kale ekintzak: txotxongiloak
Martxoak 17 larunbata.
txotxongiloak gustoko badituzu zatoz altzibar auzora arratsaldeko 16:30 etan.
Guk eramandako hainbat txotxongilo ezberdinekin antzesteko aukera izango duzu.

Txapela buruan eta….
“Txapela buruan eta…“, hau da, Japoniatik, euskaraz idatzitako blog honen izena. Hau da hau bitxikeria
Bertan, Japonian bizi den euskaldun batek, bertako bizimodua erakusten digu, bitxikeriak, kulturen arteko ezberdintasunak eta berdintasunak…
Bitxikeri bat? Japoniako telebistan euskal musika ere jartzen omen dute. Hona hemen adibide bat (Alaitz eta Maider):
[gv data="http://www.youtube.com/?v=a143owe_dzI"][/gv]
(Iturria:Â Â http://lekesan.wordpress.com/2007/01/31/euskal-musika-japoniako-telebistan/)
Beste bitxikeri bat? Euskara eta japoniar hizkuntzen arteko berdintasunak ere badaude. Hona hemen adibide batzuk:
| Erderaz | Japonieraz | Euskaraz |
| Pájaro | tori | Txori |
| Ése | kore | hori, kori (en ronkalés) |
| Ser (3ª sing.) | Da | Da |
| Solamente | Bakari | Bakarrik |
| Fatigado | Akita | Akitua |
| Hembra | Me | Eme |
| Hermano | Ani, aine | anai |
| Casa | Utxi | etxe |
| Amo | Nushi | nagusi |
| Muchacho | Musuko | Mutiko (mukixu=mocoso, niño pequeño) |
(Iturria: http://lekesan.wordpress.com/2007/02/28/coincidencias/)
Agian, japoniar hizkuntza ez da horren zaila izango ikasteko
Euskal Herriko pala txapelketaren irabazleak
Agirre-Aristorena eta Peluaga-Huegun bikoteak izan ziren larunbatean ospatutako finalen irabazleak.

Zorionak guztiei eta bereziki irabazleei!
Flickr (V): Argazki mordoa batera igotzen

Aurreko artikuluan (Flickr (IV): Argazki asko batera igotzeko programatxoa jeitsi eta instalatzen), argazki mordo bat batera igotzeko programatxoa gure ordenagailuan instalaturik utzi genuen Flickr interneteko aplikazioarena:

eta oraingoan programatxo hau erabiltzen ikasiko dugu. Goazen ba!
 Programatxo honetan klik bikoitza egiten dugun lehenengo aldian honako abisua azalduko zaigu:

Authorize… sakatuz gure kontuaren datuak adieraziko dizkiogu hurrengoetan ez galdetzeko

Ok sakatu eta bamiena emango diogu programatxoari gure argazkiak irakurri eta idazteko.

 Dena ondo joan bada Success lehio hau agertuko zaigu eta gure programatxoa prest egongo da.

Programaren erabilera oso sinplea da. Berde koloreko plus-ari sakatu eta nahi ditugun argazkiak aukeratuko ditugu. Behin denak prest ditugunean Upload… botoia sakatu eta ondoren honako lehioa agertuko zaigu:

Bertan publikoak edo pribatuak izango diren eta nahi diegun etiketa jartzeko aukera emango digu. Prest eduko ondoren Finish sakatu eta listo! Automatikoki argazkiak igotzen joango da.
Bukatu ondoren azken lehio hau agertuko zaigu:

See Photos sakatu eta zure argazkiak Flickr-eko kontuan zintzilikaturik ikusteko aukera izango duzu.
Hauxe duzu Flickr erabiltzeko oinarrizko tutorialaren amaiera. Dena den interneteko aplikazio hau aukera gehiago eskeintzen ditu baina horiek hobe da, apurka-apurka, zuk aurkitzea.
Bestela ere, zalantzarik izan ezkero, idatzi lasai azpiko iruzkinetan.
Eskola Kirola: 15. jardunaldia
Aste honetan Eskola kirolaren 15. jardunaldia jokatuko da. Berau, jardunaldi berezia izango da, benjamines pilota jardunaldia eta alebinek talde kirol partiduak izango baitituzte.
Hau da Oiartzungo umeek izango duten jardunaldiaren egutegi zehatza:
• BENJAMINAK (denek pilota):
Elizalde eta Haurtzaroko 3. eta 4. mailako neska- mutilek Lezoko frontoian izango dute pilota jardunaldia goizeko 11:30 tatik 12:30tara.
• ALEBIN NESKAK:
* Eskubaloia (Errenteriko kiroldegian):
- 11:30-tan: Elizalde – Gamon A
* Saskibaloia ( Leoko kiroldegian ):
- 9:30-tan: Haurtzaro – Orereta C
• ALEBIN MUTILAK:
* Eskubaloia ( Errenteriko kiroldegian ):
- 9:30-tan: Elizalde B – Lezo H.E. A
- 10:30-tan: Haurtzaro A – Elizalde A
* Saskibaloia ( Oiartzungo kiroldegian ):
- 11:30-tan: Lizeoa D – Haurtzaro D
* Futbola ( Fanderian ):
- 9:00-tan: Elizalde D – Langaitz D
- 10:00-tan: Lezo H.E. C – Elizalde C
Kale ekintzak: mandalak
Maiatzak 10 larunbata.
MANDALAK ezagutzen al dituzu?
larunbatean mandala ezberdinak aukeratu, koloreztatu eta gero koadroak egingo ditugu.
Beti bezela 16:30 etatik aurrera.

