:

Bertan, zuen datuak sartu behar dituzue (ez dute egiazkoa izan behar) eta datu hauekin Yahoo! kontu bat irekiko dugu eta nahi izan ezkero ere doako Yahoo!-ko posta elektronikoa. Gure kasuan honako datu hauek asmatu ditugu:

Kontutan izan Comprueba tu registro aukeran bakoitzari kode desberdina agertuko zaizuela.
Dena bete ondoren, azpian, Acepto sakatu:

Zerbait oker egin baldin badugu antzeko abisu bat azalduko zaigu:

Gure kasuan jonarrue ID hartua omen dago eta beste bat jarri behar dugula adierazten digu (edozein kasutan horiz agertzen diren datuak zuzendu beharko ditugu:

Zuzenketak egin ondoren edo dena ondo bete baldin badugu ondorengo mezua jasoko dugu:

Volver a Yahoo! sakatu eta listo! gure Yahoo! kontua eginda dugu

Arazorik? Zalantza batenbat? Zerbait izan ezkero iruzkinetan galdetu lasai.
Hurrengo artikulu batean Flickr kontu hau nola erabili arituko gara. Adi beraz!
Joku oso sinplea baina 100 puntutik gora lortzea ez da batere erraza. Gure helburua, bola zaparradak guri ez ikutzean datza. Ea ba!!!, sakatu azpiko imajinan jolasten hasteko [Zailtzasuna: 4]
Pikea hasteko: 107!

Iruzkinetan zuen markak utzi…

Lehengo igandean, Otsailaren 5ean hain zuzen ere, Kenpo kaiko euskal selekzioaren aurkezpena egin zen oiartzungo Honbu zentru kulturalean. Eginkizun hau eguerdiko 12:00tan hasi zen ta 13:00ak inguruan bukatu zen. Bertan partaide bakoitzak bere sentsazioak azaldu zituzten, gehien bat denak pozik zeuden selekzioko partaide izateagatik eta ahal den guztia egiten saiatuko zirela esan zuten denek. Hau izan zen guztia,hau eta gero bazkaritso bat egin zuten.
Iruzkin bat idatzi »