Futbito txiki txapelketako finala
Bukatu da futbito txiki txapelketa ta azkenin badakizkigu finalea jungo dinak
                                               
finala uztailak 6an izango da ikastolan
17:15tan LH ko mutillen finala OIARTZUARRAK-IXKIÑARRI
18.00tan nesken finala INGO ÑEU-BETIKO
18:45 DBHkoen finala. DBH2 IKASTOLA-BDH2 ELIZALDE
ANIMAZIYUA BETI ONGI ETORRIYA IZATEN DA, IYA ZENBAT PANKARTA IKUSTEN TTUGUN AURTEN.
                                         
GORA XANISTEBANAK!
GORA FUTBITO TXIKI!
Adi, lan eskaintza!!!
Oiartzungo Lintzirin Poligonoan Leroy Merlin enpresa fikatuko dela eta, 92 lanpostu betetzeko lan eskaintza deialdia egin dute, aipatutako enpresa eta Oarsoaldea eskualdaren garapenerako elkartea b.a-k  bideratuta.
Lanpostuak honakoak izango dira:
   - Proiektu saltzaileak (10 lanpostu)
   - Saltzaileak (44 lanpostu)
   - Kutxen arduraduna (lanpostu 1)
   - Kutxazainak ( 25 lanpostu)
   - Harrerako arduraduna (lanpostu 1)
   - Birjartzaileak ( 10 lanpostu)
   - Sekzio arduraduna (lanpostu 1)
Intereseko zenbait kontu:
- Azalera handiko konbenioaren barne daude, baina baldintza ekonomikoak konbenioak ezartzen dituenak baina hobeak dira; urteko gutxienez 15.000 euro gordin + %ko 40ra iritxi daitezkeen pizgarriak.
- Hasieratik, kontratu mugagabeak eskainiko dituzte, dagozkion froga epearekin.
- Lan postuen estabilitatea eta kalitatea bilatzen dute.
- Jardunaldi jarraiak, eta bi txandatara, astelehenetik larunbatera, 7.00-22.00 ordu bitartean.
- Jardunaldi erdiko lan eskaintzak, disponibilitate edo prestasun mugatua duten pertsonentzako.
- Mugikortasunari dagokionez, Lintzirin Poligonora iristeko autobus eta trena hartzeko aukera.
- Euskararen irizpidea hartuko da kontutan hasieratik; garbi du enpresak zein lokalizazio izango duen eta bertako herritarren ezaugarriak.
- Euskaraz gain, ez da beste munduko baldintzarik eskatzen; honela herritarren gehiengoa aurkezteko aukera ematen du.
- Kontratazioaren lehenengo asteetan formakuntza berezia jasoko dute eta enpresak Bilbo aldean daukan zentruan hasiko lirateke.
Lan eskaintzan zure kurrikuluma entregatzea interesatzen bazaizu, ADI!!!
          EGUNAK: Uztailak 21, 22, 28 eta 29
          ORDUTEGIA: 9.00-13.30 eta 16.00-19.00
          LEKUA: Gazte Informazio Gunea (Kontzejuerreka 2- Bake epaitegiaren ondoan)
OHARRAK:
- Gazte Informazio Gunea bulego bezala erabiliko da soilik.
- Oarsoaldekoek kurrikulumak jasoko dituzte.
- Pertsonal hautaketa Leroy Merlinek egingo du.
- Udalak ez du hautateka hau kudeatzen bulegoa jartzen du soilik bitarteko gisa.
Futbito txikin emaitzak.
Asteazkenin, 23an, jokatu zin futbito txikiko azken partiduk.
Horrek esan nahi du ya erabaki dela zein dijun finalea
             LH: mutillen aldetik OIARTZUARRAK – DEABRUAK
                    neskan aldetik INGO ÑEU – BETIKO.
                                                   
laraunbata 26, jokatuko dia DBH ko hiru taldeen artin partiduk.
Hau ikastolan goizeko 10:00etan izango da,
Beno, ta uztailak 6yin, finalin ikusiko ga berriz.
GORA FUTBITO TXIKI TA FUTBOLARIAK!
Europan lana bilatzekotan??
Europan lana bilatzeko eta lana egiteko jakin behar duzunaren inguruko esku-orri eta liburuxkak dauzkazu kontsultatu nahi badituzu Gazte Informazio Gunean.
 ”Buscando empleo en: Suezia,                                                                Â
Malta,
Grezia,
Txipre, Danimarka
eta Norbergia.”          Â
“Trabajar en:
Frantzia,
Italia,
Erresuma Batua
eta Herbereak.”
Lan merkatua, gizarte segurantza, lan kontratuak, hezkuntza, bizi baldintzak, kultura, lege asistentzia,… inguruko jakingarriak aurkituko dituzu liburuxka honetan.
 Â
Udalekutako Haur Hezkuntzakun ur ginkana!
HH 3, 4 eta 5 urteko haurrak ur ginkana ospatu zuten atzo!
Uretan igeri dabilen sagar batei kozka eginez atera, ipurdiyakin urez betetako globuak lehertu, aurpegiya busti-bustiyakin hirinez betetako platera batin sartu zeozer bilatzeko, urez betetako platera bat bata bestiai pasa “busti gabe”,… etzutela sinisten?? Bitu argazkiyak eta zuek ikusi!!!
                       Â
     Â
Eta denetan mometurik hobena azkeneko desfasa. Denak goitik bera busti arte bukatu ezin duna!!!
                                                           Â
Atzokoa, irteera eguna!
Asteazkenetan, udalekutako gure gaztiak herritik atera eta inguruko beste zenbait txoko ezagutzea juten dia. Atzokoan LH 5 eta LH 6 mailako neska mutilak Beigorri abentura parkean egon zian.
Hantxe ibili zian, zuhaitz betetik bestea saltoka! Bitu, bitu:
                                                        