Eutsi!, euskarazko filmaren trailerra
Gaur asteartea estreinatu da, Alberto Gorritiberea zuzendariak egindako euskarazko ‘Eutsi!’ filma.
Bertan Asier Hormaza, Anjel Alkain eta Oihana Maritorena aritzen dira protagonista moduan.
“Bizikletak ekoizten dituen Saldix Corp enpresako bi langile grebalariren istorioa azaltzen du Eutsi!-k. Euren errebindikazioak bozgorailu egokira eraman nahi dituzte lagun min biek, eta Tourra egokitzat joko dute.
Road movie-a martxan jarriko da, horrenbestez, Bingen Mendizabalen doinuek lagunduta. “
(Iturria: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=plaza&data=2007-02-07&orria=042&kont=010)
Trailerra ikusi nahi?
Hementxe duzue:
EUTSI!
[flv width="320" height="240"]http://www.berria.info/multimedia/eutsi.flv[/flv]
Eta musikaren bideoklipa hemen. Bertan ere pelikularen zenbait une ikusi daitezke:
[gv data="IvweBNivxxg"][/gv]
www.gazteoiartzun.net, euskal sarean bere tokitxoa topatzen
Azpian agertzen dira, www.gazteoiartzun.net bloga, lehen 12 hilabetetan izan dituen bixiten estatistikak. Baina hau azaldu aurretik bitxikeri pare bat:
Egun, Google-n bilaketa emaitzetan lehen postuetan agertzea bere garrantzia du eta bertan agetzen diren orriak garrantzia hartzen joaten dira. Gure bloga, eta bereziki, astero bertan artikulu berriak sortzen ari direnei esker, apurka-apurka, zenbait bilaketetan lehen postuetan azaltzen ari gara:
Kale ekintza hitzekin bilaketa egiterakoan, Kale ekintzako arduradunak, Nekanek, idazten dituen albisteak, emaitzen 1. postuan agertzen dira.
Eskola kirola hitzekin bilaketa egiterakoan, Oiartzungo Eskola Kiroleko Koordinatzaileak, Jon-ek, idazten dituen albisteei esker, dagoeneko 6. agertzen da Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba Foru Aldundien eskola kirola webguneen atzetik bakarrik.
Azken adibide bat, saskibaloiko taldekoek orain dela 3 aste hasi dira beraien kronikak bertan idazten. Dagoeneko, saskibaloia hitz orokorrarekin 14. postuan (2. orrialdean) agertzen dira.
Dagoeneko, sarean tokitxo bat egiten ari gara, ezta?
Goazen datuetara. Aurreko batean azaldutako datuekin jarraituz (gazteoiartzun.net blogaren lehen urteko datuak), hona hemen www.gazteoiartzun.net blogaren lehen 12 hilabeteen bilakaera:

Guztira, 12 hilabete hauetan, 58.608 bixitari izan ditugu, azken hilabetean 12.000 bixitari baino gehiago izan ditugularik

