Oiartzun Gazte Bloga: Oiartzun Gazte Bloga

Ost
17
Uzt '08

Udalekutako Haur Hezkuntzakun ur ginkana!

HH 3, 4 eta 5 urteko haurrak ur ginkana ospatu zuten atzo!

Uretan igeri dabilen sagar batei kozka eginez atera, ipurdiyakin urez betetako globuak lehertu, aurpegiya busti-bustiyakin hirinez betetako platera batin sartu zeozer bilatzeko, urez betetako platera bat bata bestiai pasa “busti gabe”,… etzutela sinisten?? Bitu argazkiyak eta zuek ikusi!!!

                        

      

Eta denetan mometurik hobena azkeneko desfasa. Denak goitik bera busti arte bukatu ezin duna!!!

                                                            

Ost
17
Uzt '08

Atzokoa, irteera eguna!

Asteazkenetan, udalekutako gure gaztiak herritik atera eta inguruko beste zenbait txoko ezagutzea juten dia. Atzokoan LH 5 eta LH 6 mailako neska mutilak Beigorri abentura parkean egon zian.

Hantxe ibili zian, zuhaitz betetik bestea saltoka! Bitu, bitu:

                                                        

Eta hauek?

                            

LH 1 eta 2 mailako gaztiak dia. Asteartian eguraldi ona itten zuela eta ur ginkana egin zuten Landetxeko plazan. Denak fresko- fresko dozte!

Ost
17
Uzt '08

Oporrak lasai igarotzeko zenbait aholku

Uda honetan hegazkinez bidaiatzekotan bazabiltza jakin ezazu zein diren zure eskubideak!

- Ekipajeak kalteren bat izan badu edo galdu baldin bada, hegan egin duzun konpainiaren mostradorera jo eta Ekipajearen Irregulartasun Partea (EIP) bete ezazu.

- Atzerapenak: Hegaldia aurreikusitako ordutegitik 5 ordu baino gehiago atzeratu bada, abiapuntura itzaultzeko hegazkin bat edo jomugara bueltatzeko garraiobide bat eska dezakezu, edo ez bidaiatzea erabakitzen baduzu, txartelaren balioa itzultzea eska dezakezu.

- Overbooking-aren kasuan, aire-konpainiek, beste garraio bat, konpentsazio bat edo bi gauzak eskaini behar dizute.

- Hegaldia bertan behera gelditzen bada: Kalte-ordain eskubidea duzu honako kasu hauek ematen ez badira:

      * Bertan behera uztearen  berri bi aste lehenagotik eman bada.

      * Bertan behera uztearen berri bi aste eta zazpi egun bitarte eman eta garraio alternatibo bat eskaintzen bazaie.

      * Konpainiak saihestu ezin diren arrazoiak direla eta (eguraldi txarra, giro politiko nahasia, segurtasun arazoak,…)

- Europar Batasuneko hegazkin konpainia debekatuen zerrenda

- Informazio gehiagorako kontaktuak:

      * Eusko Jaurlaritzako kontsumitzaileen arretarako doako telefonoa: 900 600 500

      * Europar Batasuneko kontsumitzaileen arretarako telefonoa: 00 800 67891011

                                                        

Osasunak ere bidaiatzen du!

- Europan zehar bidaiatu behar baduzu komenigarria da Europako Osasun txartela ateratzea. Non atera dezakezun, zertatako den,… jakiteko informazio osoa hemen!

- Nazioarteko bidaiarientzat intereseko beste kontu bat, txertoak. Hemen gomendio eta arauak.

         Gipuzkoako Atzerriko Osasuneko bulegoa

                     ATZERRIKO OSASUNA
                       Lasala plaza, 2 - 5 esk.
                         20003 DONOSTIA
              Tfno.: 943 989340 Fax: 943 427695
                     sanidad.gipuzkoa@map.es

Behar izanez gero badaezpada, Espainiako enbaxadak eta kontsuletxeak atzerrian eta atzerriko enbaxadak eta kontsuletxeak Espainian, kontsultatzeko web gunea.

Ondo pasa oporretan eta inork ez ezer ez zaitzala buruko minik eman!!!