Oiartzun Gazte Bloga: Oiartzun Gazte Bloga

Osl
23
Mar '07

Eskola kirola: 17. jardunaldia

Aste honetan, alebinak atsedenaldia izango dute eta benjaminek aldiz, talde kirol jardunaldia. Hala ere, hurrengo urtean eskubaloian jokatzeko gogoa duten 6. mailako alebinentzat jardunaldi berezia antolatuko da Oiartzungo Elorsoro kiroldegian.

Hau da benjaminek izango duten egutegia asteburuan:
* BENJAMIN NESKAK:
- Futbola ( Plazetan ):
+ 11:30-tan: ELIZALDE A - Orereta A

- Eskubaloia ( Lezoko kiroldegian ):
+ 9:00-tan: LIZEOA B - ELIZALDE B

* BENJAMIN MUTILAK:
- Saskibaloia ( Gamonen ):
+ 11:15-etan: ELIZALDE B - Gamon A
+ 12:00-tan: Gamon B - ELIZALDE A

- Eskubaloia ( Lezoko kiroldegian ):
+ ELIZALDE C - Langaitz B

- Saskibaloia (Lezoko kiroldegian): berez eskubaloiko partida jokatzea suertatzen zitzaien, baina sedeekin arazo batzuk izan dira eta saskibaloira jokatuko dute:
+ 9:00-tan: K.Mitxelena A - HAURTZARO B
+ 10:30-tan: HAURTZARO A - G.Alabak

- Futbola (Beraunen):
+ 10:30-tan: Lezo H.E. C - HAURTZARO C

Osl
23
Mar '07

Korrika 15eko kanta: Heldu Korrikari

Erraz gogoratzeko erritmoekin dator aurten Korrikako abestia, Niko Etxarten eta Hapa-Hapa taldeko musikariekin. Euskal Herriko beste hainbat abeslariren laguntza izan du Niko Etxartek. Barricada taldeko “Drogas“etik hasi eta Zuberoako “Amaren alabak” talderaino, ahotsen nahasketa bizia du abestiak. Euskara erabiltzeko deia egiten da kantan, bera baita “nortasunaren mintzaira”.

Bideoklip-ean oilarrak ematen dio ongi etorria abestiaren entzuleari. Irudiaren abiadurarekin jolastuz, abestiaren grabaketaren irudiak ageri dira, orain dela urte biko Korrikaren irudiekin tartekatuta.

HELDU KORRIKARI

Oilarrak kukurukuz
Ozenki hor küküruküz
Herri hontan zer ote da?

Heldu heldu Korrikari
Heldu heldu Euskarari
Ibiliz goitik behera
Karrantzatik Iruñera!

Mendez mende euskalduna
Izan da Euskara-duna
Aitzina egin beza!

Herria da gorputza
Hizkuntza aldiz bihotza
Xalbadorren mezua
Herri honen oihua!

Hitza pitz ahoz-aho
Erabiliz egunero
Mendi puntatik ibaira
Nortasunaren mintzaira…

Heldu heldu Korrikari
Heldu heldu Euskarari

Erabiliz barra-barra
Karrantzatik Iruñera!!

“Niko Etxart eta Hapa-hapa”

Kantaren fitxa teknikoa
Korrika 15en kanta deskargatzeko klik egin HEMEN

Bideoa ikusteko arazoak badituzu: “Flash” instalatuta eduki behar duzu. Deskargatu hemendik

(Iturria: www.korrika.org)