Eta hauek?
                            
LH 1 eta 2 mailako gaztiak dia. Asteartian eguraldi ona itten zuela eta ur ginkana egin zuten Landetxeko plazan. Denak fresko- fresko dozte!
Oporrak lasai igarotzeko zenbait aholku
Uda honetan hegazkinez bidaiatzekotan bazabiltza jakin ezazu zein diren zure eskubideak!
- Ekipajeak kalteren bat izan badu edo galdu baldin bada, hegan egin duzun konpainiaren mostradorera jo eta Ekipajearen Irregulartasun Partea (EIP) bete ezazu.
- Atzerapenak: Hegaldia aurreikusitako ordutegitik 5 ordu baino gehiago atzeratu bada, abiapuntura itzaultzeko hegazkin bat edo jomugara bueltatzeko garraiobide bat eska dezakezu, edo ez bidaiatzea erabakitzen baduzu, txartelaren balioa itzultzea eska dezakezu.
- Overbooking-aren kasuan, aire-konpainiek, beste garraio bat, konpentsazio bat edo bi gauzak eskaini behar dizute.
- Hegaldia bertan behera gelditzen bada: Kalte-ordain eskubidea duzu honako kasu hauek ematen ez badira:
     * Bertan behera uztearen berri bi aste lehenagotik eman bada.
     * Bertan behera uztearen berri bi aste eta zazpi egun bitarte eman eta garraio alternatibo bat eskaintzen bazaie.
     * Konpainiak saihestu ezin diren arrazoiak direla eta (eguraldi txarra, giro politiko nahasia, segurtasun arazoak,…)
- Europar Batasuneko hegazkin konpainia debekatuen zerrenda
- Informazio gehiagorako kontaktuak:
     * Eusko Jaurlaritzako kontsumitzaileen arretarako doako telefonoa: 900 600 500
      * Europar Batasuneko kontsumitzaileen arretarako telefonoa: 00 800 67891011
                                                        
Osasunak ere bidaiatzen du!
- Europan zehar bidaiatu behar baduzu komenigarria da Europako Osasun txartela ateratzea. Non atera dezakezun, zertatako den,… jakiteko informazio osoa hemen!
- Nazioarteko bidaiarientzat intereseko beste kontu bat, txertoak. Hemen gomendio eta arauak.
        Gipuzkoako Atzerriko Osasuneko bulegoa
                    ATZERRIKO OSASUNA
                      Lasala plaza, 2 – 5 esk.
                        20003 DONOSTIA
             Tfno.: 943 989340 Fax: 943 427695
                    sanidad.gipuzkoa@map.es
Behar izanez gero badaezpada, Espainiako enbaxadak eta kontsuletxeak atzerrian eta atzerriko enbaxadak eta kontsuletxeak Espainian, kontsultatzeko web gunea.
Ondo pasa oporretan eta inork ez ezer ez zaitzala buruko minik eman!!!
Zure eskura
Reaj-ek (Red Española de Albergues Juveniles) hiruhilabetero argitaratzen duen Albergues Juveniles aldizkaria kontsultatzeko aukera duzu Gazte Informazio Gunean.
                                                           Â
Â
Espainian aurkitu ditzazkezun albergeen inguruko berriak eta bisitatzeko leku interesgarrien inguruko albisteak aurkituko dituzu.
Etorri eta ikusi!
Oiartzungo piratak lanin geldittu gabe!
Begiratu zein kuadrilla majua agertzen den hemen beren pirata traje berriak prestatzen!!!
                                                Â
Bakoitzak bere gustura margatuko du arropa udalekuei bukaera emateko egunin, nor baino nor elegantiago egoteko beren pirata traje berriyakin. Etzutela sinisten? Begiratu ondorengo argazkia eta ikusiko zute ze pirata diseinadore ditugun herrian!!!
                                                  Â
Xanistebanak 2008: Omenduen aukeraketa denon esku!
Aurten ere, abuztuaren 1ean, kultura ekitaldia ospatuko da Udaletxeko pleno aretoan. Bertan, urtekaria, Mugarria eta DVDa aurkezteaz gain, iaz bezala herritar batzuk omenduko dituzte arlo batean edo bestean azken urtean (2008an) eta bizitza osoan zehar egindako lanagatik.
                                                    
