ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

Go-25 txartela (Nazioarteko IYTC txartela)

Ezaugarriak, eskakizunak eta iraupena

Nazioarteko gazte-txartela,  G0-25 izenaz ere ezaguna, 26 urtetik beherako gazteentzat da bereziki.Deskontuak eta prezio bereziak eskaintzen ditu garraio, ostatu, museo, antzoki, zine eta abarretan. Ematen dizkizun abantailak txartela egiteko unean emango dizuten gida dauzkazu jasota.
Go-25 txartelak  ISIConnect ere eskaintzen dizu, bidaietako larrialdietarako eta informaziorako zerbitzu doakoa, 24 ordukoa.Gazte


Hona hemen eskakizunak:

  • 14 eta 25 urte bitarteko adina (NANa edo pasaportea erakutsi beharko duzu)
  • 6 euro

Txartela jasotzeko honako hauek aurkeztu behar dira:

  • NANa edo pasaportea
  • Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria
  • Txartelerako neurriko argazki bat

Txartelak urtebeteko iraupena du ematen denetik.

Eskatu Go-25 txartela

Txartela eskuratzeko, txartelak ematen dituen Gazteentzako Informazio Zerbitzu batera jo dezakezu, edo web orri honen bitartez eskatu.

Zure txartela on line eskatu nahi baduzu honako urrats hauek jarraitu beharko dituzu:

  1. Go 25Formularioa bete ezazu zure datuekin. 

  2. Tasaren ordainketa nola egiten duzun ere aukeratu beharko duzu:– Kutxazain edo eta banku eta aurrezki kutxetako bulegoetan. Ondoko aurrezki kutxa eta bankuetan egin dezakezu ordainketa: BBK Bilbao Bizkaia Kutxa, Caja Vital, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Caja Laboral/Euskadiko Kutxa, Banco Bilbao Vizcaya Argentaria, Banco Guipuzcoano eta Santander Central Hispano. Zure ordenagailuan izango duzun banku likidazioa inprimatu beharko duzu eta aipatutako finantza bulegoetan aurkeztu.– On-line bidezko ordainketa. Aukera hau txartela internet bidez eskatu bada erabil daiteke. Modu honetako ordainketa txartela baduzu edo eta on-line bidezko bankua deritzona baldin baduzu egin ahal izango duzu. Ondorengo finantza entitate hauekin erabili dezakezu aukera hau: BBK Bilbao Bizkaia Kutxa, Caja Vital, Gipuzkoa Donostia Kutxa, Caja Laboral/Euskadiko Kutxa eta Banco Guipuzcoano.
  3. Inprimatu bankuko kitapena edo ordain agiria. Zalantzarik baduzu, ordainketa egin aurretik, Gazteentzako Informazio Zerbitzuetan galdetu edo posta elektroniko honetara gazteria@ej-gv.es mezu bat bidali. Gogoratu ordainketa egin ondoren ez zaizula tasa itzuliko.Gazteinformazioa 

  4. Ordainketa egin ondoren, txartela jaso dezakezu Araba,  Bizkaia edo  Gipuzkoako edozein Gazte Informazio Zerbitzuetan. Ez ahaztu zer aurkeztu behar duzun!