You need to set up the menu from Wordpress admin.
Browsing articles from "Azaroa, 2007"
Aza 30, 2007

Ludoteka

                                                 

                                                  

Dagoeneko Ludoteka zerbitzua martxan da hilabete batez. Astero eskulanak, jolas berriak, dantzak, abestiak… egiteaz gain, mahai jolasak, koltxonetak bloke erraldoiekin, sukaldetxoa, dendatxoa, ipuinak, puzzleak, karetak… egiteko aukera paregabea duzu. Bertara haur eta gazte pila bat hurbiltzen dira astelehenetik ostegunera 16:30-19:30tara.

Ez duzu aspertzeko betarik izango. Bertara hurbiltzeko gonbitea egiten dizugu LH1etik LH6ra bitarteko ikaslea bazara.

42.Durangoko euskal liburu eta disko azoka

Abenduaren 5etik 9ra egingo da 2007.urte honetako Durangoko azoka.

                                           

Bertan zer aurkituko duzun jakin nahi baduzu, sar zaitez www.durangokoazoka.com helbidean.

Ez dudarik egin zure intereseko zeozer aurkituko duzula!

Aza 29, 2007

gazte forua.

abenduak 1 larunbata.

gazte foroko hainbat gazte sukaldaritza tailerra egiteko asmoz elkartuko  dira.

pizzak, eta postre ezberdinak egiten ikasiko dute.

ea zer nolako sukaldariak ateratzen diren tailer honetatik.

ON EGIN.

Aza 29, 2007

kale ekintzak: altzibar auzoan

abenduak 1 larunbata

betiko rodutegian, 16:30 etatik aurrera.

Altzibar auzoko goiko eskoletan

GABONETAKO ESKULANAK egiten hasiko gara.

Zatozte gabonak gainean ditugu eta etxeak apaindu behar dira eta.

Adi musika zaleok!

Datorren Abenduaren 2an

                                                 

Ruper Ordorikaren kontzertua Victoria Eugenia antzokian.

Ordua: 20.30etan

Prezioa: 12 €

Informazio gehiago: www.victoriaeugenia.com (sarrerak erosi daitezke web orri honetatik)

Lana

 

 - Euskal Autonomi Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Hizkuntza-eskola ofizialetako irakasleen kidegoan sartzeko hautaketa prozedura.

Baldintzak:
- Bigarren hezkuntzako irakasleak:
Doktorautza, Ingenieritza, arkitektura edo lizentziatura
Heziketa pedagogikoa eta didaktikoa
- Lanbide Heziketako irakasleak:
Diplomatura, Ingenieritza teknikoa, arkitektura teknikoa
- Hizkuntza eskolako irakaslea:
Doktorautza, Ingenieritza, arkitektura edo lizentziatura
Epea: 2007-12-17
Informazioa: Lurralde ordezkaritza
Web orria: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net
Prezioa: Lanbide heziketako irakasleen kasuan: 16.30€
Bigarren hezkuntzako irakasle eta hizkuntza-eskolako irakasleen kasuan: 19.55€
Iturria: EHAA 227 zenbakia; 2007-11-26 ; 27.536 orrialdea

- Hezkuntza Berezian arituko diren lan-kontratuko langileen 50 plaza izaera finkoz betetzeko hautaketarako deialdia.

Baldintzak:
- Gizarteratzeko goi-teknikari edo Haur Hezkuntzako goi-teknikari tituluen jabe izatea.
- Eskuratu nahi den postuari dagokion hizkuntza-eskakizunaren edo beste hizkuntza-ziurtagiri homologarriren baten jabe izatea.
Epea: 2007-12-17
Informazioa: Lurralde ordezkaritza
Web orria: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net
Prezioa: 13.02€
Iturria: EHAA 227 zenbakia; 2007-11-26; 27.514 orrialdea

Azaroaren 25: Emakumearen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna

                                                       

                                      ” Maitasuna ez da norbaitek agintea duen jokoa”

Biharko planik ez???

Goizean:

II. eskuko azoka Sahararen aldeko kultur astearen barruan, goizez nahi arratsaldez, kontsejupean.

Arratsaldean:

- Kale ekintza herriko plazan, parte hartu nahi duten haur guztientzat, 16.30etatik aurrera.

- Bertsosaioa Elorsoro kiroldegian, arratsaldeko 18.00etatik aurrera.  Partehartzaileak: Amaia Agirre, Iñigo Mancisidor “Mantxi”, Jon Maia, Iker Zubeldia, Xabier Sukia eta Arkaitz Oiartzabal “Xamoa”.

Gauean:

21.00etan, Afari Sahararra, Girizia elkartean.

Zer gehiago behar duzu egun on bat pasatzeko???

Zalantzak,galderak, zergatiak,…

Zure buruan bueltaka dabiltzan galderak, beste pertsona batzuekin konpartitu nahi?