Aurtengoan, sari eta errekonozimendu hori, nori eman herritarrok erabakiko dugu.
Gazte informazio bulegoan aurkitu dezakezu parte hartzeko postala. Bertan proposatzen duzuna eta zergatia idatzi eta kiroldegian, bibliotekan eta udaltzaingoan dauden kutxatan sartu besterik ez duzu egin behar. Proposamenak jasotzeko epea, uztailaren 15ean bukatuko da.
Bihar bukatzen da epia! Oraindik badakazu aukera!
Berua itten dunin…
                                                              
Ikusten zute, gazte hauek ez dute beldurrik ura hotza egongo den edo ez!
Eskerrak gutxinin irteerako egunian eguraldia portatu zen, ta bitu zein ederki ibili zian Altzibarko errekan hankak preskatzen!!!
Animo gaztiak, udalekutako ekuadorra pasa zuteta ya, ondo aprobetxatu falta zattuztena!!!Â
futbito txiki txapelketa
Atzo jolastu zin LH kun partiduk 2ño Deabrutakuk udalekutan omen diozte ta hillaren 23ko atzeatu ttugu bi partido.
                                                        
Bestalde DBH kuk oso gutxi apuntatu dia ta uztaillak 17 ya arte luzatu dugu apuntatzeko epia.
OSeake, bakizute jolastu nahi bazute, gutxinez 6 pertsona lortu, gazteinformaziyo bulegoa jo ta bertan apuntatu.
Benga gaztiak jendeik gabe eztola txapelketeik.
Udalekuak hasi dira.
Bada aste bete udalekuak hasi direla. Aurten txikienak PIRATA dute gai bezela.
                                                      
Jadanik hasiak dira begiko partxea, zapia eta beste hainbat eskulan eta tailer egiten gaiaren inguruan.
Bestela betiko moduan, begirale bila jolasa, mapa ginkana, asteazkenetako irteerak, … ez dute haurrek aspertzeko astirik.
                                                           Â
 Â
Ea orain arte bezela jarraitzen dugun eta hurrengo batean berri gehiagorekin izango gaituzue hemen.
GORA OIARTZUNGO PIRATAK!
Futbito txiki
Atzoko emaitzak:
1.- Betiko 0 Ixkinarri 3
2.- Betiko 3 oiartzuarrak 3Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â Â 
3.- Ixkinarri 0 oiartzuarrak 5
Ostegunin, 16:00 etatik aurrea partido +.                                  Â
1.- Deabruak – Los Guays
2.- Deabruak – Ingo ñeu
3.- Los guays- Ingo ñeu
Animo denai, ta disfrutatzea jolasin.
Xanixtebanetako futbito txiki txapelketa
Gaur asteartea, hillak 8 xanixtebanetako futbito txiki txapelketa hasten da.
Arratsaldin 16.00 etatik aurrea Elizalde Herri eskolako futbol zelayan izango dia partiduk.
                                                       
Suerte on parte hartzaile guztiyai!
ta beste guztiyai TORRI ZIZTE ANIMATZEA!!!!!!!!!
                                                    
                                                      Â
Etiketen hodeia
2011 aholkularitza argazki Arragua bizardia doneztebe plaza doneztebe plazan eguna elorsoro emaitzak ergoien eskalada eskola europa facebook futbito Gazte Forua ginkana Girizia gurutze ikastaroa ipuin izen ematea Jolasak kale ekintzak kirola kiroldegia kontaketa lan lana lehiaketa ludoteka MAHAI JOLASAK oharrak oiartzun puzgarriak sarrerak tailerrak txapelketa txokolatada Udalekuak udalekuak oharrak xanixtebanak zazpikoloroa zozketa
WP Cumulus Flash tag cloud by Roy Tanck requires Flash Player 9 or better.
Facebook-en
Twitter-en
Azken bidalketak
Atalak
- Agerrealde
- Atamitx Trails
- Bestelakoak
- Bideoak
- Enplegu Saila
- Eskola kirola
- Eskola Pilota
- Euskara Saila
- Gazte Forua
- Gazte Informazio Bulegoa
- gazteoiartzun.net
- Gazteria eta Kirola Saila
- Gizarte Zerbitzua
- Haurtzaro Ikastola
- Internet
- Iurrita
- Jolasak
- Kale ekintza
- Kenpo-Kai
- Kirola
- Kuadrillategi
- Kultura Saila
- Lan Aholkularitza
- Ludoteka
- Musika
- Oiartzungo Irratia
- Oiartzungo K.E.
- OMTE
- Saskibaloia
- Sexu eta drogen aholkularitza
- Udala
- Udalekuak
- Zinema Tailerra