Ikusitako orri kopurua ere antzeko bilakaera jarraitu du, lehen 12 hilabete hauetan 221.784 orri ikusi direlarik, 40.000 baino gehiago azken hilabetean.
Zorionak guztiei, bai bertan idazten duzuenoi bai bloga irakurtzen eta bultatzen saiatzen zareten guztioi. Mila esker.
Erreala eta euskarazko Wikipedia
Agian ez da momentu egokiena, errealak ez baitu momentu onenak pasatzen ari, baina zenbaitetan ondo datorkigu, talde baten atzetik dagoen historia jakitea, denboraldiko azken txanpan ere gure animoak izan ditzan. Erreala ez bait da orain ikusten dugun epikoa soilik, atzetik duen historia ere badu bere garrantzia eta hau aztertuz, errealak momentu onak ere pasa dituela ikusi dezakegu.
Hona hemen euskarazko wikipedian aurkitu duguna gure taldeari buruz:
Errealaren historiaren datu bitxi batzuk:
- 1909an, “Club Ciclista de San Sebastián” izenarekin, Espainiako Txapelketa lortu zuen, Español de Madrid taldeari 3 eta 1 irabazita. Irailaren 7an jaio zen ofizialki, Adolfo Saenz presidente zela.
- 1910eko otsailaren 11n, Alfonso XIII.a Espainiako erregeak Errege titulua eman zion taldeari, “Real Sociedad” bihurtuz.
- 1913ko urriaren 5ean Atotxa estadioa inauguratu zuten, 80 urtez Errealaren zelaia izango zena.
- 1918ko apirilaren 25ean Gipuzkoako Federazioa sortu zuten, presidentea Salvador Diaz Iraola zela (Benito Diaz ospetsuaren anaia zena).
- 1923an Lippo Hertzka hungariarra hasi zen taldea entrenatzaile, modu profesionalean aritu zen lehena. Urte bereko martxoaren 18an Realak 2 eta 1 irabazi zion Irungo Real Union-i San Mames-en, Gipuzkoako Txapelketa erdietsiz. 1924-25, 1926-27 eta 1928-29 denboraldietan ere nagusitu zen Reala txapelketa hartan.
- 1928an galdu zuen Espainiako Txapelketaren finala, Santander-ren, FC Barcelonaren aurka.
- 1929an amaitu zen lehenengo Espainiako Liga, Reala laugarren postuan gelditu zela. Liga hartako golegile nagusia (“pichichi“), Paco Bienzobas jokalari txuri-urdina izan zen.
- 1931ko ekainaren 27an, Espainiako II.Errepublika garaian, “Donostia F.C.” izena hartu zuen klubak. Erregearen koroaren ordez, Donostiako ezkutua paratu zuen.
- 1935ean lehenengo aldiz bigarren mailara jaitsi ziren.
- 1974ko azaroaren 18an Europako txapelketa batean lehenengo aldiz jokatu zuten, Atotxan eta Banik Ostrava talde txekiarraren kontra (0 eta 1 galdu zuten).
- 1979-80 denboraldian Errealak, Alberto Ormaetxea entrenatzaile zuela, partidarik galdu gabeko errekorra lortu zuen Ligan: 32 norgehiagokoa hain zuzen ere. Hala ere, hurrengo urte arte itxaron behar izan zuten lehenengo Liga txapelketa eskuratzeko. Urte hartan, aldiz, Europako lehendabiziko garaipena erdietsi zuten, Milango Inter-ren aurka (2 eta 0).
- 1981ko apirilaren 26an, Gijón-en, Ligako txapeldun izaten lortu zuten historian lehenengo aldiz, Sporting-en aurka berdindu ostean, Zamorak azken minutuetan lortutako gol mitikoari esker. Taldean historiako jokalaririk garrantzitsuenetarikoak zebiltzan urte haietan: Arconada, Zamora, Lopez Ufarte eta Satrustegui tartean.
- 1982an bigarren Liga txapelketa eskuratu zuen taldeak, aurreko urtean lortutako arrakasta berrituz.
- 1983an Superkopa irabazi zuen, Real Madrid finalean gainditu ondoren (4-1). Urte hartan ere, Europako Kopan, final-erdietara iritsi zen taldea, inoizko urrunen. Alemaniako Hanburg-en aurka galdu zuten final handira sartzeko aukera.
- 1987an Errege Kopa lortu zuten Zaragozan, Atlético de Madrid partida ondoko (2-2) penaltien bidez garaitu ondoren. J. B. Toshack-en urte arrakastatsuak ziren hau eta ondokoak, Bakero, Begiristain edo López Rekarte jokalariak tartean zeudela.
- 1989an UEFA-ko final-laurdenetaraino iritsi ziren, inoizko urrutien. Alemaniako beste talde batek, Stuttgart-ek oraingoan, blokeatu zieten aurrerako bidea.
Errealaren informazio guztia eta datu gehiago beheko estekan.
(Iturria: http://eu.wikipedia.org/wiki/Real_Sociedad edo erdarazko bertsioan http://es.wikipedia.org/wiki/Real_Sociedad)Â
Flickr (IV): Argazki asko batera igotzeko programatxoa jeitsi eta instalatzen

 Â
Aurrekoan (Flickr (III): Oinarrizko erabilera) Flickr-en argazkiak modu manualean igotzen ikasi genuen, aproposa argazki bakar batzuk igo nahi baditugu, baina argazki kopurua handia denean bestelako tresna bat beharko dugu. Hau, gure ordenagailura deskargatu behar dugun programatxo bat da eta horretan arituko gara oraingoan:Â
2. Programatxo batekin:
Â
Goiko aukeran tools sakatuz edo Upload photos lehioan, ezkerraldean agertzen zaigun honako aukeran sakatuz:

 …gure ordenagailura programatxo bat jeisteko aukera emango digu:

Gure kasuan Windows-eko programa jeitsiko dugu (Mac edo Linux erabiltzen duzuenok azpian dituzue beste aukerak).
Download the Flickr uploadr sakatu eta ondorengo lehioa agertzen zaigu:


(Internet explorer eta Firefox nabigatzaileak dituzten gordetzeko lehioak)
Guardar sakatu eta gure ordenagailuan uploadr_v2.3.exe artxiboa gordeko dugu (kontutan izan artxiboaren bertsioa aldatu daitekele hau berritzen den einean). Orain gure ordenagailuan honako artxiboa izango dugu:

Bertan, bi aldiz segidan sakatu eta programa instalatzen hasiko gara.

