Oarsoaldeak, eskualdean 8 pertsona langabetu bilatzen ditu haur hezkuntzaren eremuan prestakuntzarekin!
Oiartzun, Errenteria, Lezo eta Pasaiako Udalek bigarren urtean Oarsoaldea Eskualdearen Garapenerako Elkartearen bidez Haurren- Txoko Prestakuntza- eta Enplegu-programa jarri dute martxan.
                              Â
                   Â
Horretarako bilatzen dute:
-Â Oarsoaldeko 8 pertsona langabetu etorkizun paregabea landu eta ikasteko gogo handikoak.
- Gutxienez Haur Hezkuntzan, Haurtzaindegian Goi Mailako prestakuntza edota Gizarte Hezkuntzan diplomatura, Pedagogian, Psikopedagogian… lizentziatura dutenak.
- Euskara mailak ertain-altua.
- Ordutegi eskuragarria.
- Bere lanbide-helburua haur-hezkuntzaren eremuan oinarritzea.
Interesatua bazaude edo informazio gehiago nahi baduzu, Olibeten dagoen enplegu bulegotik pasa edo 943 51 02 00 telefonora deitu.
 2008ko abenduaren 31 baino lehen!
Adi beka!
Eusko Jaurlaritzak 2009ko udan atzerrian hizkuntzak ikasteko beken deialdia argitaratu du.
                                                                        
DBH 2.zikloko eta DBHOko ikasleentzat dira.
2009ko uda Irlandan, Erresuma Batuan, Frantzian, Alemanian edo Kanadan igaro nahi baduzu:
- begiratu ea baldintzak betetzen dituzun.
- aurre-eskabidea bete eta bidali
- eta zorte on!
Eskola kirola – Santu guztien eguna
    Kaixo denei!!
    Gogoraratu nahi dizuegu, asteburu honetan, Santu Guztien eguna dela eta, ez dela eskola kiroleko jardunaldirik ospatuko. Hurrengo jardunaldia, Azaroaren 8-an ( Behobia-Donostia-ren bezperan ) Oreretan ospatuko den “Atletismoa kalean” festa izango da.Â
    Ordurarte, ondo ibili!!
Lana nahi?
- Bertsozale elkartea
2009ko Euskal Herriko Txapelketa Nagusirako komunikazio eragilea behar du.
Epea: Urriak 31.
- Eusko Ikaskuntza
Generoa eta Feminismoaren gaineko ikerketa eta jakintza zabaldu nahian, Andresare proiektua jarri du martxan eta ekimen honetarako pertsona bat behar du.
Epea: Azaroak 3
- Ostargi elkartea
Gipuzkoako herrialde batzuetan garatzen ari diren giza-heziketa programa ezberdinetan gizarte hezitzaile bezala lan egiteko eskaintza.
Epea: Azaroak 24
Aukeratu gustukoena!
Musika mota desberdinetako kontzertuak dituzu astuburu honetan, animatu gehien gustatzen zaizunera!
URRIAK 31, OSTIRALA:
- Hondarribia: The Maharajas. ” In Pure Spite” disko berriaren aurkezpena. Psilocybenean 22.00etan. Sarrera: 10 €
- Irun: Quitale + artista gonbidatua. Tunk aretoan 23.00etan.
- Donostia: Gaztemaniak: Alice Rusell+Grove Trotters. Gazteszenan 21.00tan. Sarrera: 7 €

- Irurtzun: Pikurock: VII Gazte jaialdiaÂ
    Ken Zazpi, Sorkun, Kaotiko, Koma, Tximeleta                              Â
   Sarrera: 15 € aldez aurretik ; 18 € egunean bertan
AZAROAK 1, LARUNBATA:
- Oiartzun: Sorkun&Vicepresidentes + Sharon Stoner. Iurritan 22.30tan. Sarrera: 5 €
Gipuzkoako kantu txapelketan…
Ane Badiola, Olatz Mitxelena eta Irati Odriozolak finalerako sailkatzea lortu dute!!!
                                                          
ZORIONAK!!!
Ez despistatu!
                                                             ![]()
Gaur gauean ordua aldatu behar da!
3.00ak jotzen dutenean,  2.00etara atzeratu behar duzu erlojua.
Mendiexpo 2008
Mendia gustuko duzu? Abenturazalea zara? Irungo Ficoba Erakustazokan duzu hitzordua !
                                                        
