Egilea: Jon - Atala(k): Eskola kirola
Kaixo!!
Asteburu bateko atsedenaldia izan eta gero, ikasturtearen azken txanpari gogoz ekiteko asmoz egotea espero dugu. 4 jardunaldi gehiago besterik ez dira geratzen eta hauekin gozatzea da helburua.
Larunbata honetan, bizikleta jaia ospatuko da Orereta-n, bai benjamin eta bai alebin mailetan. Bi ataletan banaturik dago ekintza: batetik, maila batekoek herrian zehar buelta ematen duten bitartean besteek lasterketak egingo dituzte Fanderia inguruan. Gero alderantziz.
Oiartzungo haurrak Elorosoko sarreran geratuak dira 9:15etan Fanderiara joateko. Bidegorria hartu eta Arraguako errotonda pasatzeko Udaltzainen laguntza izango dute. Honez gain, guraso guztiak animatzen ditugu bidean lagundu dezaten.
Ondo ibili!!!
Iruzkin bat idatzi »