Ejecutar sakatu…

Next…

Ez baldin badugu nahi lekuz aldatu Next sakatu…

  Install sakatu…

Eta dena ondo joan bada goiko leihoa ikusiko dugu (Finish sakatu). Orain gure ordenagailuko mahaigainean honako ikonoa izango dugu:

Beraz, programatxoa instalaturik dago. Bere erabilera erraza baldin bada ere, hurrengo artikulu baterako utziko dugu, ados? Segi adi!
Eskola kirola: 14. jardunaldia
Datorren larunbatean, Martxoak 3, eskola kirolaren talde-kirolen 14. jardunaldia jokatuko da ( hau da, 14 jardunaldi horiei pilota,igeriketa eta atletismoko jardunaldi bereziak batu behar zaizkie ). Beti bezala, Oarsoaldeako kirol instalakuntza ezberdinetan jokatu ahal izango dira partida ezberdinak.
Hau da Elizalde eta Haurtzaro ikastoletako benjamin eta alebin mailako umeen egutegia:
• ALEBIN NESKAK:
* Saskibaloia ( Lezoko kiroldegian ):
- 9:00-tan: Lezo H.E. A – Elizalde
* Futbola ( Plazetan ):
- 10:00-tan: Haurtzaro – Orereta D
• ALEBIN MUTILAK:
* Futbola ( Fanderian ):
- 9:00-tan: Langaitz B – Haurtzaro A
- 9:00-tan (Zelai berrian): Elizalde B – Elizalde A
* Eskubaloia ( Errenteriko kiroldegian ):
- 9:30-tan: Lizeoa C- Haurtzaro B
* Saskibaloia ( Oiartzungo kiroldegian ):
- 11:30tan: Orereta D – Elizalde C
- 12:30-tan: Elizalde D – Gamon D
• BENJAMIN NESKAK:
* Eskubaloia ( Lezoko kiroldegian ):
- 10:30-tan: Elizalde A – Orereta A
* Saskibaloia ( Lezoko kiroldegian ):
- 12:00-tan: Lezo A – Elizalde B
• BENJAMIN MUTILAK:
* Eskubaloia ( Lezoko kiroldegian ):
- 12:00-tan: Orereta B – Elizalde B
- 12:45-tan: Elizalde A – Telleri A
* Futbola ( Beraunen ):
- 10:30-tan: Haurtzaro B – Haurtzaro A
- 10:30-tan: K.Ama – Elizalde C
* Saskibaloia ( Gamonen ):
- 12:00-tan: Langaitz C – Haurtzaro C
Etiketen hodeia
aholkularitza alebin benjamin beraun berri doneztebe plaza doneztebe plazan eguna ekintzak elizalde elorsoro errenteria eskola eskola kirola eskubaloia europa futbito futbola gamon Gazte Forua gurutzeko alabak haurtzaro ikastaroa Jolasak kale kale ekintzak karmengo ama kirola koldo mitxelena lan lana langaitz lehiaketa lezo lezo herri eskola lizeoa oharrak oiartzun orereta partehartze kirola puzgarriak saskibaloia telleri Udalekuak udalekuak oharrak zozketa
WP Cumulus Flash tag cloud by Roy Tanck requires Flash Player 9 or better.
Twitter-en
Azken bidalketak
Atalak
- Agerrealde
- Atamitx Trails
- Bestelakoak
- Bideoak
- Enplegu Saila
- Eskola kirola
- Eskola Pilota
- Euskara Saila
- Gazte Forua
- Gazte Informazio Bulegoa
- gazteoiartzun.net
- Gazteria eta Kirola Saila
- Gizarte Zerbitzua
- Haurtzaro Ikastola
- Internet
- Iurrita
- Jolasak
- Kale ekintza
- Kenpo-Kai
- Kirola
- Kuadrillategi
- Kultura Saila
- Lan Aholkularitza
- Ludoteka
- Musika
- Oiartzun antzerki eskola
- Oiartzungo Irratia
- Oiartzungo K.E.
- OMTE
- Saskibaloia
- Sexu eta drogen aholkularitza
- Txost Pilota Taldea
- Udala
- Udalekuak
- Zinema Tailerra