Bertan asteburu honetan, urriaren 25tik 26ra bitartean, MENDIEXPO 2008 duzu: mendia, eskia, abentura, bidaiak eta nautika.
kale ekintzak: mahai jolasak
MAHAI JOLASAK gustoko badituzu,
ZATOZ larunbata honetan, urriak 25, Doneztebe plazara
arratsaldeko 16.30 etan .
domino, konekta4, kartak, puzzleak, itsasuntzia hondoratu, nor da nor?..
   ,  Â
 ,  Â
 , Â
 …
Eskola – kirola: 3. jardunaldia
    Kaixo!!!
    Pasa den astean martxa hartu eta gero, asteburu honetan ere taldekako kiroletako jardunaldiak izango ditugu bai benjamin zein alebin mailetan. Kontutan izan behar da, hurrengo asteburuan,  Santu Guztien eguna dela eta, ez dela jardunaldirik jokatuko, beraz, aprobetxatu!
    Hemen doa larunbata honetan, Oiartzungo haurrek eskola kirolean izango duten ordutegi eta lekuen zehaztapena:
- BENJAMIN NESKAK:
     * Eskubaloia ( Lezoko Bekoerrota kiroldegian ):
     + 9:45: Orereta A – Haurtzaro
     + 10:00: Elizalde - Langaitz B
- BENJAMIN MUTILAK:
     * Eskubaloia ( Lezoko Bekoerrota kiroldegian ):
     + 9:00: Gamon D - Elizalde AÂ
     + 9:45: Gamon C – Elizalde B
     + 11:15: Haurtzaro B - Lizeoa C
    * Futbola ( Beraungo Mikel Odriozola estadiumean ):
    + 9:00: Langaitz B - Elizalde D
    + 9:00: Haurtzaro A – Karmengo Ama B
    + 10:00: Haurtzaro C - Telleri C
     + 10:00: Gurutzeko Alabak B - Elizalde C
- ALEBIN NESKAK:
    * Futbola ( Oiartzungo Ugaldetxo futbol zelaian ):
     + 9:00: Orereta A – Elizalde AÂ
     + 10:00: Orereta B – Haurtzaro A
    * Saskibaloia ( Lezoko Bekoerrota kiroldegian ):
     + 12:00: Orereta C – Elizalde B
         ( Haurtzaro B-k atsedena du )
- ALEBIN MUTILAK:
    * Eskubaloia ( Oreretako Galtzaraborda kiroldegian ):
     + 9:30: Telleri A – Haurtzaro A
     + Orereta C – Elizalde A
    * Saskibaloia ( Oiartzungo Elorsoro kiroldegian ):
     + 9:15: Gamon A – Haurtzaro B
     + 11:15: Koldo Mitxelena B - Elizalde B
          ( Haurtzaro C-k atsedena du )
Lan eskaintza
- Haurreskolak patzuergo publikoan ordezkapenak egiteko izangaien zerrenden irekialdia.
Baldintzak:
   – Haur Hezkuntzako espezialitateko maisu/maistra titulazioa, Haur Hezkuntzako Goi mailako teknikaria edo gaikuntza
   –  Hezkuntzako 2. hizkuntza eskakizuna, EGA edo baliokidea.
Epea:Â 2008-12-31
Informazioa:    Haurreskolak Partzuergo Publikoa                               Â
                                          Otaola kalea, 29                               Â
                                          Jaizkibel eraikina                         Â
                                      20600 Eibar (Gipuzkoa)                         Â
                                      Telefonoa: 943 821753
Posta elek.:   pertsonalkudeaketa@haurreskolak.net Â
- Gipuzkoako ikastetxe publikoetan ordezkapenak egiteko izangaien zerrenden irekialdia.
Baldintzak:
   – IEHE.2 edo baliokidea (Hizkuntza eskakizuna egiaztatzen ez dutenek ere izena eman dezakete; horiei ordezkagaien zerrendan sartzeko deituko zaie baldin eta hizkuntza eskakizuna duen ordekogairik ez balego.
       * Informatika
       * Teknologia
       * Lan prestakuntza eta Orientabidea
       * Fabrikazio Mekanikoaren antolamendua eta proiektuak
       * Ibilgailuen mantenimendua
       * Musika
       * Sistema elektroniko eta automatikoak
       * Ingelesa
        * Frantsesa
Epea: 2008ko urriaren 20tik 24ra arte
Informazio gehiago:
                       Hezkuntza, Unibertsitate eta ikerketa saila,
                              Gipuzkoako lurralde ordezkaritza
                                       Andia, 13, Donostia
                          Telefonoa: 943 022949 / 943 022863
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net
Ikebana ikastaroa
Honbu, japoniar zentro kulturalak, urriaren 25 larunbatean, ikebana (japoniako aintzinako lore artea) ikastaroa antolatu du, Maria Esnal irakasle izango delarik.
                                                    