Beste pertsona batzuen galderei, zalantzei,… zure erantzuna, aholkua,… eman nahi?

Sar zaitez: www.galdetu.com helbidean eta galdetu.

Aisia, artea, gizartea, euskara, informatika,… Atal ezberdinetan sailkatuak aurkituko dituzu orain arte egin diren galderak.

                                                               

                Egizu zure galdera!!

Aza 22, 2007

Azaroak 24 larunbata: Sahararen aldeko eguna

doneztebe plazan eta egun guztian zehar SAHARAREN ALDEKO EGUNA ospatzen da eta gu ertan izango gara hainbat jolas eta tailer ezberdin egiten.

parte hartu nahi? Zatoz arratsaldeko 16:30 etatik aurrera.

haimak, hennna tailerra, arrazki bat oiartzunen lagun bat saharan egitasmoa, ………

Aza 22, 2007

Eskola kirola: 5. jardunaldia

     Aste honetan, jardunaldi berezia izango da bai benjaminentzat eta baita alebinentzat ere. Bakarkako kirolak praktikatuko dituzte umeek aste honetan; igeriketa benjaminek eta atletismoa alebinek. Guztiak parte hartzera animatzen ditugu, zeren nahiz eta askorentzat jardunaldi “normal” baten modukoa ez izan, hala da eta beste edozein partidutara joaten diren moduan, ekintza hauetara ere joan behar lirateke. Gainera, nahiz eta hasieran gogo gehiegi ez izan, umeek oso ondo pasatzen dute ekintzak egiten dituzten bitartean.

      Beraz, animatu !!!

     Oiartzungo umeen ekintzen egutegia, honako hau izango da:

 - BENJAMINAK ( neskak eta mutilak):

* Igeriketa ( Lezoko Altzate igerilekuan ):

- 9:15: HAURTZARO

- 10:15: ELIZALDE

- ALEBINAK ( neskak eta mutilak ):

* Atletismoa ( Beraungo Mikel Odriozola estadioan ):

- 9:15: ELIZALDE

- 11:15: HAURTZARO

  

Gidabaimena eskuratzeko azterketa prestatzen zabiltza?

Badakizu ezinbestekoa dela formakuntza ona izatea, gero errepidean inolako arazorik ez izateko. Hori dela eta , autoeskolan jasoko duzun formakuntza osatzeko, internet bidez ibilgailu mota bakoitzeko test eta test ofizialak egin ditzazkezu.

Non? 

 Kotxeak gidetzeko test azterketak:

                   http://www.dgt.es/revista/test/index.html

Ziklomotorrak gidatzeko test azterketak:

                 http://ciclo.ibcmass.com

Motozikletak gidatzeko test azterketak:

                  http://moto.ibcmass.com

III. Ikus-entzunezkoen Rallya, Abenduaren 29an

 

18 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eta izena emateko epea azaroaren 27an bukatuko da.      

                                                                            

Topagunea, Gipuzkoako Elgeta herrian egingo da, Espaloia Kafe Antzokian. Norgehiagoka goizeko bederatzietan hasiko da eta hamar orduko tartean parte-hartzaileek hiru minutuko bideo lan bat aurkeztu beharko dute. Grabazio eta edizo lanak egunean bertan egin beharko dira. Estilo eta era guztietako lanak onartuko dira, eta epaimahaiak bideoen kalitatea, freskotasuna, umorea eta originaltasuna hartuko ditu kontutan.

Hiru sari egongo dira: 900, 1200 eta 1500 eurotakoak.

Sahararen aldeko astea

El Watan elkarteak antolatzen duen Sahararen aldeko kultur astearen barruan, aurtengoan berrikuntza eta guzti!

                                                    

Saharen aldeko bigarren eskuko azoka (azaroaren 23 eta 24an)

Non: Kontsejupean

Noiz: ostirala 23, 17.00-20.00

          larunbata 24, 11.00-13.00/17.00-20.00

Zer: Arropa eta osagarriak

Azokan saltzeko moduko zerbait baldin baduzu, Gazte Informazio Gunera ekar dezakezu.

Azokako arropak, osagarriak eta kamixeta bereziak borondatearen truke!!!

2008ko Ruta Quetzal

Herri ezberdintako pertsonekin bizikidetzan, ikasi, ondo pasa, ezagutu,… egiteko aukera paregabea da.

2008ko edizioari: La Selva de Rio de los Cocodrilos. Panama – Rio Chagres dietu diote.

16-17 urte badituzu, sar zaitez www.rutaquetzal.com helbidean eta ezagutu parte hartzeko baldintzak eta egin beharrekoak.

Monitoreen lan-poltsan sartzeko aukera ere badago, sartu helbidean eta kontsultatu oinarriak! 

Orrialdeak:123»
Connect with Facebook

Etiketen hodeia

Facebook-en

Twitter-en