Oiartzun Gazte Bloga: Oiartzun Gazte Bloga

Asl
10
Abe '07

Euskadiko BTT zentroak

                                                           

BTT zentroa edonorentzako zabalik dagoen gunea da, hasiberri nahiz aditu izan, mendiko bizikletan lasai asko aritzeko, Euskadiko paisaiaren, naturaren eta kulturaren aberastasunak ezagutzearekin batera.

Gaur egun Euskadiko BTT zentroen Sareak bi Zentro ditu:

- Urdaibai Busturialdea (Bizkaiko iparraldean)

- Izki Montaña Alavesa (Arabako Meldialdeko eskualdean)

Zentro bakoitzean, zenbait harrera-puntu eta informazio-gune daude, ibilbideen informazioa, bizikleta alokairua, aldagelak, …. inguruko informazioa eskaintzen dituztenak.

Honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, gerturatu gazte informazio gunera!

Asl
10
Abe '07

Sarrera lortu gabe?

Datorren igandean, Abenduaren 16an, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala izango da Ilunben. Sarrerarik ez baduzu oraindik garaiz zabiltza!

Honako leku hauetan lortu ditzazkezu:

Oiartzun: Amaxkar tabernan

www.gpuntua.com webgunean

                                                     

Sarrerak, Abenduaren 13ko, eguardirarte egongo dira eskuragarri. Soberan geratzen badira egunean bertan jarriko dituzte salgai Ilunbeko lehiatiletan.

Gehiago jakiteko: www.gpuntua.com