Ikastaroa goizeko 10.00etan hasiko da.
Interesatua dagoenak 943 26 08 49 telefonora deituz edo honbu@kanpo-kai.com helbidera mezu bat bidaliz egin dezake izen-ematea.
Kabia elkarteak hezitzaileak behar ditu
KABIA ELKARTEAK Gizarte Hezitzaileak edo Lanbide Heziketako Goi edo Erdi mailako Gizarte eta Kultura sustatzaileak/dinamizatzaileak,etab. behar ditu. Gizarte eta Hezkuntza alorrean hainbat proiektu garatzeko (Irunen eta Donostian).
                                           Â
Euskara beharrezkoa da.
Curriculuma : kabia.elkartea@euskalnet.net helbidera bidali behar dira.
Lana
Kalexkak kale hezitzaileak behar ditu Donostialdean lanaldi osorako (goizetan kudeaketa eta arratsaldean esku-hartzea).
                                                     
Baldintzak: Gizarte Hezkuntzan diplomaduna edo gaitua izatea.
Interesa baduzu bidali curriculum vitae-a URRIAREN 31 BAINO LEHEN kalexkaelkartea@kalexka.com  emailera!
Kontakturako telefonoak: 943 399361 / 647929201
HMT: Udazkeneko kontzertua
Herri Musikaren Txokoak udazken kontzertua antolatu du urriaren 25ean, arratsaldeko 18.30etan Auzokalte elkartean.
Bi musika mota ezberdin entzuteko aukera izango da.
 Alde batetik Oiartzungo Arozenatarrak, oinarrian txistua duen taldea, gitarra eta perkusio soinuez lagunduta doan musika jorratuko dute.
                                                  
Bestetik, Guinea Bisauko Mamadu Cissoko-k, Afrikako mendebaldean oso zabalduta dagoen harpa gisakoa den Kora-rekin egindako musika eskainiko du.
                                                               
Kontzertua ondoren afaria ere antolatu dute, interesatuak lehen bailehen deitu beharko du lekua gordetzeko.
Informazio gehiago: www.herrimusika.com / 943 49 35 78
Etiketen hodeia
2011 aholkularitza argazki Arragua bizardia doneztebe plaza doneztebe plazan eguna elorsoro emaitzak ergoien eskalada eskola europa facebook futbito Gazte Forua ginkana Girizia gurutze ikastaroa ipuin izen ematea Jolasak kale ekintzak kirola kiroldegia kontaketa lan lana lehiaketa ludoteka MAHAI JOLASAK oharrak oiartzun puzgarriak sarrerak tailerrak txapelketa txokolatada Udalekuak udalekuak oharrak xanixtebanak zazpikoloroa zozketa
WP Cumulus Flash tag cloud by Roy Tanck requires Flash Player 9 or better.
Facebook-en
Twitter-en
Azken bidalketak
Atalak
- Agerrealde
- Atamitx Trails
- Bestelakoak
- Bideoak
- Enplegu Saila
- Eskola kirola
- Eskola Pilota
- Euskara Saila
- Gazte Forua
- Gazte Informazio Bulegoa
- gazteoiartzun.net
- Gazteria eta Kirola Saila
- Gizarte Zerbitzua
- Haurtzaro Ikastola
- Internet
- Iurrita
- Jolasak
- Kale ekintza
- Kenpo-Kai
- Kirola
- Kuadrillategi
- Kultura Saila
- Lan Aholkularitza
- Ludoteka
- Musika
- Oiartzungo Irratia
- Oiartzungo K.E.
- OMTE
- Saskibaloia
- Sexu eta drogen aholkularitza
- Udala
- Udalekuak
- Zinema Tailerra





