ABARAXKA OIARTZUNGO UDAL LUDOTEKA

Haurren balio anitzeko zerbitzua

2007ko Oiartzungo Udaleku Irekiak

Aurreko urteetan bezala, aurtengo udarako Udal Gazteria eta Kirola Sailak udaleku irekiak antolatu ditu Uztailan zehar Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako haur eta gaztetxoentzat (1995 eta 2003 urteak bitartean –biak barne- jaiotako haurrak).

Udaleku Irekiak euskaraz izango dira eta Oiartzungo haur guztiei zuzenduta daude, ikasturtean zehar landu duten euskararen ezagutzari jarraipena eta erabilera emateko helburuarekin.

Honen bitartez Udalekuetan parte hartu nahi duten haur eta gazteen gurasoei jakinarazten zaie haurren izena emateko epea apirilaren 23tik maiatzaren 4ra bitartekoa izango dela eta Haurtzaro Ikastolara, Elizalde Herri Eskolara edota Udaletxeko Informazio Bulegora jo beharko dutela.

Epez kanpoko izen ematerik ez da onartuko, inolako kasutan.

Udalekuetan izena ematerakoan adierazi beharko da haurrek inolako alergiarik ote duten, botikarik hartzen ari ote diren edota laguntza berezirik behar duten. Baita, zein autobus geltokia erabiliko duten bai joaterakoan bai bueltatzerakoan. Izena ematerakoan 67 € ordaindu beharko dira.

Udalekuak uztailaren 2tik 31a arte iraungo dute, goizero 9,30etatik 13,30ak arte. Informazio gehiago, Udaletxeko Informazio Bulegoan eta www.gazteoiartzun.net webgunean. 

*     *     *

Jarrian, Oiartzungo Udalaren Udaleku Irekiak 2007 jarduearentzako argibide eta dokumentazio guztia duzu, bai haurrentzat bai begiraleentzat ere.

KONTUTAN IZAN!!: Izena emateko epea, apirialaren 23tik maiatzaren 4ra arte dela (bai haur bai begiraleentzat). Zalantza eta argibideren bat behar izan ezkero 943 490 142 telefonoan edo gazteria(arroba)gmail(puntu)com posta elektronikoaren bidez gurekin harremanetan jar zaitezke.

Artxibo hauek ikusi ahal izateko Adobe Acrobat Reader behar duzu. Lortu doan esteka honetan sakatuz:

Acrobat Reader ikonoa